Lais Korintokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lais Korintokoa
Lais Korintokoa, Hans Holbein Gaztearen eskutik. Basileako Arte Museoa. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKorinto, K.a. V. mendea
HerrialdeaAncient Corinth
HeriotzaKorinto, K.a. IV. mendea ( urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhetera

Lais Korintokoa, antzinako grezieraz Λαίς (Korinto, Grezia, K. a. V. mendea –  ib. , K.a. IV. mendea) Antzinako Greziako hetera ospetsua izan zen, eta, seguruenik, Korinton jaio zen. Izen bereko beste hetera gazteago bat izen zen, Lais Hikarakoa. Autore zaharrek, beren kontakizunetan (normalean ez lehen eskutik), askotan, nahasi egiten dituztenez edo ez dutenez adierazten zein zein den, biak elkarri lotuta daude ezinbestean.[1][2][3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz Korintokoa zen, eta ospetsu egin zen bere edertasun eta diruzaletasunarengatik: prezio handia kobratzen zuen bere mesedeengatik, eta hori ikaragarria izan zen garaiko Grezian. Anekdota batzuen arabera, Demostenesek 1000 greziar drakma eskaini zituen gau batean berarekin emateagatik, eta berak hamar aldiz gehiago eskatu zuen; Diogenes Sinopekoari, ostera libreki.

Eubotas Zireneko Antzinaroko Olinpikoar Jokoetako txapelduna ezagutu zuenean, harekin maitemindu zen. Esaten denez, Eubotasek berarekin ezkontzeko hitza eman zion, baina Olinpiadetarako prestatzen ari zela ez zuen distraitu nahi izan, ez zuen hitza bete. K.a. 408. urtean garaipena lortu ondoren, Zirene hirira heteraren erretratu bat eramanda asetu zuen bere nahia.

Peloponesoko gerraren garaian bizi izan zen. Bere maitale ugarien artean Aristipo filosofoa egon zen (haren lanetako bi Lais heterari buruzkoak izan ziren).

Antologia grekoa pseudo-Platonen epigrametako bat da: bere izenean hitz egiten du, bere barreaz, bere atean maitale ugari izateaz, eta Afroditari ere eskaintza bat egin zion, bere ispilua.

Kristo aurreko IV.mendean Korinton bizi izan zen beste Lais bat ere izan zen eta Apeles eta Demostenesen maitalea izan zen.

Adinean aurrera zihoala, alkoholismoan erori eta Korinton hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Lais of Corinth Biography - Ancient Greek courtesan» pantheon.world (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  2. (Ingelesez) «Lais of Corinth» The Honest Courtesan 2013-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  3. LAIS DE CORINTO. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  4. (Gaztelaniaz) Hetairas, Cortesanas y Buscavidas en la Antigua Grecia. Lais de Corinto. (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  5. Unknown. (2014-02-12). «HISTORIA DE LAS MUJERES EN LA GRECIA ANTIGUA: Lais de Corinto.» HISTORIA DE LAS MUJERES EN LA GRECIA ANTIGUA (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Quiénes fueron las cortesanas más famosas de Grecia y el imperio romano? | Guioteca.com» Guioteca.com | Mitos y Enigmas 2019-02-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-16).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]