Lepauztai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepauztai
Xehetasunak
Honen partebones of pectoral girdle (en) Itzuli
Konponenteaksternal end of clavicle (en) Itzuli
body of clavicle (en) Itzuli
acromial end of clavicle (en) Itzuli
ArtikulazioaOmoplatoa
Bularrezurra
Clavipectoral triangle (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezclavicula
MeSHA02.835.232.087.227
TAA02.4.02.001
FMA13321
Terminologia anatomikoa

Lepauztaia edo klabikula hezur luzexka bat da, bikoiztua eta ez simetrikoa. Bularraren goialdean eta aurrealdean dago eta eskapularekin batera gerri eskapularra osatzen du.

Bularrezurretik eskapularen akromioneraino luzatzen da, modu zeiharrean. Berez, besoen eta enborraren arteko lotura bakarra da.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepauztaiek goiko eta beheko aurpegia daukate, aurre eta albo ertzak eta baita mutur akrominal eta esternalak ere.

Aurpegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goiko aurpegia: Larruazalaren eta platisimo muskuluaren azpian kokatzen da. Laua da bere ia azalera osoan eta zenbait muskuluren insertzioei dagokien goraguneak dauzka. Muskulu hauek honakoak dira:

  • Deltoidesa: hezurraren alboko herenaren aurrekaldean kokatzen da eta sorbaldaren azaleko muskuluetako bat da.
  • Trapezioa: alboko herenaren atzekaldean insertatzen da.

Beheko aurpegia: beheko aurpegiak bere alde medialean muskulu subklabioak eragindako depresio bat dauka. Depresio hau, aponeurosi klabipektoralaz mugatuta dago. Kanpoko ertzean, tuberkulu kostal bat aurkitzen da, lotailu kostoklabikularraren inserzio puntua dena. Mutur akrominaletik hurbil, giltzadura korakoidearen tuberositate izeneko zimurtasunen elkarte bat dago. Hemen, ligamentu trapezoide eta konoideoa lotzen dira. Hezurraren aurpegi honetara, hainbat muskulu heltzen dira:

  • Muskulu subklabioa: ildo subklabioan (hezurraren heren medialean)
  • Lotailu konoideoa: tuberkulu konoideoan (hezurraren heren lateralean)
  • Lotailu trapezoidea: Lerro trapezoideoan (tuberkulu konoideo eta mutur akrominalaren artean)

Ertzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko ertza: Bi heren medialetan lodia da, ganbila, latza eta bularreko muskulu nagusiaren inserzio gunea da. Heren laterala, ahurra eta fina da eta hemen, deltoidesaren aurreko faszikuluak lotzen dira.

Atzeko ertza: Lodia da, ahurra eta leuna da erdialdeko bi herenetan. Alde laterala aldiz, ganbila da eta trapezioaren eta esternokleidomastoideo muskuluaren inserzio guneak daude.

Muturrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorbalda.
Sorbalda.

Mutur akrominala: eremu artikular eliptiko bat dauka, akromionaren barne muturrarekin lotzeko. Gehienetan, aurpegi hau beherantz eta kanporantz begira egoten da eta honek lepauztaia akromionaren goiko alderantz desplazatzera jotzen du.

Mutur esternala: Hezurraren zati handiena da. Azalera artikular triangeluar bat dauka, hezurraren azpiko aurpegian luzatzen dena, esternoi eta lehen sahiets kartilagoarekin lotzeko. Azalera artikular hau zimurtasunez beteta dago, lotailu eta disko artikularren inserzioen eraginez sortuak.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepauztaiak hainbat funtzio betetzen ditu:

  • Eskapula eta goiko gorputz-adarra eusten ditu. Goiko gorputz-adarra toraxetik aldenduta mantentzen du, honek mugimendu zabalagoak egin ditzan ahalbidetzeko. Honez gain, eskapulari libreki mugitzea ahalbidetzen dio horma torazikoan zehar.
  • Kanal zerbikoaxiala estaltzen du, goiko gorputz-adararen pakete neurobaskularra babestuz.
  • Inpaktu fisikoak goiko gorputz-adarretik eskeleto axialera bideratzen ditu.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepauztaia enbrioi-garapenean hezurtzen hasten den lehen hezurra da, haurdunaldiko 5-6.asteetan zehar. Hala ere, hezurtzapena bukatzen azken hezurra da, 21-25 urterekin amaitzen da prozesu hau. 748 gizonezko eta 452 emakumezko aztertu zituen ikerketa batean, 5-6 mm-ko desberdintasuna aurkitu zuten 18-20 eta 21-25 urteko subjektuen bi taldeen artean.

Mutur laterala mintzezko hezurtzapen-prozesuaren bidez hezurtzen da. Alde medialak, aldiz, hezurtzapen endokondrala burutzen du.

Argazki-galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]