Kyra Galván

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kyra Galván

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, ekonomialaria, argazkilaria, kazetaria, itzultzailea eta idazlea

Kyra Galván (Mexiko Hiria, 1956) mexikar poeta, nobelagilea, ekonomialaria, argazkilaria, itzultzailea eta kazetaria da. Zazpi poesia liburu eta hiru eleberri argitaratu ditu.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an jaio zen, Mexiko Hirian. 1987tik 1989ra Tokion bizi izan zen, Japonian. 1990-1999 bitartean Londresen, Ingalaterran.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomiako lizentziatura egin zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Literaturako irakaslea da Morelosko Ikastetxean. Argazkigintza Eskola Aktiboan ikasi zuen. INBAren beka Hernán Lavín Cerda maisuaren zuzendaritzapean izan zuen 1975ean.

1972an eta 1973an Juan Bañuelosen lantegian aritu zen, eta hark honela deskribatzen du:

... errealitatearen bihotzera joan etorrian dabil, baina ez naturaren errealitatera, baizik eta gizakiek egindako beste errealitate horretara, zibilizaziora, objektuen "zerbait" horretan oinarritutako errealitatera... mundura jaisten da, itzaletik eta argitik, joko dialektiko batean, ostikatuz, jaikiz, edota hiriko bizitzaren samurtasunera iritsiz[3]

Mexikoko Idazle Zentroko bekaduna izan zen 1982an, eta SNCAkoa 2005ean. 1994tik 1999ra El Universal egunkarirako berriemaile kultural gisa lan egin zuen Londrestik. Tokion, Japonian bizi izan zen 1987tik 1989ra bitartean, eta Londresen, Ingalaterran, 1990etik 2000ra; urte horretan, Mexiko Hirira itzuli zen literatura-lanarekin jarraitzera.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018tik 2018ra hainbat ikastaro eta tailer eman zituen Elena Garro liburudendan.

Urte askoan, Espainiako nahiz nazioarteko hainbat literatur lehiaketa eta sariren epaimahaiko izan da, besteak beste, Fuentes Mares de Poesía Lehiaketaren epaimahaikidea. Lehiaketa hori Juárez hiriko Unibertsitate Autonomoak deitu zuen 2017an, eta Elena Poniatowska Eleberrirako Sari Iberoamerikarreko epaimahaikidea izan zen 2019an, eta Aguascalientes Poesiako sarian 2022an.

Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari eta gehigarrietan, besteak beste, Nexos eta Siempre-n La Razón eta Milenioren gehigarri kulturaletan. Aldizka argitaratzen du El Replicante eta Anestesia aldizkari digitaletan

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elias Nandino poesia gaztearen saria 1980an.[3]

Lanak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenburua Urtea Mota Sariak
Un pequeño moretón en la piel de nadie 1982 Poesia Lehen saria Poesía Joven "Elías Nandino"n
Alabanza escribo 1989 Poesia
Netzahualcóyotl recorre las Islas 1997 Poesia
Hablando en Plata. La inversión en arte en México/ egilekide 2002 Artea
Incandescente 2010 Poesia
Speculum Celeste/ Espejo celestial 2011 Poesia
Poesía es jeroglífico 2013 Poesia
Artificio del Duelo 2013 Poesia
Los indecibles pecados de Sor Juana 2010 Eleberria
El perfume de la faraona 2013 Eleberria
Corazón de Plata 2014 Eleberria
el sello de la libelula 2017 Eleberria
atrapando a shakespeare 2018 Ipuina

Aldian-aldian olerkiak argitaratzen ditu bere Poesía de Kyra Galván blogean.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]