Telurio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Telurioa
Tellurium element 2.jpg

52

AntimonioaTelurioaIodoa
   
 
52
Te
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakia Telurioa, Te, 52
Serie kimikoa metaloideak
Taldea, periodoa, orbitala 16, 5, p
Masa atomikoa 127,60(3) g/mol
Konfigurazio elektronikoa [Kr] 5s2 4d10 5p4
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 18, 6
Propietate fisikoak
Egoera solidoa
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa) 6,24 g/L
Urtze-puntua 722,66 K
(449,51 °C, 841,12 °F)
Irakite-puntua 1.261 K
(988 °C, 1.810 °F)
Urtze-entalpia 17,49 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 114,1 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,73 J·mol−1·K−1

Lurrun-presioa

P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K (775) (888) 1.042 1.266
Propietate atomikoak
Kristal-egitura hexagonala
Oxidazio-zenbakia(k) ±2, 4, 6
(oxido azido ahula)
Elektronegatibotasuna 2,1 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 869,3 kJ/mol
2.a: 1.790 kJ/mol
3.a: 2.698 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa) 140 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua) 123 pm
Erradio kobalentea 135 pm
Van der Waalsen erradioa 206 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) (1,97-3,38)
Soinuaren abiadura 2.610 m/s
Isotopo egonkorrenak

Telurioaren isotopoak

iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
120Te %0,09 >2,2x1016 u ε ε 1,701 120Sn
121Te Sintetikoa 16,78 e ε 1,040 121Sb
122Te %2,55 Te egonkorra da 70 neutroirekin
123Te %0,89 > 1,0x1013 u ε 0,051 123Sb
124Te %4,74 Te egonkorra da 72 neutroirekin
125Te %7.07 Te egonkorra da 73 neutroirekin
126Te %18,84 Te egonkorra da 74 neutroirekin
127Te Sintetikoa 9,35 o β- 0,698 127I
128Te %31,74 >2,2x1024 u β-β- 0,867 128Xe
129Te Sintetikoa 69,6 m β- 1,498 129I
130Te %34,08 >7,9x1020 u β-β- 2,528 130Xe

Telurioa elementu kimiko bat da, Te ikurra eta 52 zenbaki atomikoa dituena. Metaloide xaflakor zuri zilarkara da, eztainuaren antzekoa. Kimikoki selenioaren eta sufrearen moduko portaera dauka. Batez ere aleazioetan eta erdieroale gisa erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franz-Joseph Müller von Reichenstein Transilvaniako (Errumania) meategien gainbegiratzaile nagusiak aurkitu zuen 1782an. Hasiera batean antimonioarekin nahastu bazen ere, aurkitzaileak metallum problematicum izena jarri zion. 1798an Martin Heinrich Klaproth zientzialariak garai hartan "metal arrarotzat" hartzen zena aztertu eta elementu berri bat zela ikusi zuenean, telurio izena jarri zion.[1]

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telurioa oso bakana da Lurrean, bederatzi elementurik arraroenetako bat. Oxigenoa, sufrea, selenioa eta polonioaren taldean dago, kalkogenuroen taldean alegia.

Egoera kristalinoan zuri zilarkara da eta lustre metalikoa dauka. Oso erraz xaflatzen eta birrintzen da. Azido telurikoaren (Te(OH)6) disoluzio bat prezipitatuz telurio amorfoa ekoizten da. Hala ere, ez dago argi forma hau amorfoa den ala kristal ñimiñoz osatua dagoen.

Arlo kimikoari dagokionean, bere zenbaki atomikoa berrogeita hamabi da, hau da, egoera neutroan, protoi eta elektroi kopuru hori dauka atomoak. Kalkogenuroen edo anfigenoen taldean kokatzen da, bosgarren periodoan. Kriptonaren konfigurazio elektronikotik abiatuta, bosgarren energia mailako s orbitala betea du, laugarren energia mailako d orbitala bezalaxe, hala ere, bosgarren mailako p orbitalean bi elektroi falta zaizkio zortzikotearen legea bete eta hala, egonkortasun handiagoa lortzeko. Gainerako kalkogenuroekin alderatzen badugu, erradio atomiko handia duela esan dezakegu, izan ere, mota horretako beste elementuek baino elektroi geruza gehiago ditu, nukleotik urrunago. 140 pm-ko erradio atomikoa duelarik, bosgarren periodoko beste elementuena baina txikiagoa dela esan dezakegu (iodoarena eta xenonarena salbu), nukleoan protoi gehiago izanik, erakarpen handiagoa eragiten dielako kanpo geruzetako elektroiei. Bere taldekideenarekin alderatuta, ionizazio-energia baxua du, taula periodikoan duen kokapenaren ondorio. Afinitate elektronikoari dagokionean, +190 kj/mol-ekoa du, hau ere, beste elementuenarekin alderatuta, erdi-mailakoa dela esan dezakegu, elektronegatibotasunarekin gertatzen den bezala.[2]

Metaloide edo erdimetal gisa sailkatua, sarritan elektroiak bereganatu eta lotura ionikoak eratzeko joera du, hala, zortzikotearen legea betetzeko.

