Kevoko Natura Erreserba Hertsia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kevo Natura Erreserba Hertsia» orritik birbideratua)
Kevoko Natura Erreserba Hertsia

KokalekuaOhcejohka / Utsjoki, Lappi
 Finlandia /  Laponia
Azalera712 km²[1]
Sorrera1956an[1]
ArduradunaMetsähallitus[1]
Kevo Natura Erreserba Hertsia

Geavvuko edo Kevoko Natura Erreserba Hertsia (finlandieraz, Kevon luonnonpuisto; ipar samieraz, Geavu luonddumeahcci) 712 km²-ko azalera duen Finlandiako natura erreserba hertsia da. Utsjoki udalerrian dago eta herrialde osoan ezaguna da bere landaredi eta paraje bereziengatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura erreserba hertsia zirkulu polar artikoaren gainean dago, 350 bat km iparrera[2]; horrenbestez, gauerdiko eguzki eta gau polar fenomenoak urtero izaten dira. Alde batetik, eguzkia edo eguzkiaren argitasuna Kevoko zeruaren jabe izaten da maiatzaren bigarren astetik abuztu hasiera arte; hurbil dagoen Ohcejohka edo Utsjoki herrian, esaterako, gertakariak 71 egun irauten du (maiatzaren 18an hasi eta uztailaren 28an amaitzen da)[3]. Bestetik, gau polarraren garaia edota iluntasuna nagusitzen den garaia azaroaren 27tik urtarrilaren 17ra izaten da; guztira, 51 egun[4]. Ipar argiak, azkenik, oso ohikoak izaten dira neguko gau ilun eta oskarbietan; irail eta martxo bitartean lau gautatik hirutan izaten den fenomenoa da, urrian eta martxoan bereziki[5].

 
2018ko klima datuak[6]
Geavvu / Kevo
Klima azpiartikoa Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Guztira
Maximoa °C -0,1 1 1 7,7 20,6 21,4 33,4 31,5 23,2 12,7 5,2 2,9 -
Batez besteko maximoa °C -8,9 -10,5 -6,5 2,8 13,3 13,2 25,2 16 11,8 2,2 0,8 -4,1 4,7
Batez bestekoa °C -14,6 -15,6 -13 -1,3 7,2 9,5 18,1 11,5 7,3 -1,2 -2,1 -9,4 -0,2
Batez besteko minimoa °C -21,1 -21,7 -20,9 -6,8 0,3 5,3 10,9 7 2,8 -5,3 -5,8 -14,2 -5,8
Minimoa °C -33 -34,8 -33,8 -20,7 -10,1 0,8 5,2 -0,3 -5,5 -14,9 -13,7 -25,6 -
Prezipitazio-egunak 29 27 27 23 18 23 11 23 19 20 28 27 275

Klimari dagokionez, azpiartikoa da gailentzen dena eta, ondorioz, tenperaturak leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira. Dena den, neguak ez dira Lappi erdialdean bezain izozgarriak, Ozeano Artikotik iristen den haize epelak neguak leuntzen dituelako. Orokorrean, elurrak natura erreserbako lurzorua estaltzen du urri amaiera eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera 175 bat egunez[7]; izotzak, bestetik, aintzira eta ibaien gaina hartzen du beste horrenbeste egunetan. Hilabete euritsuenak udakoak dira, uztaila bereziki, eta lehorrena, aldiz, maiatza. Eremu menditsuetan, bestalde, klima polarra da nagusitzen dena, eta horrekin batera, zero azpiko tenperaturak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapelatz galtzaduna eta belatz gorri arroilaren amildegietan bizi diren hegaztiak.

Azeri artikoa da arrisku larrienean dagoen herrialde osoko ugaztuna, 5-10 baino ez direla jaiotzen iparraldean.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kevoren berezitasun nagusiena Kevoko arroila da. Neguan, elurrak guztiz elurperatzen du arroila, baina udako eguzkiak elurra azkar urtu eta Kevojoki ibaian eraldatzen du, hemendik Tenojoki eta Ozeano Artikora joateko. Orduan, arroila inguruko hegazti, landare eta arrain guztien erdigune bilakatzen da. Pinuak eta urkiak dira nagusi arroilan.

Arroilaren inguruan animalia kopuru handien dagoen ingurunea da; izan ere, ur asko eta lurzoru desberdinak daude. Gainera, Finlandiako leku gutxitan hazten diren landareak daude.

Arroileko amildegiak leku erosoak dira hegaztiek euren habiak egiteko. Hala nola, belatz gorriak eta zapelatz galtzadunak ohantzeak goien egiten dituztenak dira. Belatz txikia, arrano arrantzalea, arrano beltza, bele arrunta, izotz-ahatea, murgilari mottoduna, ahate txistularia, murgilari handia, zerra ertaina, antzara hankahoria, kurlinta bekainduna, bernagorri iluna, kuliska pikarta, borrokalaria, urre txirri arrunta, istingor txiki eta arruntak, mendebal-txori mokomehea, Actitis hypoleucos, kuliska txikia, eper zuria, eskandinaviako lagopodoa, Temminck txirria, basoilarra, txio horia, negu txonta, birigarro txikia, larre buztanikara, negu txirta, zingira berdantza, ipar gailupa, kukua, antzandobi handia, zozo paparzuria, birigarro arrunta eta txinbo artikoa.

Fiellu ur-jauzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fiellu»

Fiellu ur-jauzia 26 metroko ur-jauzia da, Finlandiako garaienetakoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webgunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]