Konposatu inorganikoen nomenklatura
Konposatu inorganikoen nomenklatura Kimika inorganikoaren elementu eta konposatuen konposizioa, egitura eta formakuntzak aztertzen dituen kimikaren arloa da. IUPACek zenbait arau aholkatzen ditu kimika inorganikoaren konposatuaren izendapenari buruz; IUPACen liburuari, liburu gorria ere deitzen zaio. Idealki, edozein konposatuk izen bat izan beharko luke, zeinetik nahasketarik gabe formula kimiko bat atera daiteke.
Konposatu inorganikoak, gehienbat, metalez osatuta egon ohi dira (M + EzM) non M-n metal baten katioia izango genuke, eta EzM-ean, ez-metalikoa den atomo baten anioia. Hala eta guztiz ere, ez-metalez soilik osatutako konposatu ez-organikoak daude (SiO2 adibidez). Horren arrazoia kimika organikoa karbono-karbono loturan oinarritzea da. Horregatik, ez-metalak ditugunean beste konposatu batzuk osatzen, kimika inorganikoaren barnean kokatzen ditugu.
Nomenklatura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteetan zehar, konposatu inorganikoak izendatzeko hainbat modu egon dira. Gaur egun IUPAC izeneko erakundeak aukeratzen du zein modutan idatzi behar den, edo zein hobesten duen. Nahiz eta modu asko egon konposatu inorganikoak izendatzeko, garrantzitsuenak 3 dira.
Nomenklatura sistematikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IUPACek hobesten duen izendatze-metodoa da. Nomenklatura mota honetarako, konposatuaren atomizitatea begiratu behar da, hau da, atomo berdinaren kopurua zenbatu behar da, eta horren arabera aurrizki bat erabili, ondoren konposatuaren izena jarriz.
Ordezkatzaile kopurua | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aurrizkia | mono- | di- | tri- | tetra- | penta- | hexa- | hepta- | okta- | nona- | deka- |
Adibidez:
Stock nomenklatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nomenklatura mota hau ere IUPAKek onartzen du eta kasu honetan balentzia kopurua konposatuaren bukaeran idazten da zenbaki erromatarretan. Baina balentzia ezberdin bakarra izan dezakeen konposatua bada, ez dago idatzi beharrik zenbaki erromatarrez.
Adibidez:
- : Aluminio oxidoa
- : Merkurio (II) oxidoa
- : Burdin (II) kloruroa
- : Burdin (III) kloruroa
Nomenklatura tradizionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nomenklatura tradizionala edo klasikoa ez da IUPACek hobesten duena, gaur egun ditugun konposatu guztiak ezin baititu izendatu. Nomenklatura mota hau erabiltzeko, gure konposatuaren balentzia zenbakia jakin behar da, honen arabera izen ezberdina hartzen baitu.
Elementuak |
|
|
|
|
|
|
|
Balentzia kopurua | +1 | +2 | +3 | ±4 | ±3,+5 | -2,+4,+6 | ±1,+3,+5,+7 |
Balentzien taula horretan elementu gehienak daude, baina ez guztiak, batzuk salbuespenak baitira.
Behin oxidazio-egoera dakigula, izendatu egingo dugu; horretarako, atzizki eta aurrizkiak jakin behar dira.
Aurrizkiak | Atzizkiak |
---|---|
Hipo- | -oso |
- | -oso |
- | -iko |
Per- | -iko |
Gure konposatuak eduki ditzakeen balentzia kopuruaren arabera, ezberdin aukeratuko ditugu atzizki eta aurrizkiak.
- Balentzia bakarra eduki ditzaketenak, beti -iko atzizkia erabiliko dute.
- Bi balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, -iko edo -oso atzizkiak erabil ditzake.
- Hiru balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, hipo--oso, -oso, -iko erabil ditzake.
- Lau balentzia ezberdin eduki ditzaketenak, hipo--oso, -oso, -iko, per--iko erabil ditzake.
Oxidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxidoak konposatu inorganikoak dira, eta oxigeno eta beste konposatuez osatuak dauden. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia kasu hauetan -2 da. Metal batekin lotuta baldin badago, oxido basikoa da. Berriz, ez-metal batekin baldin badago, oxido azidoa da.
Lehen azaldutako nomenklaturez gain, oxido mistoen nomenklatura daukagu:
- : potasio sodio oxidoa (Stock), potasio sodio oxidoa (sistematikoa) eta oxido potasiko sodikoa (klasikoa).
- : berun (II,IV) oxidoa, triberun tetraoxidoa eta oxido plumboso plumbikoa.
Oxido azidoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxido azidoen ezaugarri nabarmenena uretan disolbatzerakoan oxoazido bihurtzen direla da. Adibidez: . Konposatu horiek ez-metal eta oxigenoz osatuta daude, zeinetan oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia dauka, eta ez-metala beste oxidazio zenbakiren bat izan dezake (+1etik +5era joan daitezke).
Oxido basikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxido basikoak, bere izenak dion bezala, base bihurtzen dira uraren aurrean, hidroxido bihurtuz. Adibidez:
Konposatu horiek katioi metaliko batez eta oxigeno anioiz osatuta daude, non oxigenoak -2 oxidazio zenbakia du, eta metalak oxidazio zenbaki positibo bat du.
Oxido mistoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxido bikoitzak bi katioi edo gehiago nahasita dituen oxidoak dira. Kasu honetan, katioiak berdinak izan daitezke, baina balentzia-zenbaki ezberdinez osatuta dago () edo bi katioi ezberdinez osatuta dago (KNaO)
: berun (II,IV) oxidoa edo oxido plumboso plumbikoa
Superoxidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Superoxidoetan, oxigeno diatomikoaren balentzia -1 da . Peroxidoak bezala, konposatu hauek ez dira oso egonkorrak. Adib: NaO2
: sodio superoxidoa
: burdin (II) superoxidoa edo burdin disuperoxidoa
Ozonidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ozonidoak, bere izena adierazten duen bezala, ozonoa daramate . Normalean, metalekin lotzen dira.
: sodio ozonidoa
: burdin (II) ozonidoa edo burdin diozonidoa
Oxoazidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oxido azido bati ur molekulak gehitzerakoan sortzen diren konposatuak, azidoak dira.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa | Adizio nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
Hidrogeno tetraoxosulfatoa (VI) | Dihidroxidodioxidosufre (VI) | Azido sulfurikoa | |
Hidrogeno tetraoxofosfatoa (V) | Trihidroxidooxidofosforo (V) | Azido fosforikoa edo azido ortofosforikoa | |
Hidrogeno trioxidonitratoa (V) | Hidroxidotrioxidonitrogeno (V) | Azido nitrikoa |
Peroxidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Konposatuak oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia izan ordez, -1 zenbakia badu peroxido bat da. Oxigenoaren ohizko oxidazio-maila ez denez, peroxidoak sortzen dira, hauek konposatu ezegonkorrak dira.
- : ur oxigenatua edo hidrogeno peroxidoa
- : sodio peroxidoa
Hidroxidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hidroxidoak oxido basikoen eta uraren arteko loturaz osaturiko konposatuak dira. Erraz bereizten dira hidroxilo taldea (OH-) taldea izaten dutelako, horiek izendatzeko metal elektropositiboaren izena eman behar da eta ondoren hidroxilo.
Konposatuak | Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
Litio hidroxidoa | Litio (I) hidroxidoa | Litio hidroxidoa | |
Berun dihidroxidoa | Berun (II) hidroxidoa | Hidroxido plumbosoa | |
Aluminio trihidroxidoa | Aluminnio (III) hidroxidoa | Aluminio hidroxidoa |
Konposatu horiek, uretan disolbatzen dira ioietan banatuz; alde batetik, metal katioiak eta, beste aldetik, hidroxilo taldeak. Baina prozesu hau itzulgarria da, berriro ere konposatua osatzea baitago.
Hidruroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Hidruroak hidrogenoz eta beste elementu batez osaturiko konposatuak dira, elementu hori metala edo ez-metala bada, talde ezberdinetan banantzen dira.
Hidruro metalikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hidruro metalikoak, izenak dioen bezala, hidrogenoz eta metal batez osatriko konposatu binarioak dira. Hidruro metalikoek duten bereizgarria hidrogenoaren balentzia da, kasu guztietan -1 balioa baita. Hidruroak izendatzeko, lehenengo metalaren izena esan behar da eta ondoren hidruro hitza.
Konposatuak | Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
Potasio monohidruroa | Potasio hidruroa | Hidruro potasikoa | |
Nikel trihidruroa | Nikel (III) hidruroa | Hiduro nikelikoa | |
Berun tetrahidruroa | Berun (IV) hidruroa | Hidruro plumbikoa |
Hidruro ez-metalikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hidruro ez-metalikoak, hidrazido izenez ere ezagunak, hidrogenoz eta elementu ez-metalikoz osatuta daude, elementu ez-metalikoak kalkogenuro eta halogenuro taldekoak izanik.
Talde horietako elementuek osa ditzakete hidruro ez-metalikoak: S, Se, Te, F, Cl, I eta Br. Hidogenoa kalkogenuroekin bateratzean, kalkogenuroaren balentzia -2 da, berriz, halogenuroarekin bateratzean, -1. Konposatu horiek izendatzeko, bi era daude, alde batetik estatu puruan daudenak, eta bestetik disoluzio akuosoetan daudenak.
Estatu puruan daudenak gas egoeran egon ohi dira, eta hidruro ez-metalikoak direla esaten da. Beste aldetik, disoluzio akuosoan daudenak hidrazidoak dira, eta horiek hidruro ez-metalikoak uretan disolbatzean sortzen dira.
Konposatua | Estatu puruan | Disoluzio akuosoetan |
---|---|---|
Hidrogeno kloruroa | Azido klorhidriko | |
Hidrogeno floruroa | Azido fluorhidrikoa | |
Hidrogeno bromuroa | Azido bromhidrikoa | |
Hidrogeno ioduroa | Azido iodhidrikoa | |
Hidrogeno sulfuroa | Azido sulfhidrikoa | |
Hidrogeno seleniuroa | Azido selenhidrikoa | |
Hidrogeno teluroa | Azido telurhidrikoa |
Hidruro nitrogenoideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hidruro ez-metaliko hauek konposatu binarioak dira, hidrogenoz eta ez-metalez osatuak, baina ez-metal hauek nitrogenoide taldekoak izanda. Konposatu hauek izendatzeko garaian, izen komuna esaten dugu normalean, baina badauka hidruro ez-metalikoak izendatzeko beste era bat ere. Hidruro ez-metaliko hauetan, hidrogenoa da konposatu elektronegatiboena.
Konposatua | Izen komuna | Izen zientifikoa |
---|---|---|
NH3 | Amoniakoa | Nitrogeno trihiruroa |
PH3 | Fosfanoa | Fosforo trihidruroa |
AsH3 | Arsanoa | Arseniko trihidruroa |
SbH3 | Estibanoa | Antimonio trihidruroa |
BiH3 | Bismutanoa | Bismuto trihidruroa |
BH3 | Boranoa | Boro trihidruroa |
B2H6 | Diboranoa | Boro hexahidruroa |
CH4 | Metanoa | Karbono tetrahidruroa |
SiH4 | Silanoa | Silizio tetrahidruroa |
GeH4 | Germanoa | Germanio tetrahidruroa |
Boranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Boranoak, boroz eta hidrogenoz osaturiko konposatu bereziak dira, eta formula hau jarraitzen dute, BnHn+4. Konposatu hauek izendatzeko ez da betiko erregela erabiltzen, boro kopuruaren arabera izendatzen baita.
Konposatua | Izena |
---|---|
BnH3 | Boranoa |
B2H6 | Diboranoa |
B3H7 | Triboranoa |
B4H8 | Tetraboranoa |
B10H14 | Dekaboranoa |
Silanoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Silanoak, boranoak bezala, konposatu bereziak dira hidrogenoz eta silizioz osatuak, eta formula hau jarraitzen dute, SinH2n+2. Konposatuak izendatzeko boranoen formatu bera jarraitzen dute.
Konposatua | Izena |
---|---|
SinH4 | Silanoa |
Si2H6 | Disilanoa |
Si3H8 | Trisilanoa |
Si4H10 | Tetrasilanoa |
Si10H22 | Dekasilanoa |
Germanoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Germanoak, borano eta silano bezala bereziak dira, eta izendatzeko ere formatu bera dute. Germanoek ere formula berezi bat jarraitzen dute, GenH2n+2.
Konposatua | Izena |
---|---|
GenH4 | Germanoa |
Ge2H6 | Digermanoa |
Ge3H8 | Trigermanoa |
Ge4H10 | Tetragermanoa |
Ge10H22 | Dekagermanoa |
Gatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gatzak azido eta baseen arteko erreakzioen ondorioz sortzen diren konposatuak dira. Katioi metaliko bat eta anioi ez-metaliko batez osatutako konposatuak dira gatzak normalean, nahiz eta beste mota askotariko egitura izan dezaketen. Gatzen barruan, gatz neutroak, gatz azidoak, gatz basikoak eta gatz mistoak ditugu.
Gatz neutroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gatz neutroak azido bat hidroxido batekin erreakzionatzerakoan sortzen diren konposatuak dira (erreakzioaren ondorioz ura ere sortzen da). Bi gatz neutro izan ditzazkegu: binarioak, hidrazido eta hidroxidoen baturaz sortzen direnak, eta ternarioak, oxoazido eta hidroxido baten baturaz sortzen direnak.
Konposatua | Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
NaCl | Sodio kloruroa | Sodio kloruroa | Kloruro sodikoa |
CaF2 | Kaltzio difluoruroa | kaltzio fluoruroa | Fluoruro kaltzikoa |
FeCl3 | Burdin trikloruroa | Burdin (III) kloruroa | Kloruro ferrikoa |
Gatz ternarioen kasuan, oxoazidoen eratorriak dira; beraz, horien anioiek -iko, -oso, per- -iko eta hipo- -oso atzizki eta aurrizkiak erabili ordez, -ato, -ito, per- -ato eta hipo- -ito erabiltzen dituzte
|
Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala | |
---|---|---|---|---|
Na3PO4 | Sodio tetraoxofosfatoa (V) | Sodio fosfatoa (V) | Sodio fosfatoa edo sodio ortofosatoa | |
CaSO4 | Kaltzio tetraoxosulfatoa (VI) | Kaltzio sulfatoa (VI) | Kaltzio sulfatoa | |
NaClO4 | Sodio tetraoxokloratoa (VII) | Sodio kloratoa (VII) | Sodio perkloratoa |
Gatz azidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gatz azidoak konposatu kuaternarioak dira, non azido poliprotiko baten protoi bat katioi metaliko bat ordezkatzen du. Konposatu horiek oxoazidoak bezala izendatzen dira, "hidrogeno" gehituz anioaren izenari.
Konposatua | Nomenklatura sistematikoa eta Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|
NaHSO4 | Sodio hidrogenosulfatoa (VI) | Sodio sulfato azidoa |
KHCO3 | Potasio hidrogenokarbonatoa (IV) | Potasio karbonato azidoa |
Gatz basikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kasu honetan, base baten hidroxidoak ordezkatzen dira partzialki azidoen anioiekin. Izendatzeko, lehenik, basearen metala izendatzen dugu, eta gero, azidoaren anioiari hidroxi- aurrizkia eransten diogu.
