Edukira joan

Gizarte kontrol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontrol sozial» orritik birbideratua)
Soziologia

Gizarte zientziak

Aspektu orokorrak

Gizarte ikerkuntza
Gizarte teoria · Teoria soziologikoa
Praktika soziologikoa

Alorrak edo gertuko alorrak

Kriminologia · Demografia
Gizarte mugimenduak
Gizarte psikologia · Soziolinguistika
Soziologiaren arloak: Ekonomia
Erlijioa · Ezagutza · Generoa
Gizarte egitura · Hezkuntza
Hiria · Hizkuntza · Kultura
Legea · Politika · Zientzia

Kategoriak eta zerrendak
Soziologoak · Aldizkariak

Kontrol soziala elkarbizitza posiblea izateko derrigorrezkoa den ordena mantentzeko zuzenduta dauden praktika guztiek hartzen duten izena da: komunikabideak, erlijioa, arau moralak, musika, moda eta abar, Kontrol soziala gizarte guztietan agertzen da, taldearen biziraupenerako eta indartzeko bide gisa.

Jatorria eta bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatu Batuetan, XIX. mendearen amaieran sortutako kontzeptu bat da. Garai hartan jazo zen industrializazioak eragin zuen jende asko hirietara migratzea lana bilatzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da kontrol sozialaren jatorria, sortu zen immigranteen masak kontrolatzeko asmoarekin.

Migrazioak suposatzen zuen ezberdintasun kulturalak gainditzeko integrazio bide soziologikoen beharra ikusi zen, zeintzuk jokabidearen arauen garapenetik abiatuz, bermatuko zutenak elkarbizitza sozial antolatu bat.

Honen eraginez, kontrol sozial terminoa agertu zen; kontzeptu hau Edward Ross-ek erabili zuen lehendabiziko aldiz ordenarekin eta gizarte antolakuntzarekin erlazionatutako arazoak azaltzeko.

Chicagoko Eskolak (Park, Mead, Dewey, Burgess, Shaw...) kontrol sozialaren bilakaeran eragin nabarmena izan zuen. Horrek erreferentzia egiten dio elkarrekintza prozesuei, komunikazio sozialaren oinarri gisa.

Kontrol soziala gizarteetako ordena mantentzeko sortutako praktiken, jarreren eta balioen multzoa. Gerta daiteke batzuetan kontrol soziala era bortitz batean egikaritzea, baina badaude bestelako moduak, esate baterako, aurreiritziak, balioak eta sinesmenak.

Horton eta Hunt-ek honela definitzen dute kontrol soziala: "pertsonek haien rolak espero den moduan bete ditzaten posible egiten duten bideak."[1]

Ernesto Morenoren arabera, kontrol soziala mekanismo eta instantzien multzo bat da, zeinak gizarteak, era batean zein bestean, erabiltzen dituen bere kideek jardun dezaten arau, balio eta pauta kultural menderatzaileen arabera.[2]

Hezkuntzaren ikuspuntutik, kontrol soziala sozializazio prozesuaren hedapen bat da. [3]

Kontrol sozialak erreferentzia egiten dio talde eta gizarte batek autoerregulatzeko egiten duen ahaleginari. Kontrol sozialaren zeregin garrantzitsuena arauen barneraketa da. Arauak ez badira barneratzen, kontrol sozialek esku hartzen dute; bai informalek, gehien bat gizarte modernoetan, bai formalek, zigorrak ezarriz. [4]

Terminoaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Gizarte-kontrol» terminoa, soziologian, Albion Woodbury Smallek eta George Edgar Vincentek sartu zuten lehen aldiz 1894an; hala ere, garai hartan, soziologoek gaiarekiko interes puntuala baino ez zuten erakusten[5].

