Kredo
Kredoa (latinez: credo sinesten dut), konfesioa, sinboloa edo fede-aitormen erlijio-erkidego batek partekatzen dituen sinismen erkideen multzoaren laburpen formula bat da. Kristautasunaren kasuan, fede hori biltzeko erabiltzen duten formularen izena da.[1]
Gehien erabiltzen den kredoa Kristautasunaren barruko Nizear kredoa da, 325. urtean Nizeako I. Kontzilioan formulatua. Kristautasunak Ebanjelioak, Itun Berria eta, maila txikiagoan, Itun Zaharra ulertzeko zuen moduaren laburpena izan zen. Kredo honetako afirmazioak Hirutasuna deskribatzen du, eta kristau-sinesbide gehienentzat ortodoxiaren frogatzat hartzen den testua da. Apostoluen kredoa ere orokorki onartua dago. Kristau-sinesbide batzuek eta beste talde batzuek kredo horien autoritateari uko egiten diote.
Kristautasuneko kredoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]325eko Nizea eta 381eko Konstantinoplako I. kontzilioetan "nizear-konstantinopolistar kredo" ezarri zuten, arrianismo sortutako heresiaren aurka egiteko.
Kredoaren bertsio bat onartu zen Nizean, baina kristautasunaren barruan polemika sektarioek jarraitzen zuten, eta horietako batzuei aurre egiteko 50 urte igarotakoan esaldi bat gehitu zitzaion Konstantinoplako I. Kontzilioan, Teodosio I.a enperadoreak deituta: Credo in Spiritum Sanctum qui ex Patre per Filium procedit (Sinesten dut Espiritu Santua, Aitarengandik, Semearen bitartez, datorrena). Honela esplizituki arianismoa, eta baita mazedoniar heretikoen ideiak ere, gaitzetsi zituzten aldi berean.
Gero, ziur asko V. mendean, bigarren kredo bat ezarri zuten, "apostoluen kredo" izenekoa. Kristautasunaren hiru korronte nagusiak (katolizismo, protestantismo eta ortodoxoek) bi kredo onartzen dute, eta hauen aurka egiten dutenei sekta deritze.
Nizear-konstantinoplar kredoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen eukaristian erabiltzen duten bertsioa:
Latinezko bertsioa:
|
Euskarazko bertsioa[2]:
|
Apostoluen kredoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen eukaristian erabiltzen duten
Latinezko bertsioa[3]:
|
Euskarazko bertsioa[4]
| ||||||
Beste erlijio monoteistetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musulmanen kasuan shahada edo lekukotasuna adierazten dute: "Jaungoiko Bakarra (Allah) baino beste jainkorik ez dagoela adierazten dut, eta Mohammed Jaungoikoaren mezularia dela adierazten dut"[5].Arabierazko testua لا إله إلا الله محمد رسول الله (Lā 'ilāha 'illā-llāhu Muhammad rasūlu-llāh) testu liturgikoa da. eta modu sinpleagoan ere eman daiteke euskaraz: "Allah beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.
Judaismoaren kasuan kredoaren inguruan eztabaida dago. Batzuen ustez Judaismoak ez du kredorik berez, baina beste batzuen ustez badago kredo sinple bat, [[Shema Yisrael deiturikoa: "Entzun, O Israel: Jaungoikoa gure JAUNA, gure JAUNA bakarra da."[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kredo. .
- ↑ Meza santua. Carmelitas Descalzos.
- ↑ Catechismus Catholicae Ecclesiae. Vatican.va 1992-06-25.
- ↑ www.marysrosaries.com
- ↑ The Shahada. (Noiz kontsultatua: 2017-04-25).
- ↑ Deuteronomy 6 / Hebrew - English Bible / Mechon-Mamre. (Noiz kontsultatua: 2017-04-25).
Kanpo-estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |