Lankide:Albavicen426/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mary Edwards Walker (Oswego, Nueva York, 1832ko abuztuaren 26a – íbidem, 1919ko otsailaren 21a) estatubatuar feminista, debekatzailea, abolizionista, ustezko espioia, gerrako presoa eta kirurgialaria izan zen. Gaur arte, ohorezko domina jaso duen emakume bakarra izaten jarraitzen du.[1]

Ameriketako Gerra Zibila baino lehen medikuntzan lizentziatu zen, ezkondu egin zen eta mediku-kontsulta bat ireki zuen. Kontsultak ez zuen funtzionatu, eta B. a. S. G. hasi zenean bere burua kirurgialari gisa aurkeztu zuen. Etsaien lerroak gurutzatu ondoren, zibil zaurituak tratatzeko, indar konfederatuek harrapatu[2] eta espioi bezala atxilotu zuten. Richmonden (Virginia) kartzelaratu zuten gerrako preso gisa, presoen truke batean askatu zuten arte.

Gerraren ondoren, AEBetako armadaren kondekoraziorik handiena eman zioten ausardiari, Ohorezko Domina, Gerra Zibilean egindako ahaleginengatik. Zortzi zibilek bakarrik dute, eta Mary Walker da jaso duen emakume bakarra. Bere izena 1917an ezabatua izan zen jabeen zerrendatik, eta 1977an berrezarri zen.[3] Gerra ostean, emakumeen sufragismoaren aldeko hitzaldiak idazten eta ematen aritu zen, 1919an hil zen arte.

Albavicen426/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Gaztaroa eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1832ko azaroaren 26an jaio zen New Yorkeko Oswego hirian, Alvah eta Vesta Walkerren alaba. Bost alabako azkena izan zen, eta anaia gazteago bat izan zuen. Txikitan, familiaren baserrian lan egiten zuen. Nekazari lanetarako ez zeraman emakume jantzirik, murriztaileegia iruditzen baitzitzaion. Bere amak, berak bezala, kortseak eta arropa estuak osasungarriak ez zirela uste zuen.[4]

Bere oinarrizko hezkuntza herriko eskolan garatu zen, bere amak irakasten zuen eskolan. Walkerrek, bere alabek semearen hezkuntza berdina izatea erabaki zuten, eta, beraz, Oswegon sortu zuten lehen doaniko eskola, 1830eko hamarkadaren amaieran. [5]Lehen hezkuntza amaitu ondoren, Mary eta bere bi ahizpa nagusi Fultongo Falley Seminariora joan ziren, New Yorken.[6] Falley ez zen soilik goi mailako erakunde bat, baizik eta genero-roletan, hezkuntzan eta higienean erreforma sozial modernoa nabarmentzen zuen leku bat ere bai.[7] Bere ideologiek eta praktikek are gehiago areagotu zuten Maryren erabakia, bidegabekeria-printzipio baten gainean estandar femenino tradizionalei aurre egiteko. Aisialdian, Maryk arretaz aztertzen zituen aitak anatomiari eta fisiologiari buruz zituen mediku-testuak; medikuntzarekiko zuen interesa adin goiztiarrean literatura medikoarekiko zuen esposizioari egotz dakioke.[8] Gaztetan lan egin zuen eskolan, Genevako Medikuntza Eskola (gaur egun Hobart Eskola) ordaintzeko nahiko dirua lortzeko asmoz. 1855ean medikuntzan lizentziatu zen, eta bere promozioko emakume bakarra izan zen.[9]

Janzkera berritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak osasun helburuekin janzteko estandar berriak inspiratua, Walker  emakumezkoen jantzi tradizionalei erronka jotzeagatik ospetsua izan zen. 1871n, honako hau idatzi zuen: "Gaur egun emakumeek pairatzen dituzten minik handienak fisikoak, moralak eta mentalak dira, janzteko duten modu antihigienikoak eragiten dituenak!"Azpiko gona ugari zituen emakumeen gona luzeen aurka egin zuen, ez bakarrik deserosotasunagatik eta erabiltzailearen mugikortasunerako inhibizioagatik, baita hautsa eta zikinkeria biltzeagatik eta sakabanatzeagatik ere. Gaztetan, zenbait gona luze eta geruzekin esperimentatzen hasi zen, denak gizonen galtzakin azpian. 1861ean, bere ohiko janzkera, belaunerainoko soineko bat zen, gerri estu eta gona zabalekoa, eta, azpian, tirantedun prakak batzuk.[10]

