Atorbastatina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atorbastatina
Atorvastatin.svg
Formula kimikoaC33H35FN2O5
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(C)C1=C(C(=C(N1CC[C@H](C[C@H](CC(=O)O)O)O)C2=CC=C(C=C2)F)C3=CC=CC=C3)C(=O)NC4=CC=CC=C4
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno, fluor eta karbono
Estereoisomeroa(3S,5R)-atorvastatin (en) Itzuli
Masa molekularra558,253 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaLipitor (en) Itzuli
Tratatzen duhipertriglizeridemia, Kardiopatia iskemiko, familial hyperlipidemia (en) Itzuli, Arteriosklerosi, lipedema (en) Itzuli, kardiopatia, hipertentsio, rare dyslipidemia (en) Itzuli eta garuneko infartu
Elkarrekintza3-hydroxy-3-methylglutaryl-CoA reductase (en) Itzuli
HaurdunaldiaAustralian pregnancy category D (en) Itzuli eta US pregnancy category X (en) Itzuli
Rolastatin (en) Itzuli eta anticholesteremic agents (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyXUKUURHRXDUEBC-KAYWLYCHSA-N
CAS zenbakia134523-00-5
ChemSpider54810
PubChem60823
Reaxys8373630
Gmelin39548
ChEMBLCHEMBL1487
EC zenbakia806-698-0
ECHA100.125.464
MeSHD000069059
RxNorm83367
Human Metabolome DatabaseHMDB0005006
UNIIA0JWA85V8F
NDF-RTN0000022046
KEGGD07474
PDB Ligand117

Atorbastatina edo IUPAC-en nomenklaturaren arabera azido (3''R'',5''R'')-7-[2-(4-fluorofenil)-3-fenil-4-(fenilkarbamoil)-5-propan-2-ilpirrol-1-il]-3,5-dihidroxiheptanoikoa botika moduan usatzen den konposatu organikoa da C33H35FN2O formula duena.

Estatinen familiako botika bat da, odoleko kolesterol-maila jaisteko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko erabiltzen dena[1]. Horrez gain, plakak egonkortu eta enbolia prebenitzen du, hanturaren aurkako mekanismoen bidez. Garrantzi handia du, kolesterola arrisku kardiobaskularreko faktoretzat hartzen baita. Kontuan izan behar dugu kolesterola funtsezkoa dela bizitzarako, eta kolesterolaren sintesia farmakologikoki edo dieten bidez murrizteak fisiopatologiak sor ditzakeela.

Beste estatina batzuek ez bezala (sinbastatina eta prabastatina, esaterako), atorbastanina konposatu guztiz sintetikoa da eta Bruce Roth-ek sintetizatu zuen lehen aldiz 1985ean Parke-Davis Warner-Lambert Company (orain Pfizer) enpresan lanean ari zenean. Enpresaren patentea 2011ko azaroaren 30ean bukatu zen eta 2012z gero hamaika enpresek sintetizatzen dute atorbastanina generikoa, tartean, Uharte-Iruñeko Laboratorios Cinfa SA enpresak[2][3].

Albo-ondorio arruntek artikulazioetako mina, beherakoa, urdaileko mina, goragalea eta muskuluetako mina izaten dituzte. Albo-ondorio larriak errabdomiolisia, gibeleko arazoak eta diabetesa izan litezke. Haurdunaldian erabiltzeak fetua kalte dezake[2].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atorbastatinaren erabilera nagusiak dislipidemiaren, odolean lipido gehiegi izatea, tratamendua eta gaixotasun kardiobaskularra prebentzioa dira. Gaixotasun kardiobaskularren kasuan prebentzioa bi mailatan egiten da. Batetik, arrisku-faktoreak hala nola, tabakismoa, azukrea odolean, odol-presio altua edo bihotzekoen familia aurrekariak dituztenengan eritasuna agertu aurretik baliatzen da eta, bigarrenik, arazoa jada duten pertsonengan.

Albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saio klinikoetan ikusi izan da atorbastatina hartzen duten pertsonen % 1-10k bitartean albo-ondorio hauek izan ditzaketela[1]:

  • Artikulazioetako mina
  • Gorotz bigunak
  • Indigestioa
  • Muskuluetako mina
  • Goragalea
  • Hipergluzemia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Atorvastatina: MedlinePlus medicinas» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Cinfa: El laboratorio farmacéutico más presente en hogares españoles» Cinfa (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).
  3. «.:: CIMA ::. Resultados de la búsqueda de medicamentos» cima.aemps.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]