Katalaingo Kristo Santuaren baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katalaingo Kristoaren baseliza» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Katalaingo Kristo Santuaren baseliza
Kultura ondasuna
Valdorba Sto cristo Catalain.jpg
Katalaingo baseliza berreraikia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Garinoain
Koordenatuak 42° 36′ 09″ N, 1° 37′ 37″ W / 42.6024°N,1.627°W / 42.6024; -1.627Koordenatuak: 42° 36′ 09″ N, 1° 37′ 37″ W / 42.6024°N,1.627°W / 42.6024; -1.627
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0008303

Katalaingo Kristo Santuaren baseliza Nafarroako Garinoain udalerrian dagoen baseliza erromaniko bat da. Herrigunetik kanpo eta ekialdera dago, AP-15 autobidea zubi batez gainetik igaro eta Orisoain udalerrira doan errepidearen bazterrean dago, Garinoaingo herrigunetik kilometro batera. Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.[1] Baselizaren ondoan beste eraikuntzen aztarnak ikus daitezke

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendeko eliza propioaren jabegoa zen, monasteriolo batekoa, eta titularrek, Jimeno eta Miguel Garinoain, 1207an, Orreagako kolegiatari eman zioten. XIII. mendearen hasieratik kabildo horren egoitza izan zen eta, ziur aski ere, pelegrinoen aterpetxea.[2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezialistek Loarre-Lobarreren eragina ikusi dute eliza honen estiloan, Orbaibarren beste eraikin erlijiosoetan bezala.[3]

XII. mendearen erdialdean eraiki zen. Fatxada nagusia, erdi-puntuko hiru hutsune dituen kanpai-horma batez errematatua dago. Horietako bietan kanpaiak daude. Behealdean portada ikus daiteke. Fuste eta kapitel ornatuak dituzten zutabeetan bermatuta dauden erdi-puntuko arku leunez osatutako portada da. Arkuen azpian tinpanoa dago eta, bere gainean, teilatutxo bat ikusten da. Teilatutxo honen behealdean, xake-formako irudiekin eta hagaburutxoekin ornatutako erlaitza dago. Teilatuaren gainean, itsututa dauden hiru gezi-leiho irekitzen dira. Erdikoa, zutabeetan bermatuta dagoen baketoi batez babestuta dago eta, albokoak, bi arkiboltez markoztatuta daude. Baselizaren nabearen atzealdean gorputz angeluzuzen bat altxatzen da. Linterna batez dago koroatuta

Katalain[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vianako printzearen fundazioak, Katalaingo monumentu gunea berriztuko zuela iragarri zuen 2008an. Katalain Garinoaingo herri hustua da, eta bertan estilo erromaniko berantiarreko eliza, monasterioa, etxea eta landetxea daude, denak XIII. mende eta XV. mendea bitartean eraikiak. Eliza 1981. eta 1984. urteen artean berreraiki zen eta Vianako Printzea erakundeak gainontzeko eraikinak ere berriztuko omen ditu.

Gunea berritzeko lanek 200.000 euroko aurrekontua izango dute eta 2009an Izarbeibarko sei herrik, Katalainen gune osorako azpiegitura eta zerbitzuak ezartzeko proiektu komuna aurkeztu zuten Espainiar estatuko gobernuak emandako diru-laguntzei esker. Horrela, Garinoain, Leotz, Oloritz, Orisoain, Puiu eta Untzueko udalek, plagintza hortako diru-laguntzak batu eta 140.000 euro biltzea lortu zuten, Mairaga-Erdialdea mankomunitatearen barnean espainiar estatuko Gobernuari laguntza eskatuz.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa