Trevi (Erroma)
Trevi R. II Trevi | ||
---|---|---|
Erromako Rioniak | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Italiako eskualdeak | ![]() | |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra | |
Muga-hiri | Erroma | |
Izen ofiziala | Trevi | |
Jatorrizko izena | R. II Trevi | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 41°54′N 12°29′E / 41.9°N 12.49°E | |
![]() | ||
![]() | ||
Azalera | 55,03 ha | |
Mugakideak | Monti, Campitelli, Pigna, Colonna, Ludovisi, Sallustiano eta Castro Pretorio | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.166 (2020ko abenduaren 31) | |
Dentsitatea | 39 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | XIII. mendea | |
Telefono aurrizkia | 06 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Matrikula | RM |
Trevi Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rioneetan bigarrena da. Fontana di Trevi eta Kirinal jauregia bertako ondasun ezagunenak dira.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tiber ibaiaren eskuinaldean dago: ibaia eta Kirinal muinoaren arteko eremuak osatzen du auzoa. Trevi izena latinezko trivium ("hiru kale") hitzetik datorrela uste da, Crociferi plazan elkartzen diren hiru kalek osatzen baitute auzoaren erdigunea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Erroman, etxe pribatuez osaturiko auzunea zen. Bi ataletan banatzen zen: Via Lata, Tiber ibaiaren ertzean, eta Alta Semita, muinoaren goialdean. Ibaiaren ertzeko eremua hiriko merkatalgunearen barnean zegoen eta goialdekoa aberatsen eremu lasaia zen. Erromatar Inperioaren amaieran, muinoetako biztanleak behera jaitsi ziren eta goialdea hustu egin zen.
Pizkunde garaian, kale, eliza eta iturri berriak eraikitzen hasi zirenean, auzoko populazioa nabarmen igo zen. Kirinal muinoa, aldiz, isolaturik geratu zen eta Aita Santuaren menpeko hainbat eraikin altxatu ziren bertan. Napoleon Bonapartek 1811n hiria okupatu zuenean, Kirinaleko jauregiak aukeratu zituen boterearen erdigune izateko. Denborarik ez zuen izan bere egitasmoa aurrera eramateko, baina 1870ean Erroma Italiako Erresuma batuko hiriburu bihurtu zenean, Napoleonen ideia berreskuratu eta bertan ezarri zen Italiako botere nagusia. Gaur egun, Italiako Errepublikako presidentearen eta hainbat ministroren egoitza da.