Lankide:Aitor Bizkarra Ruiz/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antonio de Nebrija[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Martínez de Cala y XaravaAntonio de Nebrija, de Nebrixa edo de Lebrija deituraz ezagunagoa— (Lebrija, Sevilla, Gaztelako koroa, 1441Alcala de Henares, Madril, Gaztelako koroa, 1522ko uztailaren 5a) espainiar humanista izan zen. Gazteleraren historian toki nabarmena betetzen du, 1492an, Kristobal Kolon ameriketara iritsi baino 3 hilabete lehenago, gazteleraren lehen gramatika (Gramática Castellana), latindar-gaztelera hiztegi bat eta 1494. urte inguruan gaztelera-latindar beste hiztegi bat idatzi zituelako, hizkuntza moderno deiturikoen formalizazioan aitzindari bihurtzen dutenak. Gramatika moderno guztiak, europarrak (frantsesa, italiarra, ingelesa, alemana, portugesa, poloniarra...) zein amerindiarrak, Nebrijaren gramatikatik abiatzen dira, kronologikoki beranduago idatziak baitira, berrogeita hamar eta berrehun urte artean.

Horrez gain, historialaria, pedagogoa, itzultzailea, exegeta, inprimatzailea, irakaslea eta poeta ere izan zen. Irakasle eta egile bezala izan zuen ibilbidea oso luzea izan zen garai hartarako, mende erdia baino gehiago hartu baitzuen, 1470etik hasita, 1522an 81 urte zituela hil zen arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Ilustración Española y Americana. 1892ko irailaren 8a. Brieva-ren grabatuaren birprodukzioa Calcografía nacional-ek publikatua.

Antzinako Nebrissa Venerian jaio zen, Nebrija deitua dagokigun pertsonaiaren garaian, gaur egun Lebrija, Sevillako probintzian. Bost anai-arrebetatik bigarrena izan zen. Aita Juan Martinez de Cala izan zuen eta ama Catalina de Xarana y Ojo. Sorterriaren izena hartu zuen, jaiotzako deituren ordez. Americo Castroren La realidad histórica de España tesiaren arabera, bere aita familia marranokoa zen, eta bere ama, berriz, familia judu sevillarrekoa, 1391ko pogrom bortitzen ondorioz katolizismora bihurtua.

Dirudienez, XV. mendean Gaztelan nagusi zen giro antisemitaren ondorioz, Nebrijak ez zuen inoiz bere jatorriaz ezer idatzi, nahiz eta, leinu judu-konbertsokoa zela diotenen arabera, hebraieraren inguruan egin zuen azterketa sakonak (ezohiko jarduera izan bide zena sasoi hartan) bere jatorria salatzen duen. Dena den, 1506an Salamancan inkisizioak kargu hartu zionean ez zen balizko jatorri judu hau bere akusazioaren astungarri gisa erabilia izan eta, urte berean, bere seme Sanchok Boloniako Unibertsitatearen baitako Espainiako Kolegio Errealean onartua izateko eskatzen zizkioten odol-garbitasun frogak aurkeztu ahal izan zituen arazo handirik gabe.

Gaztetan Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen Nebrijak eta hemeretzi urte zituenean Italiara joan zen, non 1463ko martxoaren 2an Boloniako San Klemente Ikastetxean sartu zen Teologia ikastera, Kordobako gotzaindegiaren beka bati esker, eta 1470 arte jarraitu zituen ikasketak Boloniako Unibertsitatean. Espainiara itzuli zenean, Elio ezizena hartu zuen eta Sevillan egin zuen lan Fonseca artzapezpikuarentzat. Sevillako katedraleko kaperan irakatsi zuen 1470 eta 1473 artean eta urte honetan lortu zuen Gramatikako irakasle izatea Salamancako Unibertsitatean. Alcala de Henareskoan ere irakasle izan zen. XV. mendearenamaieran. Espainian errenazimendu propiorik egon ote zen aski gai eztabaidatua izan da historialarien artean, baina, Nebrijak Espainian Italiako Errenazimentuaren ideiak sartu zituela onartu ohi da. Espainiar humanistetan garrantzizkoena izan zen.

1473an ezkondu zen Isabel Solís de Maldonadorekin:

« Quiso la fatalidad que la incontinencia me precipitase en el matrimonio... »

Bikoteak 6 seme-alaba izan zituen: Marcelo, Alonso, Fabián eta Sebastian bikiak, Antonio eta Sancho; denak erudizio handikoak, azkena batez ere. Francisca izan zen alaba eta hau ere ez zen atzera geratu, aitaren gaixoaldietan bera izan ohi baitzen ordezko.

