Kursaal kasinoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kursaal kasinoa
Kursaal kasinoa, Euskal Herria.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′28″N 1°58′45″W / 43.32454°N 1.97909°W / 43.32454; -1.97909Koordenatuak: 43°19′28″N 1°58′45″W / 43.32454°N 1.97909°W / 43.32454; -1.97909
Historia eta erabilera
Irekiera1921
Arkitektura

Kursaal kasinoa (ofizialki, Donostiako Kursaal Itsas Kasino Handia) Gipuzkoako Donostia auzoko Gros auzoan 1921etik 1973 arte egon zen eraikin bat zen, hain zuzen ere gaur egun Kursaal jauregia dagoen lekuan. 1882an eraikitako eraikinean egondako kasinoa ordezkatu zuen, gaur egun udaletxea dena.

Eraikin dotore honen barnean kasinoa nahiz antzoki bat ere bazegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kursaal kasinoa 1921ean inauguratu zen, bere diseinuak garai hartan Europan modan zeuden kursaal edo kasinoen itxurari jarraitu ziolarik.

Jauregia Groseko hondartza eta Urumea ibaia itsasoratzen den lekuaren aurrean kokatua zegoen, hain zuzen ere itsasoari irabazitako lursailetan. Eraikin honen sustatzaileek eraikina beraz gain Kursaal kasinoa eta Donostiako Erdialdea elkarlotzen zituen zubia ere eraiki zuten, zubi honek ofizialki Zurriola zubia izena zeraman, nahiz eta donostiarrek Kursaaleko zubia deitu. Zubia donostiako postaletako ohiko irudi bilakatu zen, batez ere bere biribil itxurako farolek ematen zioten itxurari esker.

Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.

Jabetza pribatuko eraikina izanik, jabeek eraikina kokatzen zen lursailari etekina ateratzeko irrika agertu zuten, hortaz, nahiz eta Kursaal jauregia hiriko ikur garrantzitsuenetako bat izan, 1960ko hamarkadan eraikinaren eraisketa lanei ekin zitzaien, lursail horietan beste eraikin bat eraikitzeko asmoz.

Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela-eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen eta 1973an erakina behin betiko itxi eta eraitsi egin zuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kursaal kasinoak barnean kasinoa edo jokalekua, jatetxea, zinema aretoak eta hainbat areto gehigarri zituen, baita 859 ikusleentzako edukiera zuen antzoki bat ere.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Donostiako Parte Zaharreko Kale Nagusian izen bereko Kursaal kasinoa dago. Kasino hori, garai bateko Petit Casino-a (kasino txikia) da, eta Kursaala zenaren Grand Casino-aren gerizpean jaio zena. Kasino handia desagertzean kasino txikiak hartu zuen Kursaal kasino izena.[1]

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sada, Javier. (2011-05-15). «El Petit Casino» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-02-04).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]