Paco Rabanne
Paco Rabanne | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Francisco Rabaneda Cuervo |
Jaiotza | Euskal Autonomia Erkidegoa, 1934ko otsailaren 18a (87 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak |
grand couturier (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Izengoitia(k) | Paco Rabanne |
IMDb | nm0704731 |
pacorabanne.com |
Paco Rabanne, berezko izenez Francisco Rabaneda Cuervo, (Pasaia, Gipuzkoa, 1934ko otsailaren 18a) jostuna eta moda diseinatzailea da; egun, munduko jostunik ospetsuenetakoa. Moda marka propioa du, Paco Rabanne izenekoa.
Arkitekturako ikasketak egin ondoren Parisa joan zen eta jostundegi bat zabaldu zuen 1967an. Plastikoan oinarritutako jantziak egin zituen lehena izan zen. 70. urteetan ehun tradizionalak erabiltzen hasi zen baina haiei bere ukitu bereziak ematen zizkien (narrastien larrua imitatzen dituzten ehunak adibidez) kolore bortitzen arteko kontrastearen eta zilarraren edo urrearen distiraren bila.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) Paco Rabanne markaren webgunea
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.