Lankide:Bilif15/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bideo-jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Xbox-erako garatu diren bideo-joko ezagunenen zerrenda txiki bat:

  • Halo. Bungie Software-k eta Microsoft Game Studios-ek garatutako jokoa da. Xbox-en frankizia nagusia eta jokorik ezagunenetako bat da. Halo jokoek Microsoft-i Xbox kontsolaren salmenta kopurua handitzen lagundu izan diote.
  • Halo 2. Bungie Software-k eta Microsoft Game Studios-ek garatutako jokoa da. Halo bideo-jokoaren familiakoa da, haren ondorengoa eta Xbox-erako bideo-jokorik salduena. Kritikariek eta erabiltzaileek gehien txalotu duten jokoetako bat da. Linean jokatzeko (2010eko apirilaren 14an amaitu zen) bikain egina zegoenez, online-jokoen iraultza ekarri zuen.
  • Star Wars: Antzinako Errepublikako Zaldunak. Bioware eta Lucas Arts konpainiek garatu zuten. Star Wars familiako joko bat da. Istorioa "I. kapitulua: fantasmen mehatxua" baino 4.000 urte lehenago gertatzen da. 2003an "urteko joko"-aren saria irabazi zuen eta urte hartan Xbox-erako eta ordenagailuetarako gehien saldu zen jokoa izan zen.
  • Star Wars: Antzinako Errepublikako Zaldunak 2: Sith Jaunak. Obsidian Entertainment-ek garatu zuen. Star Wars familiako lehen jokoaren jarraipena da, istorioa 4 urte geroago gertatzen da. Jedi gerra zibilaren ondoren, jedien garbiketak errepublikari eta galaxiari eragin zien. Jokoak software-errore asko zituen eta historiaren zatiak falta ziren, baina istorioa interesgarria zenez, arrakasta izan zuen.
  • Doom 3. ID Software-k garatu zuen eta Xbox-erako Vicarious Visions-ek egokitu zuen. Jokoaren hedapen bat argitaratu zen, Resurrection of Evil izenburuarekin.
  • Project Gotham Racing. Bizarre Creations-ek garatutako lasterketa-jokoa da. Xbox-erako bakarrik diseinatu zen, Dreamcast plataformarako garatutako Metropolis Street Racing jokoaren jarraipen gisa. Jokoaren helburua txapelketak irabaztea eta lortutako puntuekin ibilgailuak erostea da.
  • Fable. Lionhead Studios-ek garatutako rol-jokoa da. Microsoft Windows-erako eta Xbox-erako diseinatu zen. Jokoan pertsonaia bat entrenatzen da eta pertsonaiak hartuko duen bidea erabaki daiteke: ongiarena edo gaizkiarena.
  • Forza Motorsport. Microsoft-ek garatutako lasterketa-jokoa da. Xbox-erako bakarrik diseinatu zen eta bertan jokatzeko egindako azkenetakoa da. Turismo Handia jokoaren antzekoa, baina osotuagoa: kalteen ereduak ditu, grafikoen kalitatea hobea da, ibilgailuak aldatzeko (tuneatzeko) aukera ematen du, etab.
  • The Elder Scrolls III: Morrowind. Bethesda Softwarorks-ek garatu zuen eta rol-jokoen zaleen bihotzera iristea lortu zuen. Argumentua epikoa da eta aurrekoarekin konparatuta (The Elder Scrolls II: Daggerfall) mundua ikaragarri handia da eta xehetasunez josia dago (aurreko saioarekin alderatuta). Pertsonaia editatzeko aukera handiak eskaintzen ditu jokoak eta perspektiba erabiliz diseinatua izan zen. Horrek guztiak jokoa maisulan bihurtu zuen. Argumentu nagusiaz gain, bestelako argumentu-lerroak ere badaude.
  • Grand Theft Auto: San Andreas. Rockstar Games-ek garatutako jokoa da, jokalariari sormena erabiltzeko aukera handia ematen diona. Bideokontsoletan (Xbox, Xbox 360, PlayStation 2) eta ordenagailuan jokatzeko diseinatua izan zen. Argumentua aurreko bertsioen antzekoa da: Carl Johnson izeneko pertsonaiak San Andreas estatutik ihes egin zuen duela bost urte. Jokoaren helburua pertsonaia kontrolatzea da.

