Kate Beckinsale
Kate Beckinsale | |
---|---|
![]() (2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kathrin Romany Beckinsale |
Jaiotza | Chiswick, 1973ko uztailaren 26a (51 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Richard Beckinsale |
Ama | Judy Loe |
Ezkontidea(k) | Len Wiseman (2004ko maiatzaren 9a - 2019) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Godolphin and Latymer School (en) ![]() New College (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta modeloa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Kathrin Romany “Kate” Beckinsale (Londres, Ingalaterra, 1973ko uztailaren 26a) aktorea da. Ibilbide luzea egin du, eta ezaguna da Underword izeneko film batzuk egiteagatik; horietan, Selene pertsonaia interpretatzen du. Akziozko eta erromantzezko filmeetan ere parte hartu izan du, hala nola Much Ado About Nothing (1993) edo Serendipity.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Kathrin Romany Beckinsale Chiswick Londresen jaio zen, Ingalaterrako hiriburuan. Alaba bakarra da, Richard Beckinsalen eta Judy Loeren alaba da. Bere lehenengo agerpena telebistan lau urte zituenean egin zuen, This is Your Life-eko pasarte batean, bere aitari eskainita. Bost urte zituenean, bere aita hil egin zen 31 urterekin bihotzeko baten ondorioz. Kate traumatizatu egin zen gertaera zela eta eta denboraldi batean bakarrik itxaroten zituen gertaera txarrak. Bere ama alarguna Roy Battersby aktorearekin bizitzera joan zen, Kate bederatzi urte zituenean, eta bere lau semeekin eta alabarekin bizitzera pasatu zen. Harreman oso ona dauka bere aitaordearekin.
Kater Godolphin and Latymer Schoolen ikasi zuen, Londresen. Bi alditan izan zen garaile WH Smith Literary sarian, zientzia fikzioaren eta poesiaren arloetan. Bera bere buruari “lore berantiarra” deitzen dio: “Nire lagunak mutilekin musukatzen eta sagardoa edaten zebiltzan nire aurrean. Oso etsigarria iruditu zitzaidan sua ez egiteak kanpamentuan, zeren mundu guztia nagusien gauzak egitera joan zen kanpamentura” argitu zuen. Gorroto nuen nerabea izatea. Krisialdi bat eduki zuen eta hamabost urterekin anorexia pairatu zuen, horren ondorioz psikoanalisi freudiar batean murgilduta egon zen lau urtetan zehar.
Beckinsale literatura frantsesa eta errusiarra ikasi zituen New Collegen, Oxforren. Kate Oxford Unibertsitateko antzerki taldean sartuta egon zen, bere lan aipagarriena Tom Hooper kidea zuzenduta egin zuen. Bere hirugarren urtea Parisen pasatu zuen, ikasketengatik behartuta (hizkuntza modernoak), honen ostean unibertsitatea uztea erabaki zuen, bere aktore munduan kontzentratzeko: “puntu batera heldu nintzen, non ez nengoen gauzez disfrutatzen, presio altuaren eraginez”.
Aktore karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oxforden egon zen lehenengo urtean, Beckinsaleri eskaintza bat heldu zitzaion, non pelikula batean antzezteko aukera ematen zitzaion Much Ado About Nothing, Kenneth Branaghek zuzendua, Shakespeare egokitzapen bat. Film honen ostean, ateak zabaldu zitzaizkion beste film batzuetan parte hartzeko, hau unibertsitatean zegoen bitartean egin zuen.
Unibertsitateko hirugarren urtean, Parisen pasatu zuen, kultura frantsesarekin harremanetan egoteko. Geroago laugarren eta azkenengo urtea ez egitea erabaki zuen, eta bere aktore karreran kontzentratzea erabaki zuen.
Geroztik, pelikulak egiteko paperak eduki zituen , adibidez: Shooting Fish, Alice Through the Looking Glass eta The Last Day of Disco, biak 1998. urtean. Baita ere telesail batean parte hartu zuen Cold Comfort Farm-en. Bere lehenengo agerpena film estatubatuarra Brokedow Palace, 1999an izan zen, honek ez zuen arrakasta izan.
Bere arrakasta 2001.urtea hasi zen, Pearl Harbol filmarekin. Honen ostean, Serendipity eta urte berean Underworld filma atera zitzaizkion 2003an, eta 2004an Van Helsing eta The Aviator filmak.
2006ko urtarrilean, Beckinsale Underworld Evolution filmean parte hartu zuen, hau 2003. urtean ateratako bigarren filma da.
2007. urtean Vacancy beldurrezko filmaren protagonista izan zen, Luke Wilsonekin batera.
2002. eta 2009. urteen artean Katek munduko emakumerik erakargarriena aukeratu zuten, hainbat aldizkarik esanda, hala nola, Hello, Stuff Maxim FHM eta Esquire.
Beckinsale idazlea ere bada eta hainbat sari irabazi izan ditu haren poemekin eta ipuin laburrekin. Gainera, frantsesa, errusiera eta alemana hitz egiten du.
Modelo karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beckinsale baita modelo munduan lan egin izan du. 1997an, George Michaelen, Vals Away Dreaming bideo musikalean agertu zen. 2002. urtean Orlando Bloomenen iragarki batean parte hartu zuen, hau Cameron Crowe zuzendu zuen. 2004an Coca Colako iragarki batean ere agertu zen.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harremanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beckinsale zortzi urteko erlazio bat eduki zuen Michael Sheen aktorearekin, 1995etik 2003. urtera arte. Hauek The Seagull filma atera zenean ezagutu ziren eta 1995an biok batera bizitzera joan ziren. Esaten da haien erlazioa lehenego bistako maitasuna izan zela eta Michaelek kriminalen ospitale batetik Kate salbatu zuela esaten da. 1999 Londresen haien alaba jaio zen, Lily Mo Sheen. Katek esan omen zuela lotsagarria zela Michaelek eskua eskatu ez izana, baian ezkonduta egongo balitz bezala sentitzen zen.
Haien arteko erlazioa 2003an amaitu zen, Underworld filma egin ostean. Beckinsale zuzentzaileari, Len Wiseman, konbentzitu zion Sheen filmean agertu zedin, baina bera eta Wiseman, ezkonduta zegoena, erlazio bat hasi zuten.
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Papera | Oharrak |
1991 | One Against the Wind | Barbe Lindell | |
1993 | Much Ado About Nothing | Hero | |
1994 | Uncovered | Julia | |
1994 | Prince of Jutland/Royal Deceit | Ethel | |
1995 | Cold Comfort Farm (1995) | Flora Poste | (TV) |
Haunted | Christina Mariell | ||
1996 | Emma | Emma Woodhouse | (TV) |
1998 | The Last Days of Disco | Charlotte Pingress | |
Shooting Fish | Georgie | ||
Alice Through the Looking Glass | Alice | ||
1999 | Brokedown Palace | Darlene Davis | |
2001 | Serendipity | Sara Thomas | |
Pearl Harbor | Evelyn Johnson erizain tenientea | ||
The Golden Bowl | Maggie Verver | ||
2002 | Laurel Canyon | Alex Elliot | |
2003 | Underworld | Selene | |
Tiptoes | Carol | ||
2004 | The Aviator | Ava Gardner | |
Van Helsing | Anna Valerious | ||
2006 | Click | Donna Newman | |
Underworld: Evolution | Selene | ||
2007 | Vacancy | Amy Fox | |
2008 | Snow Angels | Annie Marchand | |
Nothing But the Truth | Rachel Armstrong | ||
2009 | Underworld: Rise of the Lycans | Selene | Ahotsa |
Whiteout | Carrie Stetko | ||
Fragments | Carla Davenport | ||
Everybody's Fine | Amy | ||
2011 | Underworld: Endless War | Selene | Animazio-film laburra, kredituetan agertu barik |
2012 | Contraband | Kate Farraday | |
Underworld: Awakening | Selene | ||
Total Recall | Lori Quaid | ||
Republicans, Get in My Vagina | Woman #3 | Film laburra | |
2013 | The Trials of Cate McCall | Cate McCall | |
2014 | Stonehearst Asylum | Eliza Graves | |
The Face of an Angel | Simone Ford | ||
2015 | Absolutely Anything | Catherine West | |
2016 | Love & Friendship | Lady Susan Vernon | |
The Disappointments Room | Dana | ||
Underworld: Blood Wars | Selene | ||
2017 | The Only Living Boy in New York | Johanna | |
2018 | Farming | Ingrid Carpenter | |
2019 | Untouchable | Bere burua | Kredituetan agertu barik |
2021 | Jolt | Lindy Lewis | |
2022 | Prisoner's Daughter | Maxine | |
2023 | Fool’s Paradise | Christiana Dior | |
TBA | CIA agent Avery Graves |