K-19 itsaspekoa
K-19 Kursk | |
---|---|
K-19 itsaspekoa. | |
Ontziola: | Severodvinsk |
Mota: | 658 Proiektua |
Uretaratze data: | 1959ko urriaren 17a |
Baja: | 1990eko apirilaren 19a |
Izendatze data: | 1960ko azaroaren 12a |
Zerbitzua: | Sobietar Itsas Armada |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | Itsas gainazalean: 4030 tona Itsaspean: 5.000 tona tona |
Luzera: | 114 metro m |
Zabalera: | 9,2 metro m |
Sakonera: | 7,1 metro m |
Bulkada: | • 2 erreaktore nuklear, VM-A, 70 MW • 2 baporezko turbina • 2 helize, 29 MW |
Abiadura: | 15 korapilo |
Autonomia: | 60 egun ml |
Eskifaia: | 125 ofizial eta marinel marinel |
Armamentua: | • 3 × R-13 nuklear SRBM (650 km-ko helmena), Hotel I • 3 × R-21 misil nuklear MRBM (1300 km-ko helmena), Hotel II • 4 × 21 torpedo (533 mm), aurrealdean • 2 × 16 torpedo (406 mm), atzealdean • 2 × 16 torpedo (406 mm), popan |
K-19 Sobietar Itsas Armadaren 658 klaseko itsaspeko nuklear bat izan zen. Gerra Hotzan Sobietar Batasunak itsaspekogintzan AEBak gainditzeko lasterketan korrika eta presaka eraiki ziren itsaspeko nuklearretako bat izan zen, ondorioz bere eraikuntzan zehar 10 langile zibil eta ofizial militar bat hil ziren.
Jada zerbitzuan zegoela hainbat akats eta istripu ere izan zituen, denetan larriena 1961eko uztailaren 4ean jasan zuena, 2002an gertakari hau eta berarekin jazo zen larrialdi nuklearreri buruzko K-19: The Widowmaker ("K-19: Alargungilea") filma estreinatu zen. Filmearen arabera itsaspeko honek eraikuntzan jasandako hildakoen eta ondorengo aktas eta istripu nuklearrarn jasandako hildakoen ondorioz "Alargundilea" ezizena jaso omen zuen, baina hau ez da egia, itsaspekoak istripu nuklearra jaso aurretik inongo ezizenik ez baitzuen, eta hura jazo ondoren sobietarrek "Hiroshima" ezizena ipini zioten.
Tragedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961eko uztailaren 4ean, Gerra Hotza bete-betean zela, Ipar Atlantikoko uretan eta Groenlandiaren hegoaldean, Nikolai Vladimirovitx Zateiev kapitainaren agindupean maniobra ariketa batzuk burutzen ari zela, itsaspekoaren erreaktore nuklearretako baten hozketa sisteman ihesa jazo zen. Era berean, itsaspeko irratiaren akatsa jazo eta Moskuko beren agintariekin komunikatzeko aukerarik gabe gelditu ziren.
Erreaktorearen tenperatura modu kontrolaezinean igotzen hasi zen, erregai barrek fisio nuklearra gauzatzeko baina tenperatura zertxobait baxuagora iritsiz. Honenbestez itsaspekoak eztanda nuklearra eta sekulako istripu latza izateko kinka larrian zegoen.
Hondamendi hau nola edo hala kontrolatzeko asmoz, itsaspeko marinel talde batek beren eskuz jada erradiazio maila handia zuen erreaktorea hozten saiatu ziren, erradiazio horren ondorioz beren osasunak betiko kaltetu zituzten: batzuk une berean hil, beste batzuk egunetara eta beste hainbatek epe ertain eta luzera mota ezberdinetako minbiziak jasan zituzten. Balentria horri esker erreaktorea hoztu eta itsaspekoa nahiz eskifaia gehiena larrialdi nuklearretik bizirik ateratzea lortu zuten, bai eta Gerra Nuklear bat izateko aukera ere saiestea, AEBtatik hain hurbil zeuden urtean eztanda nulearraren bat egonez gero sobietarren larrialdiaz jakitun ez ziren estatubatuarrek gerra ekintzagisa hartu eta erantzun modura Sobietar Batasuna eraso baizezaketen. Bestalde, gertakari honetan zehar, K-19 itsaspekoak estatubatuarrek topatu ez zezaten seinale guztiak eten zituzten, ondorioz aldiz batez USS Gato estatubatuar itsaspeko nuklearra K-19 itsaspekoarengandik 3 metro eskasera igaro eta bi itsaspekoak talka egiteko zorian ere egon ziren.
Eskifaiaren 137 gizonetatik 22 hil ziren. Eskifaiaren gizon guztiek bere gainontzeko bizialdian erradiazioa eta bere eraginak jasan zituzten.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K-19: The Widowmaker (2002)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- K-19: Historia. Nationalgeographic.com (Ingelesez)