Konposatua | Nomenklatura tradizionala |
---|---|
MgCl(OH) | Magnesio hidroxikloruroa |
CaNO3(OH) | kaltzio hidroxinitratoa |
Gatz mistoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gatz mistoetan, bi katioi ezberdin edo gehiagoz osatuak egon daitezke gatzak, eta katioi horiek hidroxilo ezberdinetatik datoz.
Konposatua | Nomenklatura tradizionala |
---|---|
NaKSO4 | Potasio sodio tetraoxosulfatoa |
CaNaPO4 | Kaltzio sodio ortofosfatoa |
Poliazidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azido horien sorkuntzan, bi azido edo gehiago batzen dira, ur molekula bat galduz prozesuan.
Adibidea | Stock nomenklatura | Nomenklatura sistematikoa | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
H2S2O7 | Azido heptaoxodisulfurikoa (VI) | Hidrogeno heptaoxodisulfato (VI) | Azido disulfurikoa |
H2Cr2O7 | Azido heptaoxodikromikoa (VI) | Hidrogeno heptaoxodikromato (VI) | Azido dikromikoa |
H5P3O10 | Azido dekaoxotrifosforikoa (V) | Hidrogeno decaoxotrifosfato (V) | Azido trifosforikoa |
Gatz deribatuak oxogatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|
CaCr2O7 | Kaltzio heptaoxodikromatoa (VI) | Dikromato kaltzikoa |
Mg2P2O7 | Magnesio heptaoxodifosfatoa (V) | Difosfato magnesikoa |
Na2S2O7 | Sodio heptaoxodisulfatoa (VI) | Disulfato sodikoa |
Peroxoazidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azido hauen berezitasuna oxigeno bat peroxido batekin ordezkatzean datza.
Nomenklatura sistematikoan eta Stocken, -peroxo- gehitzen zaio izenari, eta tradizionalean, peroxo-.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
H2SO5 | Azido trioxoperoxosulfurikoa (VI) | Hidrogeno trioxoperoxosulfatoa (VI) | Azido peroxosulfurikoa |
HOONO ó HNO (O2) | Azido monoxoperoxonitriko (V) | Hidrogeno monoxoperoxonitratoa (V) | Azido peroxonitrikoa |
H3BO4 | Azido dioxoperoxoborikoa (III) | Hidrogeno dioxoperoxoboratoa (III) | Azido peroxoborikoa |
Peroxogatzak oxigatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa eta stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|
K2S2O8 | Potasio hexaoxoperoxodisulfatoa (VI) | Potasio peroxodisulfatoa |
Ba[NO (O2)]2 | Bario oxoperoxonitrato (III) | Batio peroxonitrito |
CaSO5 | Kaltzio trioxoperoxosulfato (VI) | Kaltzio peroxosulfato |
Tioazidoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hauek sortzen dira oxoazidoen oxigenoak sufre molekulekin ordezkatzen direnean.
Tio- aurrizkia edo -tio- artizkia daramate nomenklaturan.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|---|
H2S2O3 | Azido trioxotiosulfurikoa (VI) | Hidrogeno trioxotiosulfatoa (VI) | Azido tiosulfurikoa |
HNSO2 | Azido dioxotionitrikoa (V) | Hidrogeno dioxotionitratoa (V) | Azido tionitrikoa |
H3PS2O2 | Azido dioxoditiofosforikoa (V) | Hidrogeno dioxoditiofosfatoa (V) | Azido ditiofosforikoa |
Tiogatzak oxogatzak bezala izendatzen dira.
Adibidea | Nomenklatura sistematikoa eta stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|
FeS2O3 | Burdin (II) trioxotiosulfatoa (VI) | Tiosulfato ferrosoa |
Al2(HPS4)3 | Aluminio hidrogenotetratiofosfatoa (V) | Aluminio hidrogenotiofosfato |
Na3PS3O | Sodio oxotritiofosfatoa (V) | Sodio tritiofosfatoa |
Ioiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ioiak atomo edo molekula kargadunak dira. Karga positiboa badute katioi deritze. Karga negatiboa dutenek, ordea, anioi deritze.
