Konstantin Petrovitx Pobedonostsev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Konstantin Petrovitx Pobedonostsev
Konstantin Pobedonostsev.jpg
Q57638186

Bizitza
Jaiotza Mosku1827ko maiatzaren 21a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Errusia
Heriotza San Petersburgo1907ko martxoaren 10a (79 urte)
Hobiratze lekua Novodevichy Cemetery
Familia
Aita Q4366236
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Imperial School of Jurisprudence
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak legelaria, politikaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Moskuko Estatu Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza San Petersburgoko Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Eliza ortodoxoa
Konstantin Petrovitx Pobedonostsev; Ilya Repin-ek egindako erretratua

Konstantin Petrovitx Pobedonostsev (Mosku, 1827ko ekainaren 2agreg./maiatzaren 21ajul. - San Petersburgo, 1907ko martxoaren 23agreg./martxoaren 10ajul.) politikari errusiarra izan zen. Moskuko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko irakasle izan ondoren, San Petersburgora dei egin zioten errege izango zenaren irakasle izan zedin (1865). Sinodo santuko prokuradore nagusi izan zen 1880. urtetik aurrera, eta eragin handia izan zuen Errusiako politikan bere ikaslea, Alexandro III.a, enperadore bihurtu zenean (1881). Absolutismoa, atzerriko ekarpen guztien aurkako borroka, gutxiengoen errusiartzea, ez-ortodoxoen (katolikoak, luteranoak) esetsaldiak eta juduen aurkako erasoak izan ziren Pobedonostseven politikaren ezaugarri nagusiak. Japoniaren kontrako gerraz geroztik eragin gutxiago izan zuen Errusiako politikan. Moskovskyy sbornik (1896, Moskuko bilduma) saiakera-liburuan ezagutarazi zuen bere pentsamendua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]