Lankide:Diana H. Palacios

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zer da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honelakoa da Lilipa
Hemen aurki ditzakegu Lilipa arruntak, Europan eta Euskal Herrian.

Lilipa arrunta (Narcissus pseudonarcissus), anbulo gaiztoa ere deitua, 2 urte baino gehiagoz bizi den (hortaz, iraunkorra da) eta bulboduna den landarea da. Amaryllidaceae familiako da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnean zuri koloreko erraboila du, urre horizko sei petaloz inguratuta. Bere hostoak 35 zm-koak dira, berde kolorekoak eta estuak. Landareak forma zuzena du, zerurako norabidea hartuz.

Neguaren amairean eta udaberriaren hasieran loratzen da, otsaila eta maiatza bitartean.

   Ba al dakizu   
Lilipa arrunta Gales-eko lore nazionala da.

Non aurkitzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lilipa arruntaren (Narcissus pseudonarcissus) ilustrazio botanikoa

Ipar eta erdialdeko Europako Baso hezeetan dute jatorria. Euskal Herrian hainbat aspiezpezie daude.

Espezie hau Europa mendebaldean bizi da, Espainia eta Portugaletik ekialderantz Alemaniaraino eta iparralderantzIngalaterra eta Galeseraino. Lorategietan landatzen da eta Balkanetan, Australian, Estatu Batuetan eta beste hainbat tokietan ezarri dira.

   Ba al dakizu   

Bere izen zientifikoaren (narcissus pseudonarcissus) jatorria istorio batetik dator:

“Kondairak dio Nartziso izeneko gazte ederrak maitasunezko proposamen guztiei ezetza ematen ziela. Mendeku bezala jainkoek aintzira batean ikusi zuen bere buruaren islaz maiteminduarazi zuten eta aintzira barrura erori zen bere buruaren bila. Itota hil zen eta toki horretan bertan bere izena daraman lorea hazi zen.”

Britainia Handian murriztu izan da kopurua nekazaritzaren areagotzearen, basoen mozketaren eta lorategietan erabiltzeko erroen deserrotzearen ondorioz.

Basoetan, larreetan eta lur harritsuan hazten dira.

Nola ugaltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuei esker gertatzen da ugalketa, haien lorea polinizatzen baitute. Halaber, liliparen haziak inurriek sakabanatzen dituzte.

Zertarako erabil daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezin dira jan, pozoitsuak dira. Beraz, apaingarri gisa bakarrik erabili daitezke.


Liliparen bizi-zikloa.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liliparen hedapena erraboilak zatituz izan daiteke. Teknika honetan erraboil txikiak bereizi behar dira. Horretarako, lorea bildu ondoren, hostoak zimeltzen uzten dira denboraldi batez, erraboila loditu dadin. Ondoren, erraboil handiak edo ama erraboilak banandu egiten dira, eta bertan bereizi ditugun erraboil txikiak berriz ereiten dira. Azkenik, tamainaren arabera sailkatzen dira eta leku fresko, lehor eta ilunean biltegiratzen dira. Hasteko prozesuan ur asko eman behar zaio, baina ito gabe; eta lorea ateratzen den lehen aldian, izan daiteke apur bat okertzea, hau lortzeko zuzendu egin daiteke makil bat albo jarriz, horri eutsiz hazteko.

Hauek landatzeko sasoirik honena udazkena da, eta hazten direnean udaberria heldu dela adieraziko digute.