Klitomako (filosofoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klitomako (filosofoa)
scholarch of the Platonic Academy (en) Itzuli

K.a. 129 - K.a. 110
Karneades - Philo of Larissa (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKartago, K.a. 187
HerrialdeaAntzinako Kartago
Antzinako Atenas
HeriotzaAtenas, K.a. 110 (76/77 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Karneades
Ikaslea(k)Charmadas (en) Itzuli
Philo of Larissa (en) Itzuli
Heraclitus of Tyre (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa
MugimenduaPlatonismoa

Klitomako edo Kleitomako (grezieraz: Κλειτόμαχος, Kleitómakhos; K.a. 187/6-110/9[1]) kartagotar filosofoa izan zen, Atenasera joan zena K.a. 163/162 inguruan[oh 1][2][3], eta Karneades maisu izan zuen. Akademiaren zuzendari bihurtu zen K.a. 127/6 inguruan. Bere irakaslearen antzera, eszeptiko akademikoa zen. Ez da ezer iraun bere idazlanetatik, Karneadesen ikuspegiak ezagutzera ematera zuzenduak, baina Zizeronek, ordea, zenbait obra egiteko erabili zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klitomako Kartagon jaio zen K.a. 187/6an, Hasdrubal izenarekin (grezieraz: Ἀσδρούβας, Hasdroúbas; punikoeraz[4]: 𐤏𐤆𐤓𐤁𐤏𐤋, ʿAzrubaʿal, Baalen Laguntza). K.a. 163/2an iritsi zen Atenasera, 24 urte inguru zituela[3]. Han, Akademia Berriko sortzailearekin, Karneades filosofoarekin, lotu zen eta haren gidaritzapean eskola honetako dizipulurik aipagarrienetarikoa izatera iritsi zen; baina aldi berean estoikoen eta peripatetikoen filosofia ere ikasi zuen. Kristo aurreko 127/6. urtean, Karneades hil eta bi urtera, Akademiaren benetako burua bihurtu zen. Atenasen irakasten jarraitu zuen K.a. 111 arte[oh 2][5]. K.a. 110/09 hil zenean, Filon Larisakoak ordezkatu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanetatik, 400 liburu izan zirenak[6], izenburu gutxi batzuk baino ez dira gordetzen. Idazteko bere helburu nagusia Karneades maisuaren filosofia ezagutaraztea izan zen, bere iritzietatik ez baitzen inoiz desadostasunik eman. Klitomako Atenasen bizi zen hil arte; baina bere jaioterriarekiko maitasun handiari eutsi zion, beraz, Kartago K.a. 146an menperatu eta suntsitu zutenean, zorigaiztoko herrikideak kontsolatzeko obra bat idatzi zuen. Idazki hau, Zizeronek berak irakurri zuela, Karneadesen diskurtso batetik atera zen, eta horren helburua zen filosofiak hondamen handienetan ere kontsolamendu ematen zuela erakustea[7]. Zizeronek asko estimatzen zuen lan hau[8], De Natura Deorum, De Divinatione eta De Fatoren zatiak oinarritzat hartu zituen Akordioaren etenaz izenarekin[oh 3] izendatzen zuen Klitomakoren lan batean oinarrituta[9].

Klitomakok ziurrenik filosofiaren historia tratatu zuen eskola filosofikoei buruzko lanean: Pentsamendu eskoletan (grezieraz: περί αἱρέσεων)[10].

Jakina da Klitomakoren bi lan erromatar ospetsuei eskaini zizkiola, Gaio Luzilio poetari eta Luzio Marzio Zensorino kontsulari[11], horrek adierazten du bere lana Erroman ezaguna eta estimatua zela.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tiziano Dorandik (1999), ordea, Atenasera joan zenean berrogeigarren urtea bete zuela idatzi zuen, baina hori ez da fidagarria Woldemar Görler-en arabera (1994).
  2. Krasok urte hartan haren irakaskuntzak jarritu zituen.
  3. (latinez: De Sustinendis Offensionibus)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. DORANDI (1999): 49 or.
  2. GÖRLER (1994): 898–914 or.
  3. a b DORANDI (1999), 33 or.
  4. HUSS (1985), 566 or.
  5. Zizeron: de Oratore, I. 11.
  6. LAERZIO (1999), 33 or.
  7. Zizeron: Tusculanae Quaestione, III. 22.
  8. Zizeron: Academica, II. 6, 31.
  9. Zizeron: Academica, II. 31.
  10. LAERZIO (1999), 92 or.
  11. Zieron: Academica, II. 32.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]