Edukira joan

La ternura

Wikipedia, Entziklopedia askea
La ternura
Jatorria
Egilea(k)Alfredo Sanzol
Argitaratze-data2017
Estreinaldi-data2017ko apirilaren 27a
IzenburuaLa ternura
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Alfredo Sanzol
Antzezlea(k)
Elena González (en) Itzuli
Natalia Hernández (en) Itzuli
[[Kategoria:Elena González (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
[[Kategoria:Natalia Hernández (en) Itzuli antzeztutako lanak]]
Bestelako lanak
MusikagileaFernando Velázquez

La ternura Alfredo Sanzol idazle iruindarraren antzezlana da, 2017an Madrilgo La Abadía Antzokian estreinatu zutena.[1] Egilearen hitzetan, lana William Shakespeareren testuetan oinarrituta dago, hala nola The Tempest, Twelfth Night edo Uda-gau bateko ametsa.[2]

2023an Vicente Villanueva valentziarrak antzelanean oinarritutako izen bereko filma zuzendu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVI. mendean girotuta, Esmeralda erreginaren eta haren bi alaben, Salmon printzesaren eta Rubi printzesaren, gorabeherak dira lanaren ardatza. Felipe II .a erregeak Itsas Armada Garaiezinaren ondoan ontziratuko dira Ingalaterrara bidean, arrazoi estrategikoengatik uhartearen inbasioa amaitu ondoren bertako nobleekin ezkon daitezen. Esmeralda egoera deseroso batean dago, gizonak gorrotatzen baititu bizitza osoan zapaltzeagatik. Beste patu bat nahi du alabentzat, eta, horregatik, Ingalaterrako kostaldera hurbiltzen direnean, bere botere magikoak erabiliz, itsas armada hondoratzea eragiten duen ekaitza sortzen du; gainera, sorginkeriekin hiru emakumeak uharte paradisiar batera garraiatzea lortzen du, eta uharte hori hutsik dagoela pentsatzen dute. Bere plana bertan kokatu eta bere bizileku bihurtzea da, gizakiengandik betiko urrun bizi ahal izateko. Trama korapilatu egiten da duela 20 urtetik hona Zurgile Marroia eta bere bi seme ere bertan bizi direla jakiten dutenean, zibilizaziotik ihes egin baitzuten emakumeen presentzia saihesteko, aitak eta semerik zaharrenak izaki kaltegarri eta arriskutsutzat jotzen baitituzte.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Antzerki Sarien 2019ko edizioan, antzerki ikuskizun onenaren sariari eskuratu zuen.[3] Bestalde, Natalia Hernández bigarren mailako aktore onenaren sariarekin saritu zuten Aktoreen Batasunaren Sarietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Artea Artikulu hau arteari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.