Edukira joan

Urre-txirri europar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urre-txirri arrunt» orritik birbideratua)
Urre-txirri europar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaCharadriidae
GeneroaPluvialis
Espeziea Pluvialis apricaria
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa32,8 g
175 g
Zabalera72 cm
Kumaldiaren tamaina4
Errute denbora29 egun
Urre-txirri arruntak.

Urre-txirri europarra[1] (Pluvialis apricaria) charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[2], Europa eta mendebaldeko Asiako iparraldeko kostaldetan bizi dena. Euskal Herrian negu aldean agertzen da.

Lohi-hegazti ertaina da. 25-28 cm arteko luzera eta 53-59 cm arteko hego-zabalera ditu, eta 150-220 gramo arteko pisua du. Gorputz handi borobiltsua eta moko txikia ditu. Lumadi oso bizia du, aurpegia, eztarria, bularra eta sabelaldea beltzak dira, pileoan eta bizkarraldean aldiz luma beltzak, zuriak eta urre kolorekoak tartekatzen zaizkio. Zati bien arteko mugan zerrenda zuri deigarri bat dauka, albotik begiratuta "S" itxura hartzen duena. Ugalketa garaitik kanpo koloreak apaldu egiten dira, zati beltzak gris bihurtzen dira eta urre-koloreko lumak ere desagertu egiten dira[3].

Urre-txirri gazteen lumadia ugalketa garaitik kanpoko helduenaren antzekoa da.

Azkar egiten du hegan, altuera txikian, eta sarritan aldatzen du norabidea[4]. Talde handiak eratzeko joera izaten du[5].

Artikotik hurbil dauden eremuetan ugaltzen da uda partean eta neguan azaltzen da Euskal Herrian. Urrian iristen dira aurreneko aleak kostaldeko marearteko eremuetara eta barnealdeko hezeguneetara. Sedimentu ugari pilatzen diren guneak bilatzen ditu, gainerako lohietako hegaztiekin batera elikagaia bertan aurkitzen baitu[3].

Filum ugaritako ornogabeak harrapatzen ditu, kakalardoak eta lur-zizareak gehienbat, baina landare jatorriko elikagaiak ere jaten ditu; baiak, haziak eta belarra. Harea edo lokatzetan mokoa sartuz harrapatzen ditu animaliak[3].

Artikoko tundrako lautada zabaletan ugaltzen da. Maiatzaren eta irailaren artean izaten du ugalketa garaia eta orduan hegazti bakarti bihurtzen da. Landare artean lurrean aurkitzen duen zulo bat goroldioz estaltzen du eta lau arrautza erruten ditu. Arrautzak arreak dira eta orban ilun ugari dutenez ingurunearekin bikain mimetizatzen dira. 25-33 egunez txitatu ondoren jaiotzen dira txitak[3].

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean. Generoaren izena Pluvialis da. Latinez "Pluvia" hitzak "euria" esan nahi du, izan ere urre-txirriak taldekatzen direnean euria berehala hasiko duela pentsatzen baitzen[6]. Apricaria izenak "eguzkitan bazkatu" esan nahi du[7]. Bi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Pluvialis apricaria altifrons
  • Pluvialis apricaria apricaria

Islandiako folklorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Islandian komunikabideek urre-txirri arruntaren etorrera jarraitzen dute, berau iristeak udaberria hasten dela esan nahi baitu. 2017 urtean esate baterako martxoaren 27an iritsi zen aurreneko hegaztia[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Urre-txirri europar» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Tomek, T. & Bocheński, Z.. (2005). «Weichselian and Holocene bird remains from Komarowa Cave, Central Poland» (PDF) Acta Zoologica Cracoviensia 48A (1-2): 43-65..
  3. a b c d «Chorlito dorado europeo» SEO/BirdLife.
  4. Mark Beaman, Steve Madge. (2010). The Handbook of Bird Identification: For Europe and the Western Palearctic (illustrated ed.).. A&C Black, 309 or. ISBN 9781408135235..
  5. a b «Spring has arrived in Iceland, according to folklore» Iceland Monitor (kontsulta data: 2019-12-23).
  6. «Download Limit Exceeded» citeseerx.ist.psu.edu (kontsulta data: 2019-12-23).
  7. Jobling, James A.. (2010). The Helm dictionary of scientific bird names [electronic resource : from aalge to zusii. ] London : Christopher Helm (kontsulta data: 2019-12-23).