Katioi mono eta poliatomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izenak adierazten duen bezala, atomo bakarrez edo atomo anitzez osatuta egon daitezke katioiak. Izen tradizionala erabiltzeko orduan, kontuan izan behar dugu ioiaren oxidazio-zenbakia, atzizki egokia erabiltzeko.
Adibidea | Stock nomenklatura | Nomenklatura tradizionala |
---|---|---|
Fe3+ | Burdin (III) katioia | Katioi ferrikoa |
Cu+ | Kobre (I) katioia | Katioi kuprosoa |
Bi motatako katioi poliatomikoak izan ditzazkegu:
Oxoazidoetatik eratorriak direnak edo hidruroetatik eratorriak direnak.
Oxoazidoetatik datozenean ioiak, -ilo atzizkia gehitzen zaio nomenklatura tradizionalean. Stocken, oxigeno kopurua kontatzen da eta adizio nomenklaturan bezala izendatzen da.
Adibidea | Nomenklatura tradizionala | Stock nomenklatura |
---|---|---|
NO2+ | Nitroilo katioia | Dioxonitrogeno (V) katioia |
NO+ | Nitrosilo katioia | Monoxonitrogeno (III) katioia |
SO2+ | Sulfinilo o tionilo katioia | Monoxosufre (IV) katioia |
SO22+ | Sulfonilo o sulfurilo katioia | Dioxosufre (VI) katioia |
UO2+ | Uranilo (V) katioia | Dioxouranio (V) katioia |
UO22+ | Uranilo (VI) katioia | Dioxouranio (VI) katioia |
VO3+ | Vanadilo (V) katioia | Monoxobanadio (V) katioia |
VO2+ | Vanadilo (IV) katioia | Dioxobanadio (IV) katioia |
Hidruroetatik eratorritakoei -onio atzizkia jartzen zaie.
Adibidea | Izena |
---|---|
H3O+ | Hidronioa edo oxonioa |
NH4+ | Amonioa |
PH4+ | Fosfonioa |
SbH4+ | Estibonioa |
AsH4+ | Arsonioa |
BiH4+ | Bismutonioa |
H3S+ | Sulfonioa |
H2Cl+ | Kloronioa |
Anioi mono eta poliatomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Anioi monoatomikoetan, -uro atzizkia jartzen zaie ioiei
Adibidea | Stock nomenklatura |
---|---|
Cl- | Kloruro anioia |
O2- | Oxigeno anioia |
Anioi poliatomikoetan, nomenklatura sistematikoan, betiko atzizkiak gehituko zaizkio.
Adibidea | Nomenklatura tradizionala |
---|---|
SO42- | Sulfato anioia |
PO43- | Fosfato anioia edo ortofosfato anioia |
NO3- | Nitrato anioia |
Ariketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Konposatu inorganikoa
Konposatu ez organikoen formulazioa lantzeko bideoa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nomenclature of Inorganic Chemistry IUPAC Recommendations 2005 - Full text (PDF) 2004 version with separate chapters as pdf: IUPAC Provisional Recommendations for the Nomenclature of Inorganic Chemistry (2004) Archived 2008-02-19 at the Wayback Machine.
- International Union of Pure and Applied Chemistry (2005). Nomenclature of Inorganic Chemistry (IUPAC Recommendations 2005). Cambridge (UK): RSC–IUPAC. ISBN 0-85404-438-8. Electronic version.
- Chang, Raymond (1999). Química. McGraw-Hill.
- ↑ Baldor, F. A. (1965). Nomenclatura Quimica Inorganica. Nueva York: Minerva Books,LTD. p. 48. ISBN 968 403 131 9.
- Angelini M., Baumgartner E., Benítez C., Brudnick G., Crubellati R., Di Risio C., Guerrien D., Landau L., Lastres L., Roverano M., Servant R., Sileo M., Torres N., Vazquez I. (2005). «Uniones químicas. Los compuestos químicos». Química: material de estudio y ejercitación. CCC Educando. pp. 39-45. ISBN 987-9419-39-1