Amberg
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Amberg (argipen)»
Amberg | |
---|---|
![]() | |
| |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Estatua |
![]() |
Eskualdea | Palatinatu Garaia |
Barrutia | Amberg |
Udalerria | Amberg |
Postakodea |
92224 |
Udal kodea |
09361000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 49° 26′ 40″ N, 11° 50′ 54″ E / 49.444444444444°N,11.848333333333°EKoordenatuak: 49° 26′ 40″ N, 11° 50′ 54″ E / 49.444444444444°N,11.848333333333°E |
![]() | |
Garaiera | 374 metro m. |
Azalera | 50,13 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 41.592 biztanle |
Dentsitatea | 829,68 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Telefono aurrizkia |
09621 |
Ordu-eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 |
Webgune ofiziala |
Amberg (bavarieraz Kaufbeiren) Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Palatinatu Garaiko eskualdeko hiri askea.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriaren lehenengo aipamena 1034koa, Ammenberg izena ematen zaio idatzi hartan. Burdina landuz Erdi Aroko herri garrantzitsu bihurtu zen. 1269tik aurrera Wittelsbach etxearen menpe egon zen.
Palatinatu garaia protestante bihurtu zen XVI mendean. Agintariek erradikalagoa zen Kalbinismoa bultzatu bazuten ere herriak Luteranismoa nahiago izan zuen. 1628an ordean Wittelsbach etxeak beraiek gobernatzen zuten Bavarian sartu zuten eta Ambergeko herritarrek katoliko bihurtu ezean herritik alde egitera bultzatu zituzten.
1796an, Napoleondar Gerretan, borroka latza izan zen Ambergen, 35.000 soldadu frantziar eta 40.000 soldadu austriarren artean. Austriak irabazi zuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren base bat egon zen Ambergen 1992an itxi zena.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Stadtbrille zubia: Antzinako harresiaren arkuen azpitik ibaia pasatzen zen. Gaur egun harresia populaturik dago.
- Merkatu plaza: Inguruan ditu udaletxe gotikoa eta San Martin eliza gotikoa.
- Jauregi berria: XV menena eraikitako jauregi hau Palatinatuko konteen egoitza izan zen. 1603an berriztu zuten..
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amberg ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Bad Bergzabern (Alemania)
Bystrzyca Kłodzka (Polonia)
Desenzano del Garda (Italia)
Périgueux (Frantzia)
Trikala (Grezia)
Ústí nad Orlicí (Txekia)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amberg ![]() |
- (Alemanez) Hiriko udal webgunea (Alemanez)
![]() |
Bavaria estatuko hiriak | ![]() |
---|---|---|
|