Bere familiak animatu zuen arren, Walkerren arropen aukerak sarritan kritikatuak izan ziren. Behin, eskolako irakaslea zenean, auzoko nekazari batek eta haur talde batek eraso egin zioten etxerako bidean, arrautzekin eta beste jaurtigai batzuekin. Medikuntza-fakultateko kideek bere erabakiak kritikatu zituzten, eta gaixoek aho zabalik begiratzen zioten sarritan, eta barre ere egiten zioten. Hala ere, emakumeen janzkera berritzeko lanean jarraitu zuen. Bere ustez, emakumeen janzkerak "pertsona babestu behar du, mugitzeko eta zirkulatzeko askatasuna ahalbidetu behar du, eta ez da emakumea esklabo bihurtu behar". Horregatik, soinekoaren erreformarekin zuen konpromisoa abolizionismoarekiko[11] zuen ardura bezain handia izan zen. Emakumeen “The Sibyl: A Review of the Tastes, Errors, and Fashions of Society", aldizkariariari idatzi zion emakumeen modaren aurkako kanpainari buruz, osasunari egindako kalteengatik, kostuagatik eta ezkontzak desegiten laguntzeagatik, besteak beste.[12] Bere literaturak bere ideiak zabaltzen lagundu zuen eta horregatik, beste feminista eta mediku batzuen artean figura ezagun bihurtu zen.

1870ean, Walker New Orleansen atxilotu zuten, eta gizonek iseka egin zioten gizon bat bezala jantzita zegoelako. Atxilotu zuen ofizialak, Mullahyk, besoa okertu zion eta gizon batekin inoiz sexu-harremanik izan ote zuen galdetu zion. Walker aske utzi zuten Polizia Auzitegian onartu zutenean.

Gerra Zivil Amerikarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walker bere burua zirujau bezala eskaini zuen Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zenean, lehenik Armadarentzat, baina baztertu zuten emakumea zelako (urte askoan praktika pribatu bat mantendu zuen arren). Erizain postua[13] eskaini zitzaion, baina uko egin zion eta Batasuneko Armadako zirujau bezala boluntario izatea aukeratu zuen zibil bezala. Ameriketako Estatu Batuetako armadak ez zuen zirujau femeninorik, eta, hasieran, erizain gisa baino ez zioten lan egiten utzi. Garai honetan, Bull Rungo Lehen guduan (Manassas) zerbitzatu zuen, 1861eko uztailak 21ean. Gero, Washington DCko Patenteen Bulegoko Ospitalean ordaindu gabeko zirujau bezala lan egin zuen, Batasunaren frontearen lerroetatik gertu. Chickamaugako guduaren ondoren, Fredericksburg eta Chattanoogako guduan ere lan egin zuen.[14] Sufragista bezala, emakumeak soldadu bezala zerbitzatzen ikusteaz poztu zen eta prentsari Frances Hooken kasuaren berri eman zion. Chattanoogako ospitaleko 2. pabiloian Batasunako armadan gizonez mozorrotuta zerbitzatu zuen emakume bat.[15] Walker Batasuneko armadako lehen zirujaua izan zen.[16] Bere lanean gizonen arropa erabiltzen zuen, bere lanaren eskakizun handietarako errazagoa zela argudiatuz.[17]

1862ko irailean, Walkerrek Gerra Departamentuari idatzi zion espioi lana eskatuz, baina bere proposamena baztertua izan zen. [18]1863ko irailean, Cumberlandeko armadak "bitarteko zirujau laguntzaile (zibil)" gisa enplegatu zuen, Estatu Batuetako Armadako kirurgialariak erabiltzen zuen lehen kirurgialaria bihurtuz.[19] Beranduago, Walker Ohioko 52. Infanteriako zirujau laguntzaile izendatua izan zen. Bere zerbitzuan zehar, sarri zeharkatu zituen gudu lerroak eta zibilak tratatu zituen.

1864ko apirilaren 10ean, mediku konfederatu bati anputazio bat egiten lagundu ondoren, tropa Konfederatuek harrapatu eta espioi bezala atxilotu zuten. Richmondeko (Virginia) Castle Thunderrera bidali zuten eta 1864ko abuztuaren 12ra arte egon zen bertan, preso truke batean askatu zuten arte. Kartzelan egon zen bitartean, eman zioten arropa erabiltzeari uko egin zion "bere sexuarentzat egokiagoa" zela esaten zelako. [20]Walker Tennesseeko zirujau konfederatu batekin trukatu zen 1864ko abuztuaren 12an.[21]

Ondoren, Louisvilleko (Kentucky) emakumeentzako espetxe bateko ikuskatzailea eta Tennesseen umezurztegi baten zuzendaria izan zen.

