Edukira joan

Kranj

Koordenatuak: 46°14′20″N 14°21′20″E / 46.23887°N 14.35561°E / 46.23887; 14.35561
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kranj
Kranj
hiria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaKarniola Garaia
AlkateaMohor Bogataj
Izen ofizialaKranj
Krainburg
Posta kodea4000
Geografia
Koordenatuak46°14′20″N 14°21′20″E / 46.23887°N 14.35561°E / 46.23887; 14.35561
Map
Azalera148 km²
Altuera386
Demografia
Biztanleria37.553 (2017)
37.941 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021)
alt_left 19.021 (%50,7) (%50,4) 18.920 alt_right
Dentsitatea254 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia04
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, Europa Erdialdeko Udako Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakOldham, Zemun (en) Itzuli, Senta, Amberg, Rivoli, Banja Luka, Osijek, Pula, Herceg Novi eta Kočani (en) Itzuli
MatrikulaKR
http://www.kranj.si www.kranj.si

Kranj (ˈkràːn ahoskatua), Esloveniako laugarren hiria da, Karniola Garaiko hiri handiena. 2013ko erroldaren arabera 55.527 biztanle ditu.

Erdigune historikoa Sava eta Kokra ibaiek bat egiten duten gunean ezarri zen. Ljubljanatik Munichera doan trenbidean kokaturik dago eta Esloveniako aireportu nagusia den Ljubljana Jože Pučnik aireportutik oso gertu.

V mendean Carnium izena agertzen da eta hortik datoz eslovenierazko Kranj eta alemanierazko Krainburg. Izenaren jatorria bertako Carnī leinu zeltiarrean dago eta "muinoa" edo "tontorra" esan nahi du.

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Kranj eremua aurrehistorian populatua izan zela, Hallstatt kulturako hilobiak aurkitu baitira hiriaren iparraldean. Iliriarren asentamentua egon bide zen bertan. Zeltiarrak ere ezarri ziren Sava ibaiaren ezkerraldean. Erromatarrek Carnium hiria altxatu zuten Kokra ibaia Savari elkartzen zaion puntuan.

VI mendearen hasieran leinu germaniarrek inbaditu zuten eremua, ostrogodoek, eta bertan ezarri ziren. Garai hartako hilerria aurkitu da. Ondoren lombardiarrak etorri ziren eta asentamenduak bere horretan iraun zuen 580 urtean eslaviarrek suntsitu zuten arte.

Eslaviarrek ere beren herria eraiki zuten eta XI mendean Karniola mangraveen egoitza bihurtu zen. Hiria bera XIII urtean garatu zen eta 1256ko agiri batean agertzen da Kranj herri gisa lehen aldiz.

1471 urtean otomandarren eraso batean suntsituta gelditu zen baina berreraiki egin zuten eta Frederiko III.a enperadoreak pribilejio ugari eman zizkion, zergak jastzekoa eta merkatua egitekoa bereziki. Hurrengo urteetan artisautza nabarmen zabaldu zen Kranjen eta Habsburgotarrek Viena eta Italiaren arteko harreman komertzialak mantentzeko Kranjtik pasarazi zuten bidea.

XVI eta XVII mendeak latzak izan ziren Kranjentzat. 1515 urtean nekazarien matxinada jasan zuen eta 1525ean Johann Katzianer buru zuten hussarek herria okupatu eta kalte handiak eragin zituzten. 1668an sute izugarria izan zen eta hainbat izurrite ere jasan zituen 1552, 1557, 1625, 1627 eta 1657 urteetan.

XVI mendearen erdialdean Kranjko biztanleek protestantismoa onartu zuten. Eskola protestanteak ireki ziren eta Alemaniatik eslovenierara liburu protestanteak itzuli ziren. XVII mendean hiriaren gainbehera etorri zen, batez ere beste hiri batzuetarako emigrazioa eman baitzen, hiria hustuz joan zelarik.

1749an sute berri batek herri guztia erre zuen. Berreraiki egin zuten eta XIX mendean izurrite berriak azaldu ziren 1836 eta 1855ean hain zuzen ere. Artisauak itzuli ziren eta 1874an Majdič errota ireki zenean industrializazioa iristen hasi zen. Honen ondorioz herriak bigarren loraldi bat ezagutu zuen.

Benetako industrializazioa Lehen Mundu Gerraren ondoren gertatu zen baina Bigarren Mundu Gerran naziek Kranj okupatu zuten eta ehungintza lantegi guztiak desmantelatu eta hegazkinen osagaiak egiteko prestatu zituzten. Gerra bukatu zenean soldadu alemaniarrak eta hauen kolaboratzaileak exekutatu eta hobi komunetan sartu zituzten, planina hobian (Grobišče Planina), hilerriaren alboan.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kieselstein gaztelua: XVI mendeko gaztelua da Johann Jakob Khisl baroiak altxatu zuena.
  • San Kantianus eliza: XIV mendekoa.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]