Kasilinioko gudua (K.a. 214)

Koordenatuak: 41°06′36″N 14°12′28″E / 41.11°N 14.2078°E / 41.11; 14.2078
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kasilinioko Bataila (K. a. 214)» orritik birbideratua)
Kasilinioko gudua
Bigarren Gerra Punikoa
Italiako frontea
Trebia, Trasimene aintzira eta Cannaeko guduen kokapena
DataK.a. 214
LekuaCampania, Italia
Koordenatuak41°06′36″N 14°12′28″E / 41.11°N 14.2078°E / 41.11; 14.2078
EmaitzaErromatarren garaipena
Gudulariak
Kartago Erromatar Errepublika
Buruzagiak
Estazio Mezio Fabio Maximo
Marko Klaudio Martzelo
Indarra
2700 47.000
Galerak

Kasilinoko gudua K.a. 214an Kartagoren eta erromatar errepublikaren artean jazo zen gudu bat izan zen, Bigarren Gerra Punikoan zehar.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cannaeko hondamenditik bi urtera, Erromak armada berria lortu zuen eta Kartagoren mende zeuden italiar penintsulako hiriak konkistatzen hasi zen berriro, aurreko urteetan Hannibalek hartu zituenak. Garai hartan Marko Klaudio Marzelo eta Fabio Maximo ziren Erromako kontsulak. Erromak sei legio berri erreklutatu zituen jadanik martxan zeuden indarrei laguntzeko, eta horrela bost armada ezarri zituen Italiako hegoaldean.

Kasilinio hiria Volturno ibaiaren bi aldeetan zegoen eta K.a. 215etik Kartagoarren menpe zen. Bertan 2.000 kanpaniar eta 700 kartagoar ziren hiria defendatzeko asmoz.[1]

Martzelo Nolan zegoen bere armada kontsularrarekin, K.a. 214an Hanibal garaitu eta hau Campaniatik Sarentinorantz alde egitera behartu zuen. Bitartean, Fabio Maximo Campanian zegoen, Lazio eta Samniotik hurbil.

Kasilinoko setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanibal Campanian ez zegoenez, Fabiok Kasilinio hiria erasotzea erabaki zuen bere armada kontsularrarekin.[2] Hiria inguruatu eta setioa ezarri zuen.[3] Hala ere, hiriak oso defentsa ona zuenez eta Capuatik laguntza jaso zezakeenez, Fabiok Marzelori dei egin zion berarekin elkartzeko esanez, baina Nolan guarnizio handi bat utziz.[4]

Behin eta berriz erasotu zuten hiria, arrakastarik lortu gabe. Fabiok setioa alde batera uztea proposatu zuen, baina Marzelok jarraitzera bultzatu zuen. Azkenik Fabiok hiriko agintariekin itun bat adostu zuen, zeinaren arabera agintariek hiria errenditu eta bizirik alde egin ahalko zuten. Agintari haiek hiritik irtetean, ordea, Martzelok haiei erasotzeko agindu zuen, sarraski itzela eraginez. Fabiorengana heltzea lortu zuten 50 lagun soilik atera ziren bizirik. Bizirik iraun zuten haiek Capuara joan ahal izan zuten, gainontzekoak atxilotuak edo erailak izan ziren.

Guduaren ondotik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria kontrolpean hartu ondoren, Fabiok kanpaina arrakastatsu bat burutu zuen Samnioan eta Apulian zehar. Marzelok Sirakusara jo zuen, irla hartako kartagoarren kontra aritzera. Tiberio Sempronio Grako prokonsulak, bitartean, Hannibalen mugimenduak moztu zituen italiar penintsulan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Titus Livius, Ab Urbe Condita, XXIV, 14 eta 19 Ed. Gredos

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ivy, Ab Urbe Condita, XXIV, 19, 1
  2. Tito Livio, Ab Urbe Condita, XXIV, 14, 1
  3. Tito Livio, Ab Urbe Condita, XXIV, 19, 1
  4. Tito Livio, Ab Urbe Condita, XXIV, 19, 6-7

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]