Kristo hila (Mantegna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kristo hila (Mantegna)
Jatorria
Sortzailea(k)Andrea Mantegna
Sorrera-urtea1483
IzenburuaCristo morto nel sepolcro e tre dolenti eta Lamentation over the Dead Christ
MugimenduaItalian Renaissance painting (en) Itzuli
Early Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)tenpera pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak68 (altuera) × 81 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass73D7211 eta 73D721
Kokapena
LekuaPinacoteca di Brera (en) Itzuli
BildumaPinacoteca di Brera (en) Itzuli
Inbentarioa352
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
HiriaMilan
Argumentu nagusiaKristoren Erosta
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Kristo hilaren gaineko negarra edo Kristo hila[1] ere deitzen den margolana (italieraz, Cristo morto), Andrea Mantegna lanik ezagunenetako bat da. Brera pinakotektan dago Milanen. 1475 eta 1478 artean egina,[2][3] Mantegnaren magnum opus gisa hartzen da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenak Kristo hila erakusten du, marmolezko lauza baten gainean, ikuslearekiko ia perpendikularrean, pinturaren historiako eskortzo bortitzenetako batean. Argi eta itzalen kontraste handi batean, sufrimendu eta samin sakona transmititzen du eszenak. Tragedia indartu egiten da Kristoren irudia dramatizatuz, ikuspegi bortitzagatik eta haren xehetasun anatomikoen distortsioagatik, batez ere toraxarena. Esku eta oinetako estigmak idealismo eta erretorikarik gabe irudikatzen dira. Gorpua zati batean estaltzen duen izarak, gorputzaren tonu beretan margotuak, buruaren ezaugarrietan amaitzen den multzoaren efektu hunkigarria eragiten du.

Gai arrunta da Pizkundeko margolaritzan, Kristo erosta, Giottotik aurrera aurrekariak zituena, baina Mantegna arte inoiz ez zen hain argi islatu heriotzaren behin betiko izaera.

Ondoan ditu Kristok Ama Birjina, Joan ebanjelaria eta hirugarren iemakume errukitsu bat, Maria Magdalenarekin identifikatzen dena. B

Margoak, Erdi Aroko arte-ikuskerekin konparatuta, Pizkundeko berezko berrikuntza erakusten du, sinbolismorik gabeko giza irudia irudikatzen baitu. Mantegna oso modu espezifikoan kontzentratu zen trauma fisikoa aurpegiratzeko, emoziozkoa baino gehiago, eta, beraz, ideal espiritualaren aurkakoa.

Seguru asko, margo hau Mantegna beraren hileta-kaperarako zen. Margolaria hil zenean seme-alabek aurkitu zuten estudioan, eta zorrak ordaintzeko saldu zuten.

Kulturan eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pier Paolo Pasoliniri Mamma Roma (1962) filmean agertu zen nabarmen. Anthony Gayton argazkilari britainiarrak bere obra ezagunenetako batean egin berregin zuen margo hori.[4] David Kirby Hiesaren aktibistaren hil aurreko argazkia (1990), Benetton etxeak publizitate kanpaina batean erabili zuena, konparatu izan da lan honekin halaber.[5]

Euskal Herrian, 2023an, Oso latza izan da eleberri dokumentalaren azalerako aukeratu zuen lanaren idazleak, Xabier Mendiguren Elizegik. Joxe Arregi Izagirre torturapean hilaren istorioa dakar liburuak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ugarte Irizar, Itziar. (2023-09-18). «'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  2. Mantegna, Andrea. Web Gallery of Art. Visitado el 14 de junio de 2009.
  3. Ficha en Artehistoria
  4. Felipe Garín; Facundo Tomás: «La fotografía y al obra única» en De Pictura. En defensa de la belleza. Torrente: EMAT. Espai Metropolità d'Art de Torrent, 2010; pág. 28-29.
  5. Historia de Fotos Icónicas - La "Pietá" de Benetton. (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]