Klasikoak (txirrindularitza)
Klasikoak, txirrindularitzan, egun bakarra irauten duten lasterketak dira. Gehienak Mendebaldeko Europako herrialdeetan ospatzen dira, batzuk XIX. mendearen amaieratik, nagusiki txirrindularitza zaletasun handia duten Frantzia, Belgika eta Italian. Euskal Herrian ere klasikoetako bat ospatu ohi da, hain zuzen ere, Donostia Klasikoa.
Klasikoetako batzuk Europako udaberri aldera ospatzen dira, martxoan eta apirilean, horregatik Udaberriko Klasikoak deritze.
Lasterketa bat "klasikoa" noiz den ala ez argi eta garbi zehaztuta ez dago, halere zehazteko zenbait ezaugarri ezberdin badaude. Horietako batzuk distantzia eta ibilbidearen profila dira. Lasterketaren usadio handia eta txirrindularitzaren historian nabarmendu diren txirrindulariek irabazi dituzten ere baloratzen da. Beste faktore garrantzitsua, tokian-tokiko zaletu eta ikusleen grina dira, bai eta lasterketetan parte hartzen duten txirrindularien ospea ere. Gainera, urtez-urte lasterketa antzekoa izan beharra da, ibilbidean aldaketa gutxi edo oso txikiak sartuz.
Lau monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azkenengo urteetan, Monumentuak izendapenarekin bost klasiko nagusiak izendatzen dira: Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lombardiako Giroa. Beren motari dagokionez hauek dira lasterketa prestigiotsuenak, eta beren luzera 240 kilometrotik gorakoa da (6 ordu baino gehiago).
Klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udaberriko klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galtzada-harrien klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ardenetako klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donostia Klasikoa
EuroEyes Cyclassics
Trittico Lombardo:
Bretainia Klasikoa
Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusia
Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusia
Udazkeneko klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paris-Brusela
Grand Prix de Fourmies
Paris-Tours
Trittico di Autunno:
Giro dell'Emilia
Japoniako kopa
Iraganekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinakotasun, usadio eta zalego handia zuten hainbat klasiko diru edo arazo ekonomikoen ondorioz desagertu izan dira:
Paris-Brest-Paris
Bordele-Paris
Wincanton Classic
Porto-Lisboa
Züricheko txapelketa
Lazioko Giroa
Romagnako Giroa