Filosofo sozial batzuek, gizarte-kontrolaren garapenean, zeresana izan dute, hala nola Thomas Hobbesek bere Leviathan lanean, gizarte-ordena aztertzen duena eta Estatuek botere zibil eta militarra erabiliz nola gauzatzen duten hura; Cesare Beccaria-k ere, On Crimes and Punishments lanean, argudiatzen du jendeak delituzko jokabideak saihestuko lukeela bere ekintzek zigor gogorragoak eragingo balituzte, eta baieztatzen du zigor gogortzeak gizarte kontrol modura jokatuko lukeela[6]. Émile Durkheim soziologoak ere aztertu zuen gizarte-kontrola De la Division du Travail Social obran, eta desbideratzearen paradoxaz eztabaidatzen du, esanez, lehenik eta behin, kontrol soziala dela legeak betetzera behartzen gaituena.

Gizarteak zenbait zigor erabiltzen ditu sozialki onargarritzat jotzen den portaera estandarra betearazteko. Pertsonek eta erakundeek gizarte-kontrola gizarte-arauak eta arauak ezartzeko erabiltzen dute, kideak edo lagunak, familiak, estatu- eta erlijio-erakundeak, eskolak eta lantokiak gauza ditzaketenak. Kontrol sozialaren helburua gizartean ordena mantentzea eta gizartean desbideratu edo ez desiragarritzat jotzen direnen adostasuna bermatzea da[6].

Soziologoek kontrol sozialaren oinarrizko bi forma identifikatzen dituzte:

  1. Kontrol-baliabide informalak. Sozializazio gisa ezagutzen den prozesu baten bidez arauak eta balioak barneratzea; hau da: «banako batek, jokabide oso zabaleko potentzialekin jaioa, benetako portaera garatzera eramaten duen prozesua, zeinak berarentzat onargarria direnak baino Talde-arauek ezarritakoak estuagoak diren»[7].
  2. Gizarte-kontrolerako bide formalak. Gobernuak ezarritako kanpo zigorrak, gizartean, kaosa edo anomia ezarpena saihesteko. Teoriko batzuek, Émile Durkheim-ek esaterako, kontrol-modu horri erregulazio esaten diote.

Goian laburki definitu bezala, kontrol soziala betearazteko bideak informalak edo formalak izan daitezke[8]. Edward A. Ross soziologoak dio sinesmen-sistemek giza jokabidearen gaineko kontrol handiagoa dutela gobernuek ezarritako legeek baino, sinesmenek zein forma hartzen duten axolarik izan gabe[9].

Gizartearen kontrola gizartearen barneko ordenaren oinarrietako bat bezala kontsideratzen da.

Bi gizarte kontrol bereiz daitezke: kontrol informala eta formala. Gerta daiteke bi kontrol hauek batzuetan kontraesatea.

Instituzionalizatuak ez dauden kontrol motak dira informal izena hartzen dutenak. Mota hauen barnean aurki daitezke familia, lagunak, hedabideak, arau moralak eta antzekoetan garatu ohi direnak. Ez daude idatziz jasota arauen eta legeen antzera, baina garrantzitsuenak dira, hauen bidez transmititzen direlako arauak, balore determinatzaileak eta ohiturak. Sozializazio prozesuaren bitartez balore batzuk jasotzen dira eta horiek pertsonak formatzen dituzte, eta adierazten diete zer den ondo eta gaizki dagoena, baliogarriagoak izanik delitua ekiditzeko. Hauen funtzio nagusia legeak eta ordena publikoa mantentzea da. Bere funtzioa betetzeko portaera zehatz batzuk debekatzen ditu (diskriminazioa, irainak...). Kontrol informal guztiek ez dituzte ondorio berdinak.

Estatutuen, legeen eta onargarriak ez diren portaeren kontrako erregulazioen bidez inplementatzen dena da kontrol sozial formala. Neurri hauek gobernuek eta instituzioek babesten dituzte, horretarako zigor ezberdinak erabiliz. Hauek askatasun gabetzaileak (espetxe zigorra, etengabeko lokalizazioa...), beste eskubideez gabetzen dutenak (desgaikuntza bereziak eta absolutuak...) edo isunak izan daitezke. Zuzenbidezko Estatuetan kontrol sozialen helburuak Estatu bakoitzeko Konstituzioan jasotzen dira. Delinkuentziari aurre egiteko hartu beharreko neurriak eta aplikatu ahal diren ondorio juridikoak zehazten dituzte.