Ondorengo ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren ondoren, Walkerrek elbarritasun pentsioa jaso zuen etsaiak kartzelan zegoenean jasan zuen muskulu-atrofia partzialagatik. 1865eko ekainaren 13tik aurrera 8.50$ eman zizkioten hileko, baina 1899an kopuru hori 20$-ra igo zen.[22]

Idazle eta hizlari bihurtu zen, osasunaren zaintza, neurritasuna, emakumeen eskubideak eta emakumeen janzkeraren erreforma bezalako gaiak babestuz. Sarritan Walker atxilotu zuten gizonezkoentzako arropa eramateagatik, baina egokia iruditzen zitzaion arropa eramateko eskubidea zuela azpimarratu zuen. Emakumeen eskubideak eta janzkera eztabaidatzen zituzten bi liburu idatzi zituen.[23] Bere janzkerari egindako kritikei erantzun zien: "Ez dut gizonen arroparik erabiltzen, nire arropa erabiltzen dut".[24]

Walker Washingtongo Emakumezkoen sufragio bulego nagusiko kidea zen eta Howardeko Unibertsitateko Medikuntza Eskolako irakasle bati katedra batemateko dirua eskatu zuen. 1871n botoa emateko erregistratzen saiatu zen, baina atzera bota zuten. Mugimenduaren hasierako jarrera, bere adibideari jarraituz, emakumeek botoa emateko eskubidea zutela eta Kongresuak bakarrik legeria gaitzaile bat aldarrikatu behar zuela. Jarrera hori defendatzen hainbat urtez arrakastarik izan ez ondoren, mugimenduak konstituzio-zuzenketa bat onartzea bultzatu zuen. Hau, bere posizioaren guztiz kontrakoa zen, eta mugimenduaren mesedea galdu zuen. Sufragioari buruzko konbentzioetara joaten jarraitu zuen, eta bere literatura propioa banatu zuen, baina gainerako mugimenduek ez zuten ia aintzat hartu.[21] Gizonezkon arropa janzteko joerak, kapela bat barne, egoera larriagotu baino ez zuen egin. Harrera hobea izan zuen Ingalaterran Estatu Batuetan baino.[25]

1907an, Walkerrek "Crowning Constitutional Argument" argitaratu zuen, non estatu batzuek, baita Konstituzio federalak ere, emakumeei botoa emateko eskubidea eman zietela argudiatu zuen. 1912an eta 1914an Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako batzordeen aurrean emakumeen botoari buruzko lekukotasuna eman zuen.

Gaixotasun luze baten ondoren, Walker bere etxean hil zen 1919ko otsailaren 21ean, laurogeita sei urte zituela.[26] Oswegoko Landa Hilerrian lurperatua izan zen, New Yorken, hileta xume batean, bere hilkutxaren gainean bandera estatubatuar bat zuela eta jantzi beltz bat jantzita soineko baten ordez.[27] 1919an hil zen, Estatu Batuetako Konstituzioari egindako hemeretzigarren zuzenketa onartu baino urtebete lehenago, Emakumeei boto-eskubidea bermatzen zienean.[19]

Kondekorazioak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko domina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren ondoren, Sherman eta Thomas jeneralek Ohorezko Domina emateko gomendatu zioten Walkerri eta 1865eko azaroaren 11n Andrew Johnson presidenteak eman ziona.

1917an, Estatu Batuetako Kongresuak Ohorezko Domina zutenentzako pentsio lege bat sortu zuen. Horregatik, lurreko armadak zerrenda berrikusteko eta 911 izen ezabatzeko aprobetxatu zuten, horien artean Mary Edwards Walker doktorearena eta Buffalo Billena. Ez zitzaien domina itzultzeko agindu, beraz, Walkerrek domina erabiltzen jarraitu zuen hil arte.

1977an Jimmy Carter presidenteak domina itzuli zion hil ondoren.[28]

Walker National Women's Hall of Fame”-en sartu zuten 2000. urtean.

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, "SS Mary Walker" izena eman zitzaion Liberty itsasontzi bati bere omenez.[29]

1982an, Estatu Batuetako Posta Zerbitzuak 20 zentaboko zigilu bat igorri zuen bere irudiarekin, bere jaiotzaren 150. urteurrena ospatzeko.[30]

New Yorkeko Estatu Unibertsitateak Oswegon dituen instalazio medikoek bere izena daramate (Mary Walker Health Center), eta eraikinean plaka batek Oswegoko komunitatean duen garrantzia azaltzen du.

Walkerren (Michigan) bere izena daraman armadaren erreserba-zentro bat dago.

Washington DCko Whitman-Walker klinikak Walker doktoreari eta Walt Whitman poetari zor die bere izena, Sezesio Gerran erizain lanetan aritu zena.[31]

Mary Walker klinikak, Fort Irwineko (Kalifornia) National Training Center-en, bere izena darama.

Mary E. Walker egoitza Filadelfiako beteranoen zentroak kudeatzen duen aterpetxea da, egoera zailean eta etxebizitza finkorik gabe dauden emakume beteranoentzat.[32]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «The Case of Dr. Walker, Only Woman To Win (and Lose) the Medal of Honor» The New York Times 1977-06-04 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  2. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  3. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  4. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  5. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  6. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  7. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  8. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  9. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
  10. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  11. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  12. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  13. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  14. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  15. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  16. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  17. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  18. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  19. a b (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  20. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  21. a b (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  22. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  23. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  24. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  25. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  26. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  27. (Ingelesez) Mary Edwards Walker. 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  28. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  29. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  30. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  31. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  32. (Gaztelaniaz) Mary Edwards Walker. 2021-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).