Telurioa elementu egonkortzat har genezake, urtean eta azido klorhidrikoan disolbaezina da, baina azido nitrikoarekin disolbagarria da. Kloro kopuru handi samar batekin erreakzionatzen du, telurio dikloruroa (TeCl2) eta telurio tetrakloruroa (TeCl4) sortzeko. Azido nitrikoarekin oxidatzen da telurio dioxidoa (TeO2) eratzeko, azido kromikoarekin ere, baina azido telurikoa (H2TeO4) sortzeko. Hidrogenoarekin edota metal jakin batzuekin nahastuz gero, telururoak eratu ditzakegu, hala nola, azido telurhidrikoa (H2Te) eta disodio telururoa (Na2Te).

Telurioak erabilera zabala du kimikaren edozein arlotan, batik bat, kimika organiko sintetikoarenean, bertan, besteak beste, erredukzio eta oxidazioak, ziklofuntzionalitateak, deshalogenazioak eta antzeko erreakzioak gauzatzeko erabiltzen baita.[3] Telurioa amoniako eta telurita kristalen sentsoreetan ere erabili daiteke.[4][5]

2017an kalkogeno honekin lotura zuzena zuen aurkikuntza garrantzitsu bat egin zen Kanaria uharteetan. Uharte horien inguruan dauden urpeko mendietan, "Kanarietako amonak" izenarekin ezagutzen direnak (Drago, Bimbache, Ico, Pelicar, Malpaso, Tortuga e Infinito eta Las Abuelas), ezagutzen den munduko telurio hobi handiena aurkitu zen. Hobiak, gutxi gorabehera, 2670 tona telurio dituela kalkulatzen da, kopuru erraldoia, kontuan izanik munduko bigarren hobirik handienak baino 50 000 aldiz telurio gehiago duela.[6][7]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kadmio teluroz (CdTe) eginiko eguzki panelak. Azkeneko urteetan mota honetako panel fotovoltaikoen salerosketak arrakasta handia lortu du.

Telurioak duen eroaletasun itzelarengatik, oso erabilia da industria elektronikoan, gehienbat, disko trinko edo konpaktuak sortzeko. Hainbat gailu termoelektriko teluriotik eratorritako konposatuei esker egiten dira. Beste hainbat erabilera ere baditu, jarraian zerrendatu dira batzuk:[8][9]

  • Kobrea eta altzairuarekin batera hainbat funtzio betetzen ditu zenbait arlotan, adibidez, mekanizazioan.
  • Beirak koloreztatzeko erabilia da.
  • Berunarekin nahasten da sarritan gehigarri gisa, hala, metal horren erresistentzia handitzeko eta korrosioa gutxitzeko.
  • Kadmio teluroz (CdTe) eginiko eguzki panelak oso eraginkorrak dira metal honi esker, lehen aipatu dugun bezala, oso eroale ona delako. Azkeneko urte hauetan mota honetako eguzki-panelen salerosketak arrakasta handia izan du.
  • Altzairu herdoilezinari edota kobreari gehitzen zaionean, metal hauek egingarriagoak bihurtzen ditu.
  • Zeramikan ere askotan baliatzen da.
  • Disko trinko berridazgarrien (CD-RW) eta bideo-disko berridazgarrien (DVD-RW) geruzak egiteko erabiltzen da, Izpi-Urdin (Blu-Ray) DVD berridazgarrienean bezalaxe.
  • Intel enpresak diseinatu eta ekoizten dituen txipetan ere erabiltzen da.
  • Erradiografiak egiteko egoera solidoko detektagailuetan baliatzen da.

Telurioa biosferan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru zentimetro eta erdiko diametroa duen teluriozko metala.

Atal honek telurioak biosferan izan ditzakeen eraginak argitzeko helburua du. Jarraian dauden bi azpiataletan gizakiengan duen eragina eta izaki bizidunengan duen eragina aztertzen dira, era banatuan.

