Katin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katin
Катынь
herrixka
Cerkiew Zmartwychwstania Pańskiego w Katyniu - kwiecień 2013 (2).jpg
Kristoren Pizkundearen eliza ortodoxoaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Smolensk oblasta
Municipal districtSmolensky District (en) Itzuli
Rural settlement of RussiaQ4217546 Itzuli
Izen ofiziala Ка́тынь
Jatorrizko izena Катынь
Posta kodea 214522
Geografia
Koordenatuak 54° 46′ 12″ N, 31° 41′ 23″ E / 54.770089°N,31.689811°E / 54.770089; 31.689811Koordenatuak: 54° 46′ 12″ N, 31° 41′ 23″ E / 54.770089°N,31.689811°E / 54.770089; 31.689811
Azalera 27,94 km²
Altuera 167
Demografia
Biztanleria 1.737 (2007)
Dentsitatea 62,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 481

Katin (errusieraz: Каты́нь, polonieraz: Katyń) mendebaldeko Errusian dagoen Smolensk oblasteko landa herrixka da. Smolensk hiritik 20 bat kilometro mendebaldera dago. 2002an, 1.737 biztanle zituen[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Smolensk hiritik mendebaldera dago, 20 bat kilometrora, eta Bielorrusiako mugatik 60 kilometro ingurura. Berlin-Varsovia-Minsk-Mosku nazioarteko trenbidean geltokia du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katingo sarraskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Katingo sarraskia»

Katingo basoko sarraskia Bigarren Mundu Gerran Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak egindako poloniar hiritarren masa exekuzioa izan zen (haietako asko armadako ofizial presoak ziren). 1940ko udaberrian egindako sarraskian, 15.000[2] eta 22.000[3] poloniar artean hil zituzten, hiru tokitan.

Wehrmachtek hilobiak aurkitu zituenean, Londresen erbestean zegoen poloniar gobernuak SESBarekin harremanak apurtu zituen. Hirugarren Reichak propaganda-helburu moduan erabili zuen sarraskia, baina Stalinek errua naziei egotzi zien[4]. 1990 arte, Mikhail Gorbatxov gobernuan zegoela, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak ez zuen bere erantzukizuna onartu.

Poloniar hegazkin istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko apirilaren 10ean, sarraskiaren 70. urteurrena gogoratzeko, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta hainbat militar eta politikari eraman zituen hegazkinak Smolensk hiritik gertu istripua izan zuen eta ez zen inor bizirik irten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]