Kapitain Planet eta Planetariak
Kapitain Planet eta Planetariak | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ted Turner |
Izenburua | Captain Planet and the Planeteers eta The New Adventures of Captain Planet |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 6 |
Atalak | 112 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa eta umorezko telesaila |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | DIC Entertainment Corporation (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
Hasiera-data | 1990eko irailaren 15a |
Amaiera-data | 1996ko maiatzaren 11 |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Captain Planet universe (en) ![]() |
turner.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kapitain Planet eta Planetariak (jatorrizko hizkuntzan, ingelesez: Captain Planet and the Planeteers) ingurumenari buruzko marrazki bizidun estatubatuarrak dira. Ted Turnerri bururatu zitzaion eta Andy Heyward, Robby London, Barbara Pyle and Nicholas Boxerrek ekoiztu zuten. Turner Program Services and DiC Entertainment enpresek garatu eta ekoiztu zuten 1990eko irailaren 10etik 1992ko abenduaren 5era. ETB 1ek euskaraz eman zuen.
Ondoren, 1993 eta 1996 bitartean, Kapitain Planeten abentura berriak (The New Adventures of Captain Planet) sekuentzia ekoitzi zuten Turner Broadcasting eta Hanna-Barbera Productionsek.
Programa honek Nazio Batuen Erakundeari, globalizazioari, kulturen aniztasunari eta ingurumenari egiten zion aipu.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planetariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planetariak jatorri ezberdineko bost lagun dira. Bostek lurra defendatzea dute helburu. Lagun bakoitzak ahalmen ezberdin bat duen eraztun bat dauka eta eraztun horiek bat eginez gero, Kapitain Planet azaltzen da laguntza eskaintzeko.
Planetariak hurrengoak dira:
- Kwame afrikarra da eta lurraren boterea dauka. 18 urte ditu eta landaredia ondo ezagutzen du. Lurrikarak, elementu geografikoak eta kraterrak sortzeko ahalmena du. Planetarien taldearen arrazoiaren ahotsa da hauek fedea galtzen dutenean.
- Wheeler sua kontrolatzen duen planetari estatubatuarra da. 17 urte ditu eta New York Hiriko Brooklyn auzokoa da. Sugarrak eta suteak pizteko gai da. Arte martzial eta beste teknikei buruz zerbaitaki arazoetan daudenean erabiltzeko.
- Linka haizearen ahalmena duen neska sobietarra da. 16 urte ditu eta hegaztien bizimodua ikertzen du. Haize boladak, tornado txikiak sortzeko eta hegan egiteko gai da. Estrategia eta logika dira bere bertuteak. Sobiet Batasunaren desagerpena dela-eta, geroago, telesailean Ekialdeko Europakoa dela esaten dute.
- Gi asiarra da eta uraren ahalmena dauka. 16 urte ditu itsas-biologoa da.
- Ma-Ti bihotzaren ahalmena duen neska hego amerikarra da. 12 urte ditu eta planetarekiko maitasuna, zainketa eta enpatia eragiteko ahalmena du.
Ahotsak eta bikoizketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K2000 etxearen eskutik egin zen euskarazko bikoizketa. Hona hemen aktore eta bikoizleen ahotsak:
Pertsonaia | Jatorrizko ahotsa | Bikoizlea |
---|---|---|
Kwame | LeVar Burton | |
Wheeler | Joey Dedio | Josu Varela |
Linka | Kath Soucie | Monica Erdozia |
Gi | Janice Kawaye | |
Ma-Ti | Scott Menville | Eba Ojanguren |
Kapitain Planet | David Coburn | Iker Diaz |
Gaia | Whoopi Goldberg |
Bukaerako abestia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- LURRA! SUA! HAIZEA! URA! BIHOTZA! AURRERA PLANET!
- Zuen ahalmenak bat eginda Kapitan Planet nauzue.
- Kapitain Planet gure heroia,
- ezaba ezazu lurreko lohia
- gure indarrak elkartuz,
- planetaren alde jokatuz.
- Kapitain Planet gure heroia,
- ezaba ezazu lurreko lohia
- bat egin borrokatzeko,
- eguzkipean bizitzeko.
- Ordainduko didazu hau Kapitain Planet!
- Planetariak gara,
- izan nahi duzu?
- planeta salbatzeko behar zaitugu,
- kutsadura aurka egin ahal duzuna
- horra Kapitain Planetek diotsuna.
- Zuek daukazue ahalmena!