Jimmy Carter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jimmy Carter
JimmyCarterPortrait2.jpg
Governor of Georgia

1971ko urtarrilak 12 - 1975eko urtarrilak 14
Lester Maddox - George Busbee
39. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea

1977ko urtarrilak 20 - 1981eko urtarrilak 20
Gerald Ford - Ronald Reagan
Bizitza
Izen osoa James Earl Carter, Jr.
Jaiotza Lillian G. Carter Nursing Center eta Plains1924ko urriaren 1a (92 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntza ingelesa
Familia
Aita James Earl Carter, Sr.
Ama Lillian Gordy Carter
Ezkontidea(k) Rosalynn Carter  (1946ko uztailak 7 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Georgia Southwestern State University
United States Naval Academy 1946) : fisika
Georgia Institute of Technology
Union College
(1953 -
Hizkuntzak ingelesa
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea ofiziala, diplomazialaria, eleberrigilea, politikaria, nekazaria, autobiografialaria eta submarinerra
Enplegatzailea(k) Emory University
Jasotako sariak
Kidetza Sons of the American Revolution
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gradua teniente
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Baptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0141699
JimmyCarterSignature commons.png

James Earl "Jimmy" Carter (1924ko urriaren 1) Ameriketako Estatu Batuetako 39. presidentea izan zen, 1977tik 1981 arte. Hori baino lehen, Georgiako senataria izan zen (1963-1967) eta Georgiako gobernatzailea (1971-1975). Ustekabean demokratek hautagaia aukeratu zuten eta 1976ko hauteskundeetan doi garaitu zuen Gerald Ford.

Boterean, haren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean dautza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, Camp David hitzarmena, Txinarekiko harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta SALT II akordioa dira haren lorpen nagusiak. Horretaz gain, giza-eskubideak jarri zituen kanpoko politikako oinarrietan, munduan zehar giza-eskubideen gaineko errespetua aldarrikatuz. Hala ere, Iraneko bahituen krisialdiak, halere, Carterren ospea suntsitu zuen. 444 egunetan saiatu zen bahituak aske utz zitzaten. Karguko azken egunean lortu zuen. Sobiet Batasunak Afganistan inbaditu ostean, Carterrek eskuinera egin zuen: 1980eko Moskuko Olinpiadei boikot egin zien, eta botere militarra berrindartzeari ekin zion.

Ekonomiaren aldetik, interes eta inflazio indizeek gora egin zuten, baita langabeziak ere. Miseria-indizea %50 hazi zen haren agintaldian. Kongresuko demokraten aurka borrokatu zuen, baina ezin izan zuen zerga-sistema aldatu edo osasun plan orokorra burutu. 1980ko hauteskundeetan Ronald Reaganek garaitu zuen.

Postua utzi ondoren, presidente ohia izateak ematen duen ospea erabieli du Carterrek nazioarteko gatazka batzuetan bitartekari gisa aritzeko. Carter Center delakoa sortu du, demokrazia eta giza eskubideak bultza ditzan. 2002n, Carterrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, "nazioarteko gatazketan bakean oinarritutako konponbideak bilatzeko ahaleginengatik". Horretaz gain, Habitat for Humanity erakundean parte-hartze handia izan du behartsuek etxeak izan ditzaten. Gaur egun ere proiektu horretan dabil buru belarri.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jimmy Carter Aldatu lotura Wikidatan