Tanumgo labar-grabatuak
Itxura
| Tanumgo labar-grabatuak1 | |
Senar-emazte gazteak izeneko grabatua | |
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii, iv |
| Erreferentzia | 557 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 58°42′04″N 11°20′28″E / 58.70111°N 11.34111°E |
| Izen ematea | 1994 (XVIII. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | |
Tanumgo labar-grabatuak (suedieraz: Hällristningsområdet i Tanum), mendebaldeko Suediako kostaldean dagoen Tanumsheden dagoen labar-artea da. 1994an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bohuslän antzinako probintzian dago, Oslo eta Göteborg arteko bidearen erdian. 600 panel inguru aurkitu dira 25 kilometro luzerako kostalerroan. Guztira 51 hektarea hartzen dituzte.
Petroglifoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskandinaviako Brontze Aro eta Burdin Aroan egin ziren grabatu hauek. Garai hartako populazioen eguneroko jarduerak azaltzen dituzte.
- Hjortspring txalupen grabatuak aurkitu dira dozena bat pasaiari daramatenak, honek erakusten du garai hartan dagoeneko ibai eta fiordotan nabigatzen abilak zirela.
- Ehiztarien grabatuak ere ugariak dira, arkuz, lantzaz eta aizkoraz orniturik ageri zaizkigu.
- Bi idik tiratutako goldearen lerroan zekaleak izan daitezkeen landareak ere baditugu, nekazaritzaren adierazgarri.
- Erritualak ere errakusten dituzte.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hjortspring txalupa.
- Ehiztariak.
- Animaliak.
- Zalduna.
- Vitlycke museoa.