Kontrol soziala eskolan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrol soziala kulturaren, sozializazioaren eta instituzionalizazioaren antzera, hezkuntza sistemen barnean oso garrantzitsua da. Irakasleen eta ikasleen artean gertatzeaz gain, irakasle taldeen artean ere jazotzen da, praktika pedagogikoak instituzionalizatzean.

Desbideratze soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde edo gizarteko gehiengoak onartzen dituen arauetatik kanpo jokatzeak dakarren ondorioa da, gaitzetsia edo onetsia izan daitekeena; gizarte baten kideek arauen urrapen moduan kontsideratzen duten jarrera. Gerta daiteke urratze hori osoa ez izatea; horregatik, desbideratzea arau zehatz batekiko eta horrek sortzen duen erreakzio sozialekiko gertatzen da.[10]

Desbideraketak gizartearen egonkortasuna mehatxatzen eta babesten du, aldi berean. Gizartea ondo funtzionatzeko gizartekideei jakinarazi behar zaie zeintzuk diren haiengandik espero diren portaerak. Hauetatik kanpo geratzen diren jarrerak desbideratutzat hartuko dira. Baina batzuetan onartuak izan daitezke, horrela pertsona batzuen jokabide desbideratua gizarte osora zabalduz eta jokamolde desiragarri bihurtuz.

Bakea eta ordena mantentzeko modu instituzionalizatu bat da. Zigorra honen ondorio bat da, negatiboki edo positiboki instituzionalizatua eta arauak errespetatzearen edo ez errespetatzearen eraginez.

Cohen-ek honela definitu zuen araua: Gizarte bakoitzak bere kideak motibatzeko haien jarrera araura egokitzeko sari-zigor sistema bat garatu dute. Santzio positiboak ematen dira norbanakoaren portaera arauarekin bat datorrenean, eta negatiboak aldiz, bat ez datorrenean, zigor moduan ezartzen dira. Santzio hauek ahalbidetzen dute kontrol soziala mantentzea. Sariak eta zigorrak ez dira berdinak kontrol informal eta formaletan. Soziologo askoren ustez, informalen sariek eta zigorrek eragin handiagoa dute eta eguneroko bizitzan maizago aplikatzen dira.[11]

Zigor sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrol sozialak saritzen edo zigortzen du ezarritako arauak errespetatzea edo urratzea, santzio sistemaren bidez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Horton eta Hurt. Sociologia 7. kapitulua, "Orden Social y Control Social", 164 eta hurr.
  2. Ernesto Moreno. Manual de introdcción a la sociología, 1989, 104.
  3. Ficher, J.H. Sociologia, Bartzelona (1982), 367.
  4. Light / Keller / Calhoun. Sociologia, McGraw-Hill, 1992, 198.
  5. Hollingshead, A. B.. (April 1941). «The Concept of Social Control» American Sociological Review 6 (2): 217–224.  doi:10.2307/2085551..
  6. a b Carmichael, Jason. (2012-06-26). «Social Control» Oxford Bibliographies  doi:10.1093/OBO/9780199756384-0048..
  7. Lindzey, Gardner (Ed), (1954). ':/Handbook of social psychology. I. Theory and method. II. Special fields and applications (2 vols), (pp. II, 655–692). Oxford, England: Addison-Wesley Publishing Co., xx, 1226 pp.
  8. Poore, S. "Overview of Social Control Theories" (enlace roto disponible en este archivo). Categoría:Wikipedia:Artículos con enlaces externos rotos . The Hewett School. Retrieved on: September 2, 2007.
  9. Ross, E.A. 2009 (1901). Social Control: Control A Survey of the Foundations of Order. Piscataway, New Jersey: Transaction Publishers.
  10. Jorge Gibert C, Introducción a la sociología. Santiago 1997.
  11. Cohen, Introducción a la sociología, 98.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]