Nebrijak idatzitako Gramática castellana (1492) hizkuntza erromantze baten lehendabiziko azterketa gramatikala da, Isabel Katolikoari eskainia. Halaber, Alcalako Biblia poliglotaren idazketan esku hartu zuen. Bestalde, kulturaren alor asko landu zituen: latinaren gramatika, pedagogia, idazle klasikoei buruzko iruzkinak, historia eta arkeologia lanak, etab. Introductiones latinæ (1481), Cosmographia (1489), Vocabulario latino-español (1492) eta Reglas de ortografía castellana (1517) horietako batzuk dira.

Antonio de Nebrijaren ideia gramatikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nebrija, Prisciano, Diomedes Grammaticus eta Elio Donato bezalako latindar gramatikarien lanean oinarritu zen arren, bere ideiek, zenbait puntutan, haiekiko desadostasunera eraman zuten. Gainera, Nebrijak gramatika zientzia ororen oinarria zela uste zuen. Nebrijaren kasuan, gramatika honela banatzen zen: ortografia, prosodia, etimologia eta sintaxia. Banaketa honek Aro Modernora arte iraun du. Era berean, beste nebrijar bereizketa batek oraintsu arte iraun du: perpausaren zatiak zortzi direla uste duena: izena, izenordaina, artikulua, aditza, partizipioa, preposizioa, adberbioa eta juntagailua, eta bere oharretan gerundioa gehitzen du.

Nebrijaren Gramaticahttp://bdh.bne.es/bnesearch/detalle/bdh0000046479 - Biblioteca Digital Hispánica (Biblioteca Nacional de España)

Nebrijak, latina, beste hizkuntza denen gainetik, hizkuntza gorentzat hartzen du, eta, horregatik, zenbat eta gehiago hurbildu hizkuntza bat latinera, orduan eta perfektuagoa da bere aburuz. Horren ondorioz, gaztelerazko gramatika latinezko gramatikatik da eratorria. Hala ere, Nebrijaren originaltasuna agerikoa da, bere generoan benetako berrikuntzak ekarri baitzituen, gainontzeko hizkuntza arruntek baino askoz lehenago. Gazteleraren jatorria godoek ekarritako "latin ustel" baten eta beste hizkuntza batzuen arteko nahasketan zegoela iradoki zuen.

Bere lanak eragin handia izan zuen unibertsitate munduan, espainiar eta europar gramatiken alorrean. Hizkuntza bizien ikasketa biziberritzeko ondare klasikoa jaso zuen, baina, historian toki nabarmen bat ematen diona gaztelerazko lehen gramatika (1492) konposatu izana da, gramatika erromanikoen artean ere lehena, eredu bezala balioko diena.

Nebrijak, gaztelania, Errege-erregina Katolikoen lurraldeak bateratzeko faktore bezala ikusten zuen, Cristoforo Landino edo Lorenzo Medici bezalako florentziarrek, toskanar hizkuntzak, Italia bateratzeko balioko zuela defendatu zuten bezala. Hortik dator Nebrijaren esaldi ezaguna bere Gramatikan: "hizkuntza beti izan da inperioaren lagun"

Nebrija, inprimatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lorpen filologikoez gain, Nebrija funtsezkoa izan zen inprimategia Salamancara eramateko, hiri honetan argitaratu zen bigarren liburua bere Introductiones izan baitzen, eta baliteke inprenta ere berak gidatzea eta egoera hau estaltzen saiatu izatea, merkataritza negozioak bere postu akademikoarekin bateraezinak izango zirelako. Hala ere, bere seme Antso Nebrijakoa eta bere biloba Antonio Nebrijakoa inprimatzaile bihurtu ziren, eta Salamancan argitaratutako XV. mendeko liburu gehienak gehienak Nebrijarenak edo bere zirkuluko egileenak izan ziren. Salamancako lehen inprimategia Libreros kalean zegoen. Era berean, Espainian eta mendebaldeko munduan egile-eskubideak eskatu zituen lehen egilea izan zen, Erresuma Batuko 1709ko Ana Erreginaren Estatutua edo 1662ko eztabaidak baino askoz lehenago, horietan Koroen Batasunak esku hartu zuelarik.

Hiru belaunaldik jarraitu zuten inprimatzaile lanetan, eta Gramatika ospetsuaren lanen inpresio-pribilegioa haienganatu zuten.

Nebrija eta Inkisizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hebreeraz zituen ezagutzak De literis hebraicis (1515) lanean erakutsi zituen, hebreeratik latinera eta gaztelaniara egindako lehen transkripzio fonetikoak biltzen zituen lanean. Bibliaren inguruan egin zuen interpretazioak, jatorrizko hebrear eta greziarretatik abiatuta, eta ez latinetik, jatorri juduko beste hebraista batzuen laguntzarekin, arazo ugari sortu zizkion Salamancako agintari, eliza eta akademikoekin eta, ondoren, baita Alcalakoekin ere. Izan ere, bere babeslea zen Isabel Katolikoa hil ondoren, Inkisizioak Nebrija prozesatu zuen Bibliako testuak bere jatorrizko egoerara, interpolaziorik gabe, itzultzeko asmoa zuen azterketa filologikoekin jarrai ez zezan, Itun Zaharraren kasuan, errabinoen laguntzarekin kontatuz, Inkisizioak, lan hori, filologo eta armadakoei kendu nahi zien bitartean.