Gizakiengan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan telurio gutxi egotea eskertu beharko genuke, izan ere, elementu konplexu bat da, soilik kimikari jakitunek erabili edo baliatu beharko luketena. Elementu hau irentsiz gero, kopuru oso txikietan bada ere, hats oso kirastsua eta gorputzeko atal guztietan usain txarra eragiten du.[10]

Telurioa giro tenperaturan ez da ia lurruntzen, hala ere, substantzia sakabanatzen bada, bere partikulak erraz batu daitezke, hala, airean kontzentrazio kaltegarri bat izan arte. Substantzia arnasten bada, ondorengo sintomak pairatu ditzake pertsona orok: logura, ahoa lehorra izatea, metal zaporea, buruko mina, baratxuriaren antzeko usaina eta goragalea.[10]

Teluriozko espraiak, epe laburrean berarekin kontaktuan egon eta gero, begiak eta arnasbideak narritatu ditzake. Horretaz gain, substantziak gibeleko eta nerbio-sistema zentraleko arazoak ere eragin ditzake. Halako kasuetan eta bereziki, telurioa irensten denean, medikuarengana jotzea gomendatzen da, irenstearen ondorioz abdominaletako mina, idorreria eta oka egitea eragin dezakeelako substantziak.

[10]

Elementuaren kimikari dagokionean, arriskutsua izan daiteke berotuz gero, sortzen diren lurrun toxikoengatik. Halogenoekin zein erdi-halogenoekin era indartsuan erreakzionatzen du, suterako aukerak areagotuz. Zinkarekin eta litio siluruarekin goritasunez erreakzionatzen du. Erregai gisa ere balio lezake telurioak.[10]

Ingurumenarengan duen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telurioa ez da arriskutsua ingurumenarentzat eta hala bazen ere, hainbat prozesu naturalek berehalakoan eraldatzen dute. Bada ordea salbuespen bat; telurio kloruroa bereizi edo deskonposatu nahi denean, beroketa bidez, klorozko eta teluriozko lurrun toxikoak atera daitezke.[10]

Isotopoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun telurioaren isotopo ugari ezagutzen dira, guztira 29, denak 108 eta 137 masa atomikoen artean. Naturan aurki ditzakegun zortzi isotopoetatik hiru erradioaktiboak dira.[11][12] Elementu honen 128Te isotopoak desintegratzeko behar duen astia oso luzea da, 2,2·1024 urte behar baititu desagertzeko. Denbora hori imajinatzea ia ezinezkoa dela esan dezakegu, izan ere, unibertsoa sortu zenetik (azkeneko ikerketen arabera) 1.4·109 urte igaro dira, hau da, hamalau mila milioi urte. Bestalde, alfa desintegrazioa izan dezaketen elementuen artean masa atomikorik txikiena duena dugu telurioa. 106Te-tik 110Te-ra bitarteko isotopoetan jazo daiteke desintegrazio mota hau. Naturan erabat egonkorrak diren bost isotopo aurki ditzakegu, nahiz eta beste hiru isotopo gehiago egonkortzat hartu, duten iraupen luzeagatik. Isotopo ia egonkor hauek bilioika urte irauten dituzte naturan.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   DITTMER, DONALD C. (2003-09-08) «TELLURIUM» Chemical & Engineering News Archive (36): 128 doi:10.1021/cen-v081n036.p128 ISSN 0009-2347 . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  2.   Fisika eta kimika Zubia 119. orrialdea ISBN 9788491087601 .
  3.   www.scielo.br . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  4.   Walsöe de Reca, N.; Oviedo, C.; Heredia, E.; Bianchetti, M. (2005-7) «A thin film sensor to detect ammonia at room temperature in humid media» Anales de la Asociación Química Argentina (1-3): 27–34 ISSN 0365-0375 . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  5.   www.scielo.br . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  6.   Sincere TV 2 thousand 670 tons of tellurium were found in the mountain below the Atlantic Ocean . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  7.   «Hallado en Canarias el mayor yacimiento mundial de teluro, mineral clave para la energía solar» La Vanguardia 2017-04-14 . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  8. (Gaztelaniaz)  Editorial, Equipo (2017-01-11) «Teluro, ¿Para qué sirve el elemento químico Te?» iquimicas . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  9. (Gaztelaniaz)  «Telurio - EcuRed» www.ecured.cu . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  10. a b c d e   «Teluro (Te) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente» www.lenntech.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-25 .
  11. (Ingelesez)  Wapstra, A. H.; Blachot, J.; Bersillon, O.; Audi, G. (2003) «The NUBASE evaluation of nuclear and decay properties» Nuclear Physics A (624): 1–124 doi:10.1016/S0375-9474(97)00482-X . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  12.   «Table of Isotopes decay data» web.archive.org 2010-02-05 . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .
  13. (Ingelesez)  «Isotopes of the Element Tellurium», education.jlab.org, . Noiz kontsultatua: 2018-12-27 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Telurio Aldatu lotura Wikidatan