Murgilari mottodun
| Murgilari mottodun | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Anseriformes |
| Familia | Anatidae |
| Generoa | Aythya |
| Espeziea | Aythya fuligula Linnaeus, 1758 |
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Masa | 56 g |
| Zabalera | 0,71 m |
| Kumaldiaren tamaina | 9,4 |

Murgilari mottoduna[1] (Aythya fuligula) anatidoen familiako basa ahatea da. Iparraldeko Eurasian du jatorria eta neguan hegoaldera migratzen du, batzuetan Ipar Amerikaraino[2].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina ertaineko ahatea da, 40 eta 47 cm arteko luzera eta 65-72 cm arteko hego-zabalera ditu[3]. Sexu dimorfismo nabaria du. Arra beltza da, sabelaldea zuria duena. Buru beltzean moko argia, beri horia eta luma gutxi batzuez osaturiko mototsa du. Mokoa urdinxka da, muturrean beltza, ordea. Emeak kontraste txikiagoa du, buru eta bizkarralde arre ilunak eta sabelalde marroia baititu. Emearen begia ere horia da[4].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murgilaria izanik, sakonerako ur eremuetan bizi da. Ur geldiak ditu gustuko, aintzirak, urtegiak, ibai handiak, badiak eta baita hirietako parkeak ere[3]. Talde handiak osatzen ditu, sarritan murgilari arruntarekin batera.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emeak habia landareen artean uraren gainean zurtoinak eta sustraiak pilatzen ditu eta lumatxaz eta belarrez estaltzen du. 20-25 cm-ko diametroa eta 7-10 cm-ko zuloa duen habia da. Maiatza aldera, 8-11 arrautza erruten ditu. Hainbat emeren arrautzak habi berean ikusi izan dira, 22 ere. Arrautzak berde-grisaxkak dira eta 23-28 egunetan zehar txitatzen ditu. Txitak jaio bezain laister, amari segika uretara joaten dira. Amak bakarrik zaintzen ditu eta 45-50 egunen buruan, gai dira beren kabuz ibiltzeko[3].
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orojalea da, haziak, zurtoinak eta ur-landareak jaten ditu, baita molusku, krustazeo eta intsektuak ere.[5] Elikagaia bilatzeko, murgildu egiten da[6].
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carl von Lineok 1758ko Systema Naturae liburuan deskribatu zuen aurrenezkoz eta Anas fuligula ("ahate eztarri-kedarreztatua") izena eman zion[7]. 1822 urtean, Friedrich Boie zoologo alemaniarrak Aythya generoan sartu zuen[8]. Aythya izena grekerazko αἴθυια ("aithuia") izenetik dator, Aristotelesek aipaturiko hegazti ezezagun bat[9].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Murgilari mottodun arra.
-
Talde handia.
-
Arra eta emea hegan.
-
Emea txitekin.
-
Arrautzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Murgilari mottodun» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ BirdLife International (2004). Aythya fuligula. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
- ↑ a b c «Porrón moñudo» SEO/BirdLife.
- ↑ Sauer, F.. (1990). Aves Acuáticas. Barcelona, España: Editorial Blume, 290 or. ISBN 84-87535-07-0..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Ingelesez) Lack, Peter. (2010-11-30). The Atlas of Wintering Birds in Britain and Ireland. A&C Black ISBN 978-1-4081-3827-4. (kontsulta data: 2019-11-24).
- ↑ Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (kontsulta data: 2019-11-24).
- ↑ «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (kontsulta data: 2019-11-24).
- ↑ Jobling, James A.. (2010). The Helm Dictionary of Scientific Bird Names. London: Christopher Helm., 64 or. ISBN 978-1-4081-2501-4..