Itsaspeko nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
VMF Typhoon class submarine itsaspeko nuklearra.[1]


Itsaspeko nuklearrak erreaktore nuklear batek hornitutako energiaz dabilen itsaspeko mota bat da. Diesel itsaspekoekin alderatuz gero izugarrizko autonomia dute, ondorioz denbora luzez itsas gainazalera atera gabe ur sakonean luzaroan egon litezke.

Aldiz, itsaspeko nuklearren ekoizpen eta mantenua itsaspeko arruntak baina askoz ere garestiagoa da, horregatik itsaspeko nuklear kopuru murritza dago. Diesel/Elektriko propultsiodun itsaspekoekin duten beste desabantaila nabarmen bat, itsaspeko nuklearretako erreaktorea inoiz erabat ezin gelditu litekeela da, errefrigerazio sistemak fusioa eta horrek ekarriko lukeen istripu nuklear larria ekiditeko etengabe martxan egon beharra baitu.

Bigarren Mundu Gerra ostean eta Gerra Hotzaren hastapenarekin batera eraikitzen hasi ziren, AEBak lehenbizi eta handik gutxira Sobietar Batasunak ere bai. Gaur egun itsaspeko nuklearrak dituzten munduko herrialdeak honakoak dira: AEB, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Txina eta India.

Ereferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Submarine Milestones – Largest Subs; 1981: Typhoon Class (Soviet and Russian) National Geographic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsaspeko nuklear Aldatu lotura Wikidatan