Kobra
Itxura
Kobra Elapidoen familiako Naja eta Ophiophagus Generoak narrasti ofidioen izen arrunta da. Izutzen direnean lepoa zabaltzen dute; beren pozoia sugegorriena baino indartsuagoa da eta nerbio-sistemari erasotzen dio. Afrikan, Asian eta Ozeanian bizi dira[1].
Hona hemen espezierik ezagunenak:
- Errege-kobra (Ophiophagus hannah)
- Kobra betaurrekoduna (Naja naja)
- Kobra listukaria (Naja nigricollis)
- Egiptiar kobra (Naja haje)
Egiptoko mitologian kobra eguzkiaren ikurra eta faraoiaren babeslea da, Uadyet eta Uraeusk antzeztua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kobra |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |