Wikipedia, Entziklopedia askea
Globo-arrain batek puztean hartzen duen forma ikus dezakegu hemen.

Globo-arraina oso arrain berezia da, tetraodontido izeneko familia batekoa. Gure uretako lagun horiek itsasoan bizi dira batez ere. Badakizu zergatik deitzen diren globo-arraina? Trebetasun harrigarri bat dutelako: beldurtuta daudenean edo norbait horiek jaten saiatzen denean asko puztu daitezke, globo bat bezala!

Globo-arrain bat arriskuan sentitzen bada, ura edo airea har dezake eta askoz handiagoa egiten da. Hori dela eta, animalia handiago batentzat oso zaila da hura irenstea izan ere, globo erraldoi batean bihurtzen delako!

Globo-arrainak itsas trikuen oso antzekoak dira. Itsas trikuek arantza handiak dituzte kanpotik, beraien gorputza babesteko armadura bat izango balute bezala! Baina globo-arrainek arantza mehe eta ezkutuak dituzte, globoak bezala puzten direnean bakarrik ikusten direnak!

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globo-arrainak benetan liluragarriak dira eta ezaugarri harrigarri batzuk dituzte, bakar bihurtzen dituztenak. Imajinatu arrain bat gorputz luze batekin eta buru biribil batekin, pilota bat balitz bezala. Gainera, batzuek ohartarazpen-seinaleak dituzte gorputzean, hala nola koloreak edo markak, beste animalia batzuei arriskutsuak izan daitezkeela esateko.

Globo-arrainen beste gauza zoragarri bat da batzuk beren inguruarekin kamuflatzen direla, mozorro bat erabiliko balute bezala! Koloreak eta patroiak dituzte, uretan inguruan dutenaren antz handia ematen dietenak. Batzuk horiak edo berdexkak dira, eta orban beltzak dituzte gorputz osoan zehar.

Eskeletoari dagokionez, nahiko leuna da beste arrain batzuekin alderatuta. Bere gorputza arantzez estalita dago, aho aldean izan ezik. Gainera, ezkatarik gabeko arrainak dira eta azal latza dute.

Globo-arrainak tamaina askotakoak izan daitezke, oso txikiak, 2,5 zentimetrokoak bakarrik baina beste batzuk metro erdikoak izan daitezke. Denek dute zerbait berezia ahoan, mokoa osatzen duten lau hortz. Hortz horiek berezi samarrak dira; izan ere, kasualitatez hausten bazaizkie, azkar hazten dira berriro. Hortz hauek oso erabilgarriak dira beste animalia batzuen oskolak zanpatu eta apurtzeko, krustazeoak eta moluskuak kasu.

Kontuz globo arrainekin![aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Harrigarria bada ere, globo arrain batzuen haragia jakitzat hartzen da. Batez ere Japonian non Fuga bezala ezagutzen den. Bertan globo-arraina oso garestia da eta bereziki trebatutako chefek bakarrik prestatzen dute. Oso prestatuta egon behar dira mozketa txar batek bezero batentzat heriotza ia segurua delako. Gainera, globo-arraina sukaldatzeko lizentziea berezi bat behar da.

Globo arrainak arrain liluragarriak dira, baina aldi berean oso arriskutsuak: pozoitsuak dira! Hauek oso pozoi gogorra dute gorputzean, zianuroa baino indartsuagoa, oso pozoi arriskutsua baita hori ere!

Arrain horiek gibela, obulutegiak, hesteak eta batzuetan, azala bezalako zatiak tetrodotoxina izeneko toxinaz beteak dituzte. Toxina hau hain da indartsua, non pertsona baten kilo bakoitzeko 8 mikrogramo baino ez baitira behar pertsona bat hiltzeko.

Norbaitek globo-arraina pozoitsu baten zati bat jaten duenean, pozoiak gorputzekomuskuluak geldo bihurtzea eta geldiaraztea eragin dezake. Hori dela eta, pertsonak ezin du arnasa hartu, eta hori oso arriskutsua da! Ez dago pozoi hau senda dezakeen sendagai berezirik, ez dago antidotorik! Horregatik, oso garrantzitsua da globo-arrainekin kontu handiz ibiltzea eta pozoitsua izan daitekeen espeziea ez jatea.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrainen bizi zikloa

Globo arrainaren bizi-zikloa benetan zirraragarria da. Globo-arrainek ugalketa izeneko prozesu batekin hasten dute bizitza. Prozesu honetan, lehenik eta behin, globo-arrainek zerbait berezia egiten dute: hondarretan marrazten dute globo-arrain emeak txunditzeko. Astebetera arte pasa daitezke irudi politak sortzen hondarretan.

Beste batzuetan ez dituzte marrazkirik hondarretan egiten eta arrak emeen atzetik joaten dira honen bidez arrek emeei erakutsi nahi diete zein prest dauden aita izateko.

Behin globo-arrain eme bat erakarrita, honek kontu handiz arrautzakarrak prestatutako toki berezian uzten ditu. Gero, arra joan eta ongarritu egiten ditu arrautzak globo-arrain bihurtzeko. Arrautzek 4 egun inguru behar dituzte hausteko eta haurrak ateratzeko.

   Ba al dakizu   
Globo arrainek benetako artea egiten dute itsas hondarretan soilik eme bat konkistatzeko eta horrela erreprodukzio prozesua emateko. Globo arrainak egunak ematen dituzte hondarretan mugitzen mandala moduko marrazki bat arean sortzeko.

Imajinatu hau! Amak 300 arrautza jar ditzake ziklo bakarrean! 4 egun horietan, globo-arraina arra hau da, aitak arrautzak zaintzen ditu. Hondarretan dituzten marrazkiekin laguntzen da arrautzak harrapakarietatik edo itsas korronteetatik babesteko. Azken finean, globo-arrain arrak hondarrean egiten dituen marrazkiak ikusgarriak izateaz gain etxe seguru gisa balio dute ere.

Behin globo-arrain txikiak beren oskoletik atera egiten direnean globo-arraina arrak igeri egiten eta bere kabuz bizirik mantentzeko eginbeharrekoak irakasten die. Dena jakinda haurtxoak beraien bizitza hasten dute. Jakin beharra daukagu, egun gutxi behar dituztela globo-arrain gazteak beraien bizitza independentea hasteko eta honek suposatzen du ozeanoaren erronka guztiei aurre egin behar dietela eta globo-arrain heldu batean bihurtu. Ondoren, globo-arrain helduak semeak edukitzeko prozesua egingo dute eta ziklo hau behin eta berriro errepikatzen dute belaunaldi-belaunaldi.


Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Globo-arrainek nahiko dieta interesgarria dute. Orojaleak dira, eta horrek esan nahi du itsasoko gauzak eta landareak jaten dituztela. Ba al zenekien, bere, janari gogokoena hezurrik gabeko animaliak direla? Bai, asko gustatzen zaizkie moluskuak, barraskiloak bezala, eta krustazeoak, izkirak bezala. Gainera, algak, animalia ornogabeak eta beste gauza batzuk jatea gustatzen zaie, hala nola belakiak eta tunikatuak.

Oso garrantzitsua da janaria aldatzea kostatzen zaien lana. Hau da, jateko zerbait berria ematen badiezu, janari lehorra edo ohituta daudenaz bestelakoa, denbora asko behar dute ohitzeko. Horregatik, akuario batean dituzunean, denbora asko eman dezakezu zerbait berria jaten. Zuri inoiz probatu gabeko zerbait emango balizute bezala da, denbora hartuko luke ohitzeko.

Zientzialariek uste dute globo-arrainek duten toxina hilgarria, toxina boteretsu hori jaten duten animaliatxoen bakterioek garatzen dutela. Horregatik, oso garrantzitsua da globo-arrainek gauza seguruak eta osasuntsuak jaten dituztela ziurtatzea, pozoi arriskutsu hori ez gaixotzeko eta ez garatzeko.

Beraz, globo-arrainek menu interesgarria badute ere, batzuetan nekeza egiten zaie gauza berriak probatzea!

Non bizi da? (Habitat)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Nola jokatzen dute globo-arrainek akuarioa partekatzen dutenean?

Ez da gomendagarria Globo arraina akuario batean beste arrain batzuekin edukitzea, oso jenio txarreko animalia baita. Arrain gehiagorekin sartzen baduzu, normalena izango da beste arrainak jatea baita, bere espezie berdineko aleak jateko gai izango da!

Globo-arrainak, beste animalia asko bezala, habitat izeneko etxe oso berezietan bizi dira. Habitat horietan ura beroa izaten da, hala nola zona tropikaletako eta subtropikaletako ur ozeanikoak.

Gehienak ozeanoan bizi diren arren, globo-arrain batzuk abenturazaleak dira eta ur gozo eta gazitan bizitzea gustatzen zaie, hau da, ez bakarrik itsasoko ur gazitan. Baina arrain horiei ez zaizkie batere gustatzen ur hotzak, klima tropikala nahiago dute eta ez dira asko ikusten hotza egiten duen lekuetan.

Badakizu non bizi diren ozeano barruan? Koral uharrien ondoan! Izugarri gustatzen zaie uharri koloretsu eta itsas bizitzaz beteriko hauen inguruan igeri egitea. Batzuetan, 300 metroko sakoneran aurki daitezke. Baina normalean, janaria eta bizitzeko leku segurua aurki dezaketen uharrietatik gertu egotea gustatzen zaie.

Arriskuan dagoen espezia da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorionez, oro har, globo-arrain kopurua ez da asko murriztu. Egia da, gizakiak kontsumitzen dituen espezie ezberdinak behin baino gehiagotan arriskuan egotera heldu direla. Hau gertatu egin da bereziki Japonia bezalako lekuetan, non pertsona batzuei asko gustatzen zaie horiek jatea. Beste aldetik, gehiegi arrantzatzeak espezie hau arriskuan jartzea ere ekarri dezake. Honen ondorioz ozeanoan erreproduzitzeko ale gutxi egotea eragiten duelako eta horrek zuzenean globo-arrainen populazioa jaistea ekarri egingo duelako.

Arrasteko arrantza

Globo-arrainen gehiegizko arrantza ez da arazo bakarra, arrasteko arrantza ere globo-arrainentzat izugarrizko kaltea ekarri egiten du. Jadanik dakigunez, globo-arrainek koraletan bizi egiten dira eta arrasteko arrantza hondarretik sarea arrastratzean datza eta horrek globo-arrainen bizilekua eta beste zenbait animaliena apurtzea dakar. Beraz, globo-arrainek bizitzeko tokia ez edukitzekotan eta egoera ezberdinei aurre egiteko moldaketak egiteko gaitasuna ez baldin badaukate gerta daiteke espezie honek etorkizunean ez existitzea.

Honetaz gainera, ozeanoen kutsadura globo-arrainentzat zein beste animalia akuatikoentzat kaltegarria da. Eta kutsadura maila zenbat eta altuagoa izan orduan eta kaltegarriagoa da animalientzat.

Gehiago jakiteko![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauza gehiago ikasteko gogoz geratu bazarete, hona hemen gai interesgarrien zerrenda, ikasten jarrai dezazuen:

  1. Habitat
  2. Biodibertsitate
  3. Ekologia
  4. Ugalketa
  5. Karramarroa
  6. Planktona
  7. Marrazoa