Puiu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Puiu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Puiuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Erriberriko merindadea
Izen ofiziala Escudo de Pueyo.svg Pueyo
Alkatea Juan Cruz Edurtza López
(Landerri)
Posta kodea 31394
INE kodea 31207
Herritarra puiuar1
Kokapena
Koordenatuak 42° 33′ 58″ N, 1° 38′ 53″ W / 42.566111111111°N,1.6480555555556°W / 42.566111111111; -1.6480555555556Koordenatuak: 42° 33′ 58″ N, 1° 38′ 53″ W / 42.566111111111°N,1.6480555555556°W / 42.566111111111; -1.6480555555556
Navarra - Mapa municipal Pueyo.svg
Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 21,06 km2
Garaiera 526 metro
Distantzia 29 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 347 biztanle
% 53,82 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,18
Dentsitatea 16,48 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 10,97
Zahartze tasa[1] % 23,16
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 43,48
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 90,48 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,94 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 6,89 (2010)
Euskararen erabilera %  0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Oharrak 1 Euskaltzaindia: 155. araua: Nafarroako udal izendegia.


Puiu[2] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Erriberriko merindadeko Orbaibar eskualdekoa. 347 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburu Iruñetik 29 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiuko klima mediterraneo-kontinentala da, ez Nafarroako hegoaldekoa bezain nabarmena, baina bai Iruñerrikoa baino lehorragoa. Neguak euritsuak eta hotzak izaten dira, eta iparreko "zierzo" haize hotzak maiz jotzen du. Udak, berriz, lehorrak eta beroak izaten dira. Urteko batez besteko tenperatura 13 °C inguru da, eta urteko batez besteko prezipitazioak 500–600 mm inguru.

Klima mediterraneoari dagokion landaredia du herriak; zuhaitzetan, haritzak eta arte-basoak nabarmentzen dira.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiuk Garinoainekin egiten du muga iparraldean, Leotzekin ekialdean, Artaxoa eta Tafallarekin mendebaldean, eta Tafallako udalerriarekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkitutako aztarnen arabera, Puiuko lehen bizilagunak historiaurrekoak dira. Izan ere, San Kriz edo San Kiriko baselizaren inguruan, kristo aurreko lehen milurtekoan Puiun bizi izandako biztanle haien arrasto ugari aurkitu dira. Pascual Madozek gaur egun husturik dauden hainbat herriren izateari buruzko informazioa bilatu zuen. Hala, Santsoainen ondoko Ariamain eta Tafalla ondoko Herriberri aipatu zituen, biak XV. mendearen amaieran hustutako herriak.

Aibarko Iusoko monasterioa Leireko San Salbador monasterioari eman zioten Iruñeko erregina Estefaniak eta haren seme Antso Gartzez Peñalengoak 1055ean. Puiu mugako herria izan da beti; horren erakusgarri, lekuek euskal izenak dituzte. Tafallan, berriz, lekuek erdal izenak dituzte, erromantzeetatik eratorriak.

Puiu Irigoien izeneko gunean ezarri zen hasiera batean, baina gerora biztanleak gaur egungo Puiu dagoen muinora joan ziren, erasoei aurre egiteko segurtasun handiagoa ematen zuelako. Gotorlekua muinoaren gainean eraiki zen. Herria handituz joan zen heinean, auzo berriak eraiki ziren: Iriarte eta Iribarren. XVIII. mendearen amaieran herriko elizak bikarioa eta zazpi onuradun zituen, baina onuradunak ez ziren herritarrak. Bikarioaren aukeraketa Iruñeko katedralak egiten zuen. 1847an, herriak independentzia eskuratu eta udalerri bihurtzean, bi onuradun baino ez ziren geratu elizan.

XIX. mendearen erdialden, herriak gari eskola, Zidakos ibaiaren ondoan eraikitako errota eta inguruko herriekin batzen zuten bideak zeuzkan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiuko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 0,63 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Puiun, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Aldiz, azaroan Pedro Leotz aukeratu zuten Landerri zerrendaren izenean; taldeak sentsibilitate aurrerakoi eta euskaltzaleak hartzen ditu bere baitan.

2011ko udal hauteskundeetan ere Landerri izan zen aurkeztutako bakarra. Alkate kargua Juan Cruz Edurtza Lópezek hartu zuen; zerrendak 158 boto eta zazpi zinegotziak eskuratu zituen.[4]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean eraikitako eraikuntza modernoa da. Alboetan harlandua duten hiru solairuko udaletxeak margoturik dauka fatxada. Gaur egungo kokagunearen aurretik, eskolen eraikin berean egon ziren udal bulegoak. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute. Puiuko udaletxeko idazkaria, Oloritzko, Orisoaingo, Untzueko, eta Garinoaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 12

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011-2015 Juan Cruz Edurtza López Landerri

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiutik igarotzen da NA-121 (Tafalla-Iruñea) errepidea. Conda eta La Tafallesa autobus konpainiek garraio zerbitzua egiten dute.

Trenbidea N-121 errepidearekiko paraleloan doan arren, ez du geltokirik herrian. Geltoki bakarrak Iruñean eta Tafallan daude.

Condaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia du herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak ibilbide hau du:

Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia du herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da noranzko bakoitzean.

La Tafallesaren lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa autobus konpainiak Faltzes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu norabide bakoitzeko eta honako ibilbidea:

Lerin eta Iruñea arteko lineak antzeko ibilbidea egiten du Tafallatik aurrera.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Puiu eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta horrenbestez hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 6,82k zekien euskaraz.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Puiu) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustekabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[5]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak igerileku publikoa eta pilotalekua ditu.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak uztailaren 24tik uztailaren 28ra ospatzen dira, Donejakueren omenez.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiu, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasokundearen eliza, XIII. mendearen inguruan eraikitzen hasitako egitura, ondorengo mendeetan berriztu egin zena. Portiko batek babesturiko arkudun ate batetik sartzen da elizara.

Ondare zibilari dagokionez, Zidakos ibaiaren gainean eraikitako bi begidun zubia nabarmentzen da.

Tren geltoki zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puiutik igarotzen zen Altsasu eta Zaragoza arteko trenbidea 1860ko hamarkadan eraiki zen baina herriak ia 50 urte itxaron behar izan zituen trenbide ondoan geltoki bat izateko. Hala bada, 1909ko urtarrilaren 1ean tren geltokia hainbat ekitadi eginda inauguratu zen. 2009an herritarrek gertakariaren 100. urteurrena ospatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puiu
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue