Kate Gleason

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kate Gleason

Bizitza
JaiotzaRochester1865eko azaroaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaRochester1933ko urtarrilaren 9a (67 urte)
Hobiratze lekuaRiverside Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
Cornell University College of Engineering (en) Itzuli
Rochester Institute of Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakingeniaria, filantropoa eta enpresaburua
KidetzaAmerican Society of Mechanical Engineers (en) Itzuli
Association of German Engineers (en) Itzuli

Find a Grave: 51483654 Edit the value on Wikidata

Catherine Anselm Gleason (Rochester, New York, 1865eko azaroaren 25a – Ib., 1933ko urtarrilaren 9a) AEBetako ingeniari zibil eta ekintzailea izan zen, eta batez ere eremu nagusiki maskulinoa zen ingeniaritzan eta bere lan filantropikoagatik nabarmendu zen.[1] American Society of Mechanical Engineers-eko lehen emakumezko kidea izan zen, eta hormigoizko etxe aurrefabrikatuaren asmatzailetzat hartzen da.[2]

Lehen urteak eta Gleason Works[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Anselm Gleason lau ahizpen artean zaharrena izan zen, Rochesterreko (New York) William eta Ellen McDermott Gleasonen alaba, Irlandatik emigratuak.[1]

Bere aita makina-erreminta konpainia baten jabea zen, ondoren Gleason Works izenekoa, eta munduko engranajeak mozteko erreminten fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Aitarekin lan egiten zuen Tom anaiordea sukar tifoideaz hil zen. Orduan, Catherine 12 urterekin hasi zen aitarentzat lanean.[1]

1884an, Ithacako (New York) Cornell Unibertsitatean ingeniaritza ikasteko onartu zuten lehen emakumea izan zen. Hala ere, ezin izan zituen ikasketak Cornellen amaitu fabrikan egindako lanagatik.[1]

Geroago, Mekanika Institutuan jarraitu zuen ikasten, Rochester Teknologia Institutuan.[3]

Gleason Works-eko diruzaina eta komertziala izaten jarraitu zuen.[1]

1893an, Europan zehar ibili zen konpainiaren negozioa zabaltzeko, eta bere negozioa globalizatzen saiatu zen lehen fabrikatzaile amerikarretako bat izan zen. Aurrerago, nazioarteko salmentak konpainiaren negozioaren ia 3/4 izatera iritsi ziren.[4]

Monumentua East Rochesterren, New York

Gleason Works-en ondorengo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiarekin izandako liskarren ondorioz, 1913an Gleason Works utzi eta 1914ko urtarrilaren 1ean hasi zen Ingle Machining Company-rako lanean, eta porrot baten konkurtso-administratzaile izendatu zuten lehen emakumea izan zen. Konpainia berrezartzea eta zorrak birfinantzatzea lortu zuen, konpainia 1915a amaitu baino lehen akziodunei itzuliz.[5]

Ondoren, East Rochesterren hainbat konpainiarentzako 8 fabrikaren finantzaketa eta eraikuntza lortzen lagundu zuen.[1]

1914an, Ingeniari Mekanikoen Amerikako Elkarteko kide izaten lehen emakumea izan zen, Alemaniako Munduko Botere Konferentzian elkartea ordezkatuz.

1918an, East Rochesterreko Lehen Banku Nazionaleko presidente izendatu zuten, aurreko presidentea Lehen Mundu Gerran erreklutatu zuten bitartean. Aldi horretan mailegu bat hartu zuen bere gain, maileguaren aurreko hartzaileak hasitako etxebizitzen eraikuntza amaitzeko. Horrela, ahalegin humanitarioak bultzatu zituen Rochesterren, zortzi konpainia sortuz, eta horietako batean klase ertainerako etxebizitzak eraiki zituen.[5]

Ondoren, suaren aurkako etxebizitza merkeen eraikuntza probatu zuen, berak garatu zuen hormigoia isurtzeko metodo bat erabiliz. Bere metodo arrakastatsua Concrete (Hormigoi) argitalpeneko artikulu batean deskribatu zuen 1921ean, "Nola emakumeek etxebizitzak eraikitzen dituzten $4000 mozkin batekin saltzeko" izenburupean.[6]

Geroago, Rochester utzi eta enpresa-aukera berriak bilatu zituen Hego Carolinan eta Kalifornian.[4]

1920ko hamarkadan, gaztelu bat berreraiki zuen berarentzat Septmontsen, Frantzian, eta inguruko hiriak berreraikitzen lagundu zuen, mundu gerrak utzitako kalteetatik berreskuratzen laguntzeko. Aldi horretan Kalifornian ere izan zen adobezko eraikinak aztertzeko.[7]

1924an Kaliforniako Berkeley hiriak laguntza eskatu zion sute batzuen ondoren berreraikitzeko. XX. mendeko 20ko hamarkadaren amaieran, hormigoizko eraikin gehiago eraikitzen hasi zen Sausaliton (Kalifornia), baina ez zuen Rochesterren adinako arrakastarik izan.[8]

Ondoren, Beauforten (Hego Carolina) zuen neguko etxetik, artista eta idazleentzako lorategidun apartamentu-komunitate bat eraikitzea pentsatu zuen, baina etxe horietako 10 bakarrik osatu ziren hil zenerako.[9]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gleasonek emakumeen botoa babesten zuen. Emakumeen Sufragioaren Amerikako Elkartearen 1912ko Konbentzioko kontu batean agertzen zenez, Gleasonek 1,200$ agindu zizkion mugimenduari ekarpen handienetako bat eginez. Gleasonen eskritura pertsonal askok emakumeen botoari egindako bere ekarpenak eta bere aitarenak islatzen dituzte.[9]

Gleasonek ezkontza bere bizitza profesionalerako oztopo bezala ikusten zuen, eta ez zen inoiz ezkondu eta ez zuen umerik izan.[4]

Heriotza eta legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riverside Cemeteryko hilarria

1913an, Gleason Verein Deutscher Ingenieure taldean parte hartzeko aukeratu zuten lehen emakumea izan zen.[9] American Concrete Institute-ko lehen emakumezko kidea ere izan zen.[10]

1933ko urtarrilaren 9an hil zen pneumoniak jota.[11] Rochesterreko Riverside hilerrian lurperatu zuten. 1.4 milioi dolarreko ondarea utzi zien Rochesterreko hainbat erakunderi, hala nola liburutegiei, parkeei eta Rochester Teknologia Institutuari.[12]

Rochester Teknologia Institutuko Kate Gleason Ingeniaritza Fakultatea haren omenez izendatu zuten, eta haren bustoa korridorean ageri da. Gainera, Kate Gleason Hall Rochester Teknologia Institutuaren unibertsitate-egoitza da.[13] Gleason Works-ek jardunean jarraitzen du eta Rochester Teknologia Institutuarekin lotura estua izaten jarraitzen du. 2010ean, Rochester Teknologia Institutuak Gleasonen gutun bilduma bat argitaratu zuen.[14]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Ingelesez) «Kate Gleason | Pioneering American Businesswoman & Engineer | Britannica» www.britannica.com 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. (Alemanez) «| Labbé Kinderseiten» www.labbe.de (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. «The Source 2005-2006» web.archive.org 2006-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. a b c Bailey, Margaret B.. «Kate Gleason: The Ideal Business Woman».. The Rochester Engineer 86 (6): 8-9..
  5. a b (Ingelesez) «The First Lady of Gearing | Gear Technology Magazine» www.geartechnology.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  6. (Ingelesez) Morry, Emily. «Kate Gleason was behind ER's Concrest development» Democrat and Chronicle (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  7. «Kate Gleason» rrlc.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  8. Weingardt, Richard G.. (2005-07-31). Engineering Legends: Great American Civil Engineers - 32 Profiles of Inspiration and Achievement. ISBN 978-0-7844-0801-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  9. a b c (Ingelesez) «Gleason, Kate (1865-1933), businesswoman» American National Biography  doi:10.1093/anb/9780198606697.001.0001/anb-9780198606697-e-1000637. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  10. Karwatka, Dennis. "Kate Gleason—First Female Engineering Student".. Tech Directions.
  11. (Ingelesez) «KATE GLEASON, ENGINEER, DEAD; Pioneer Woman Industrialist .of Rochester Won Success as Bank President. MANUFACTURER OF GEARS First of Her Sex Elected a Member! of American Society of Mechanical Engineers.» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).[Betiko hautsitako esteka]
  12. (Ingelesez) «MISS GLEASON LEFT BEQUESTS OF $348,000; Will Filed at Rochester Gives $100,000 to Cancer Specialist -- Estate Put at $1,500,000.» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).[Betiko hautsitako esteka]
  13. «Kate Gleason Hall - RITpedia» web.archive.org 2015-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  14. (Ingelesez) «The Life and Letters of Kate Gleason» RIT Press (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Colvin, Fred H. (1947), Sixty Years with Men and Machines, New York and London: Lindsay Publicaciones-en berrinprimaketa gisa eskuragarri ((ISBN 978-0-917914-86-7). Ralph Flandersen hitzaurrea.
  • Layne, Margaret E. (2009). Women in engineering. Pioneers and trailblazers. Reston, Va.: ASCE Press. ISBN 978-0784472354. OCLC 782925070. 
  • Gleason, Janis F (2010). The life and letters of Kate Gleason. Rochester, NY: RIT Press. OCLC 653121364. 
  • "Kate Gleason papers". Rare Books, Special Collections, and Preservation, River Campus Libraries, University of Rochester.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]