Lakoon eta bere semeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lakoon eta bere semeak
Laocoon Pio-Clementino Inv1059-1064-1067.jpg
Jatorria
Egilea Agesandro Rodaskoa, Atanadoro Rodaskoa eta Polidoro Rodaskoa
Urtea 27 (Gregorian)
Mugimendua eskultura helenistikoa
Ezaugarriak
Materiala(k) haitzurdina
Altuera 242 zentimetro
Genero artistikoa biluzia eta talde eskulturala
Deskribapena
Oinarritua Troiako Zaldia
Kokapena
Lekua Pio-Klementino museoa
Bilduma Pio-Klementino museoa
Inbentarioa MV_1059_0_0
Herrialdea Vatikano Hiria
Koordenatuak 41° 54′ 15″ N, 12° 27′ 17″ E / 41.90416667°N,12.45472222°E / 41.90416667; 12.45472222Koordenatuak: 41° 54′ 15″ N, 12° 27′ 17″ E / 41.90416667°N,12.45472222°E / 41.90416667; 12.45472222

Lakoon eta bere semeak (italieraz: Gruppo del Laocoonte) Antzinako Erromaren garaiko eskultura-multzoa da,[1] Haitzurdin zuriz egina, 2,08 metroko altuera du eta egun, Vatikanoko Museotan dago. Laokoon troiar apaizaren heriotza irudikatzen du, bere bi semeekin batera itsas-sugeek itota hiltzera zigortua. Plinio Zaharraren esanetan, Lana Agesandro, Polidoro eta Atenodoro eskultoreek egin zuten, Rodasko eskola helenistikoaren kideak izan zirenak.[2] Pliniok estatua Titoren jauregian ikusi zuen. Egungo eskultura 1506an topatu zuten Erromako aztarnategi batean eta ez dago ziur originala edo kopia bat denik.

Artelana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro Handiaren inperialismoaren ondoren, hiritarrak ez zuten polisean zuten kontsiderazioa eta babesik gabe aurkitzen zen, aldatzen zuen munduan. Horregatik eredu klasikoengan ezarritako konfidantza desagertu zen eta gai ugariagoak landu zituzten. Partikularra eta konkretuarekiko arreta handiagoa jarri zuten, gai orokorrak baino.

Giza fasea bizitza fase ezberdinetan adierazi zen, haurtzarotik zahartzaroa. Erretratuak gero eta ugariagoak izan ziren, batez ere heroien eta pertsonaia publikoena, psikologia indibiduala sakonduz. Tristura, mina, poztasuna... beraz, drama adierazteko aprobetxatu zuten, haietako garrantzitsuenetakoa, Laokoon eta bere semeak.

Greziar mitoak zioenez, Laocoonte Troiako apaiza zen eta greziarrek troiarrei oparitutako zladiari uko egitea aholkatu zien Troiako biztanleei. Baina jainkoek Greziaren garaipena nahi zuten, eta ez zuten Laocoontek haien planak zapuztea utziko. Horregatik Apolo jainkoak bi itsas-suge erraldoi bidali zituen Lakoon eta bere semeak hiltzera.

Laocoonte eserita dago eta eserlekuan arropa tolestu batzuk daude, zutabeen estriak gogoraraziz. Eskuineko hanka tolestua dauka eta ezkerrekoa atzera botata du, tentsioa adieraziz. Sugea bi eskuez eusten du. eskuineko besoaz gorputza altxatzen du eta ezkerrekoaz burua eusten du sugearen haginkada sahiezteko. Burua eskuinera okertuta du, keinua adierazteko. Ezkerreko gaztea zorabiatuta dago eta besoa altxatzen du , eta eskuinekoak talde multzoaren kontrako norabidea okerturi, besoa altxetzen du era adierazkorrean. Biek bizkarretik eskegitako tunika dute.

Laocoonte minaren adierazle da, eta keinu desesperatua eta agonikoa du, espresibitate eta plastizismo handiz irudikatuta. Gazteak minez tolesten dira eta aitari begiratzen diote, laguntza eskean. Laocoonteren mina tragediaren ondorioz handitzen da. Hiru pertsonaiak dramatikoki borrokatzen dira sugeen kontra.

Gorputzak garai klasikoko ezaugarriak apurtzen ditu, eta lasaitasuna eta oreka alde batera uzten ditu, okerdura eta adierazkortasuna zehaztuz. Laocoontek galeraren pathos-a adierazten du, gorputzaren giharren bidez. Semeek, Laocoonte ez bezala, indarra galdu dute eta atarengan butua okertzen dute, guztiz beldurtuta.

Lana ikupegi bakar batetik ikusteko egina izan zen, eta konposizio priramidala eta diagonala dauka.

Konkor biribileko zenbait eskulturaz osatutako multzoa da: biluzik dagoen gizonezko bat, biluzik dauden bi gazte eta pertsonaiak kiribiltzen dituzten bi suge.

Hiru dimentsiotan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scan the World - Laocoon Group.stl

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Barkan, Leonard Unearthing the Past: Archaeology and Aesthetics in the Making of Renaissance Culture Yale University Press ISBN 0-300-08911-2, 978-0-300-08911-0 .
  2.   Hartt, Frederick Historia de la pintura, escultura y arquitectura Madril: Akal 151. orrialdea ISBN 84-7600-411-7 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lakoon eta bere semeak Aldatu lotura Wikidatan
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.