Kutturlio mokolabur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kutturlio mokolabur
Galerida theklae Madrid.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaPasseriformes
FamiliaAlaudidae
GeneroaGalerida
Espeziea Galerida theklae
Brehm, AE, 1857

Kutturlio mokolaburra (Galerida theklae) alaudidae familiako hegazti paseriformea da, Iberiar penintsulan, iparraldeko Afrikan eta Sahara azpiko Afrikan (Senegaletik Somaliara) bizi dena[1].

Hegazti arrunta da bizi den tokietako lur zabal eta lehorretan, sarritan toki garai samarretan. Habia lurrean jartzen du, bitik seira arteko arrautza erruteko. Bere elikagaiak belar haziak eta intsektuak dira; bigarrenak, bereziki, ugalketa garaian. Espeziea sedentarioa da.

Hegatxabal arruntaren (Alauda arvensis) antzekoa da baina zertxobait txikiagoa eta zutitzen duen gandor antzeko kalpar luzea du. Hegatxabala baino grisaxkagoa da eta ez ditu hegaletan eta buztanean hark dituen ertz zuriak.

Nahiko zabalduta dagoen kutturlio arruntaren (Galerida cristata) oso antzekoa da. Hala ere, bera baino txikiagoa eta grisaxkagoa da eta mokoa laburragoa eta kalparra xumeagoa du. Hegaldian hegape grisak erakusten ditu, ez gorrixkak kutturlio arruntak bezala. Gorputzean kolore mimetikoak ditu nagusiki: arre-grisaxka gainetik eta gris-zurixka azpitik, marra finekin bularrean, kutturlio arruntarenak baino lodiagoak eta nabarmenagoak.

Sexu bien banakoak antzekoak dira eta hazita dauden banakoen gorputzaren tamaina 15 eta 17 cm bitartekoa izaten da.

Bere abestia gozoa eta doinu anitzekoa da; kutturlio arruntarena baino leunagoa eta tonu gehiagokoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Galerida theklae. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.