Karolina Naja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karolina Naja
Bizitza
JaiotzaTychy1990eko otsailaren 5a (34 urte)
Herrialdea Polonia
Hezkuntza
HeziketaJózef Piłsudski University of Physical Education in Warsaw (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Pisua63 kilogramo
Altuera1,65 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: karolina-naja Edit the value on Wikidata

Karolina Naja (Tychy, Silesia (Polonia), 1990eko otsailaren 5a) piraguismoan lehiatzen den kirolari poloniarra da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), brontzezko domina lortu zuen, Beata Mikołajczykrekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.44,000ko denboraz, Alemaniako (urrezkoa) eta Hungariako bikoteen (zilarrezkoa) atzetik.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezkoa lortu zuen, berriro Beata Mikołajczykrekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.45,207ko denboraz, Hungariako (urrezkoa) eta Alemaniako bikoteen (zilarrezkoa) atzetik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa lortu zuen, Anna Puławskarekin batera, K-2 500 m modalitatean, 1.36,753ko denboraz, Zeelanda Berriako bikotearen (urrezkoa) atzetik eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik.
Brontzezkoa lortu zuen Poloniako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.36,445eko denboraz, Hungariako taldearen (urrezkoa) eta Bielorrusiakoaren (zilarrezkoa) atzetik. Hauek osatzen zuten Poloniako taldea: Karolina Naja, Anna Puławska, Justyna Iskrzycka eta Helena Wiśniewska-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
3. postua, brontzezko domina K-2 500 m,
emakumezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina K-2 500 m,
emakumezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina K-2 500 m,
emakumezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina K-4 500 m,
emakumezkoa[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Karolina Naja» ICF, 2021-11-05ean begiratua (Ingelesez)
  2. «Karolina Naja» olympedia.org 2021-11-05ean begiratua(Ingelesez)
  3. «Karolina Naja» Olympics.com 2021-11-05ean begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-2 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]