Edukira joan

Lankide:Gotzon/Françoise Hardy

Wikipedia, Entziklopedia askea

Françoise Madeleine Hardy (Paris, 1944ko urtarrilaren 17a - ibidem, 2024ko ekainaren 11) frantses kantautore, modelo eta aktore bat izan zen.[1] Bere abestiak malenkoniaz beterik izan ziren, harreman sentimentalek eta, oro har, nostalgiaren zorteak sorrarazten zizkioten zalantzak, galderak eta estutasunak islatuta. 1960ko hamarkadaren hasieran, Hardy ospetsu izan zen yé-yé uhinaren irudi nagusi gisa. Bere jatorrizko frantsesaz gain, ingelesez, italieraz, alemanez eta gaztelaniaz ere kantatu zuen. Berrogeita hamar urte baino gehiago iraun zuen eszenatokietan eta hogeita hamar album baino gehiago argitaratu zituen.

Atzerrian artista gisa ospetsu izatera eraman zuen lehen arrakasta Tous les garçons et les filles (1962) izan zen. Gaur egun, belaunaldien arteko himnotzat hartzen da, eta milioika kopia saldu dira. Rei Kawakubo inspiratu zuen Comme des Garçons markari izena emateko. Hurrengo urtean, Hardyk Eurovision kantu jaialdian parte hartu zuen 1963an, Monakoko printzerriaren izenean, bosgarren postua lortu zuen L'amour s'en balada interpretatuz.

Zenbait moda diseinatzaileren musa bihurtu zen, besteak beste, André Courrèges, Yves Saint Laurent eta Paco Rabanne, eta Jean-Marie Périer argazkilariarekin lankidetzan aritu zen. Hardyk asko idatzi zuen astrologiari buruz 1970eko hamarkadaz geroztik, sinesmen horren zalea baitzen. Gainera, 2000. urtetik aurrera, zenbait liburu argitaratu zuen, batzuk fikziozkoak eta beste batzuk ez-fikziozkoak. Bere autobiografia (Le désespoir des singes... et autres bagatelles) arrakastatsua izan zen Frantzian. Figura publiko gisa, Hardy ezaguna izan zen bere herabetasunagatik, ospetsuen itzaletik at bizi nah izateagatik eta jarrera autokritikoagatik, bizitza osoan antsietatearen eta segurtasunik ezaren aurka izandako borrokaren emaitza.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apartamentu xume batean hazi zen Hardy, Rue d'Aumale, Parisko 9. barrutian.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Françoise Madeleine Hardy 1944ko urtarrilaren 17an jaio zen, Parisko 9. barrutiko Marie-Louise klinikan, naziek Frantzia okupatuta zutelarik Bigarren Mundu Gerran.[2] Sortu zenean, hegazkin erasoaren alerta bat zegoen, klinikako leihoak lehertzeko arriskuz. Madeleine Hardy ama ingurune xume eta arrunt batetik zetorren. Françoise eta Michèle hemezortzi hilabete geroago jaiotako ahizpa txikia hezi zituen ama ezkongabe gisa. Aita Etienne Dillardek, familia aberatsago batetik zetorren gizon ezkondua izanik, gutxi egin zuen haiek laguntzeko, urtean birritan edo ez baitzituen neskatoak bisitatzen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Mortaigne, Véronique. (2024-06-11). «Françoise Hardy, icône de la culture pop, est morte» Le Monde.
  2. (Frantsesez) «Le désespoir des singes» LExpress.fr 2008-10-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
  3. (Frantsesez) Dieu, Sarah. (2021-06-28). «Françoise Hardy : succès, carrière, maladie... Biographie de la chanteuse yéyé» Linternaute.com (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]