Xbox kontsolarekin batera bideo-jokoen katalogo bat dator. Bertan agertzen dira ofizialki salgai dauden 1.162 jokoak, besteak beste:[1][2]

Bestalde, Xbox-erako pentsatu ziren joko batzuk garapenaren hasieran bertan behera utzi ziren. Hona hemen batzuren aipamena:

  • Bully
  • Disney's Kim Possible: What's the Switch?
  • King of Fighters 94 Rebout
  • Looney Tunes: Back in Action
  • Nicktoons Unite!
  • Pac Man World Rally
  • Power Rangers Dino Thunder (videojuego)
  • Soulcalibur III
  • Spyro: Enter the Dragonfly

Salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkaturatu zenetik, Xbox kontsolak hazkunde ekonomiko azkarra izan zuen; Nintendo Game Cube-ren aurretik jarri zen eta merkatuaren zati handia lortu zuen.[3] Hala ere, ez zuen lortu Sony-ren PlayStation 2 (PS2) kontsolari aurrea hartzea (2008ko ekainaren 20an, 140.000.000 unitate baino gehiago saldu ziren, 50.000.000 AEBn), berandu merkaturatu zelako, ez zegoelako PS2rako adina bideo-joko eta Japonian eta beste herrialde batzuetan ez zuelako osperik lortu.

Xbox-a salmenten lehen postuan egon zen Erresuma Batuan (bideojokoen mundu-mailako merkatuan hirugarren herrialdea) eta beste herrialde batzuetan (Mexikon, Australian, Kolonbian eta Zelanda Berrian). Bigarren postuan egon zen AEBko merkatuan (sektorearen mundu-mailako lehen herrialdea) eta Puerto Ricon. Europako gainerako herrialdeetan salmenten hirugarren postura iritsi zen, Game Cubetik oso gertu. Espainian, adibidez, 300.000 Game Cube saldu ziren eta 240.000 Xbox. Frantzian edo Alemanian Nintendo-ren kontsola izan da nagusi, 600.000 unitate baino gehiagorekin, Microsoft-enaren bikoitza.

2004. urtearen amaieran, Xbox-a ekoizten zuen Microsoft-en Entertainment & Devices atalak 154.000.000 dolarreko galerak izan zituen.[4] Microsoft-en helburua irabazi ekonomikoa lortzea baino gehiago, Xbox bideokontsola merkatuan sartzea izan zela esaten da, batez ere ordura arte nagusi ziren Sony-ri eta Nintendo-ri aurrea hartzea AEBko merkatuan.

Eskualdea Saldutako unitateak Eskuragarri
Ipar Amerika 16 miloi 2001eko otsailaren 15a
Europa 6 miloi 2002ko martxoaren 14a
Asia eta Pazifikoa 2 miloi 2002ko otsailaren 22a
Munduan (datu ofizialak) 24 miloi Ez dagokio
  1. «Liste des jeux xbox et xbox 360» web.archive.org 2006-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  2. «Top Xbox Games - Best Xbox Video Games - Best Xbox Games - Top Xbox Video Games» web.archive.org 2006-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-12-14).
  3. [https://web.archive.org/web/20080105103824/http://xbox.canaljuegos.com/xbox/noticias/122/654/xbox-experimenta-crecimiento-mas-rapido-historia-consolas/ «XBox experimenta el crecimiento m�s r�pido de la historia de las consolas < Xbox»] web.archive.org 2008-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-15).
  4. [https://web.archive.org/web/20110815053435/http://www.meristation.com/v3/des_noticia.php?id=cw4276c65b05191&pic=GEN «Microsoft reconoce las p�rdidas de Xbox - Noticias en MERISTATION»] web.archive.org 2011-08-15 (Noiz kontsultatua: 2023-12-24).