Nebrijaren aurkako Ofizio Santuko Auzitegiaren prozesu inkisitoriala Diego de Deza inkisidoreak zuzendu zuen, Biblia jatorrizkoetatik itzuli eta interpretatzearen aldeko Nebrijaren tesien kontrakoa. Prozesua Nebrijak inkisitoriako kartzelak zapaldu gabe itxi bazen, 1507an Francisco Jimenez de Cisnerosek Deza ordezkatu zuelako izan zitekeen. Cisnerosi zuzendu zion Nebrijak bere Apologia, Arnao Guillén de Brocarrek Logroñon argitaratua, ziur asko 1507ko udan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinezko sarrerak (1481). Introductiones latinae, Salamanca [elkarren segidako berrinprimaketekin]; hirugarren idazketa, Salamanca, 1495 [Recognitio bezala ezagutzen dena]; azken edizioa, egileak zuzendua: Alcala, Arnao Guillén de Brocar, 1523. Edizio faksimilea: Salamanca, Unibertsitatea, 1981, P. Amat eta E. de Bustosen proemioa aurkeztuz.

Materies grammatice, Salamanca, [Oxforden bi orri baino ez dira kontserbatzen, hala ere, Nietoren izen bereko lanari egokitu dakizkiokeenak] (1485 inguruan).

Repetitio lehena [De membris et partibus grammaticae] [galdua] (1485 inguruan)

Repetitio secunda [De corruptis ignorantia quarundarum litterarum vocibus], Salamanca (1486)

Sarrera latinoak erromantzea latinarekin kontrajarrita (1488 inguruan) Miguel Ángel Esparza eta Vicente Calvoren sarrerarekin. Nodus Publikationen, Münster. 1996.

Differentiae excepte ex laurentio valla Nonio marcello & servio Honorato, Salamanca (1489)

Anotationes in libris pandectarum (1489 inguruan). Edizio modernoa: Madril, Azterketa Juridikoen Institutu Nazionala, 1965; A. García y García (arg.) eta A. Domingo (arg.), Salamanca, Unibertsitatea, 1996.

Espainiako antzinako gauzen erakusketa (1491 inguruan), Burgos, Fadrique de Basilea. Edizio modernoa: González Llubera, Londres, Oxford University Press, 1926.

Gaztelaniaren artea (1492)

Latinezko eta gaztelaniazko hiztegia (1492)

Espainol-latindar hiztegia (1494).

Cosmographia, Salamanca, 1498)

Orationes (1500).

Apologia, Logroño, Arnao Guillen de Brocar (1507).

De liberis educandis libellus (1509).

De literis hebraicis (1515). Titulu osoa: de literis hebraicis cum quibusdam annotationibus in scripturam sacram, Alcala, Arnao Guillén de Brocar (1515).

Egun eta orduen aniztasunaren taula, Alcala, Arnao Guillén de Brocar, (1516). Edizio modernoa: Antonio de Nebrija Fundazioa, 2001.

Espainiako ortografiaren arauak (1517)

De medicinali materia, Alcala, Arnao Guillén de Brocar (1518).

Latinezko eta frantsesezko hiztegia, Paris, Rénauld Chaudière (1519).

Thalichristia, Alcalá, Arnao Guillén de Brocar, (1522).

Hil ondoren, bere ortografia arauak gaztelaniaz argitaratu ziren (1523).

Artis rhetoricae compendiosa coaptatio (1529)

Dictionarium medicum, Anberes (1545). Edizio modernoa: Dictionarium medicum: el Diccionario médico de Elio Antonio de Nebrija, introducción, edición y glosario de Avelina Carrera de la Red, Salamanca, Universidad, 2001.

Rerum a Fernando & Elisabe Hispaniarum felicissimis Regibus gestarum Decades duas; necnon belli Nauariensis libro duos, Granada, Sancho de Nebrija (1545).

Gainera, Nebrijak pedagogia, pisuak, neurriak, zenbakikuntza, kosmografia, teologia, medikuntza, zuzenbidea eta abarri buruzko lan txikiagoak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12.27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Antonio de Nebrija Biblioteca Complutense. Ucm.es.
  2. https://cvc.cervantes.es/artes/ciudades_patrimonio/alcala_henares/personalidades/nebrija.htm
  3. https://cvc.cervantes.es/artes/ciudades_patrimonio/alcala_henares/personalidades/nebrija.htm
  4. https://cvc.cervantes.es/artes/ciudades_patrimonio/alcala_henares/personalidades/nebrija.htm