Kepa Ordoki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kepa Ordoki
Bizitza
Jaiotza Irun1912ko abuztuaren 3a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Baiona, 1993 (80/81 urte)
Jarduerak
Jarduerak Igeltseroa eta gudaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Gernika Batailoia
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Abertzale Ekintza

Kepa Ordoki Vázquez (1912ko abuztuaren 3a, Irun, Gipuzkoa - 1993, Baiona, Lapurdi) Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta EAE alderdiko kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Frantziako Gironde departamenduan borrokatu zen Gernika Batailoiaren buruzagia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAE-ANVko kide egin zen (1931) eta Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, Gipuzkoan, Bizkaian eta Santanderko frontean. 1937. urtean atxilotu eta heriotza-zigorra eman zioten, baina zigorra aldatu zioten eta Duesoko espetxetik ihes egitea lortu zuen.

Frantziara erbesteratu zen lehenik, eta Mexikora gero. Erresistentziarekin jarri zen harremanetan, alemaniarren aurka. Eusko Jaurlaritzaren mendeko Gernika Batailoiaren buru izendatu zuten, eta De Larminat jeneralaren agindupean alemaniarren aurka borrokatu zen Frantziako estatuan. Pointe de Graveko gudu gogorretan parte hartu zuen alemaniarren aurka; de Gaulle jeneralak zoriondu egin zuen Frantziaren alde egin zuenagatik (1954).

Azken urteetan Euskal Herriko borroka armatuaren alde jardun zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]