Lankide:Igotzmendez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Amezti.eus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Amezti logoa.png
Amezti aldizkariaren logoa Hizkuntza: Euskara Egoitza: Basaburua Koordinatzaileak: Itziar Perez Argomaniz eta Lur Gil Rey Kanpo Loturak: https://amezti.eus/

Amezti.eus[1] Nafarroa garaiako euskarazko Ultzamaldeko aldizkari digitala da  Ametza Kultur elkarteak kudeatzen duena Esan Erran irratia eta Pulunpe aldizkariarekin batera. Aldizkariak Basaburuan du bere egoitza eta bertan Basaburuako, Ultzamako, Anueko, Atetz-eko, Imotz-eko, Lantz-eko eta Odieta herrietako berriak egunero argitaratzen dira. Aldizkariaren koordinatzaileak Itziar Perez Argomaniz eta Lur Gil Rey dira.

Aldizkariak eskaintzen duen informazioa orotarikoa da eta bere ildo ideologikoari erreparatuz, euskaltzale-ezkertiarra da. Amezti-ren hedapenari dagokionez, aldizkariak Ultzamaldeko eta Basaburuako zonaldeko herrietako edukia eta informazioa eskaintzen du, beraz, herri horietako jendearentzat zuzenduta dago batez ere baina edonor webgunean sartu eta edukia ikus ditzake.

Negozio ereduari dagokionez, Amezti.eus Tokikom sozietate mugatuaren bazkide da.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amezti.eus[1] aldizkariak berriak gai hauen arabera sailkatzen eta argitaratzen ditu: Gizartea, Hezkuntza, Ingurumena, Kirola, Kultura, Nekazaritza, Osasuna, Politika eta Udalak. Gai bakoitzean eskaintzen duten informazioa Ultzamalde eta Basaburuako zonaldekoa da.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriez gain, aldizkariak zazpi atal ditu irakurleentzat zuzenduta daudenak, batzuk informazioan zentratuta daudenak eta beste batzuk kontsumitzaileek erabil ditzaten.

Agenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan zonaldean programatuta dauden ekitaldiei buruzko informazioa eskaintzen dute, esaterako aurkezpenak, azokak, hitzaldiak, mendi martxak, proiekzioak eta tailerrak.

Argazki-galeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan berrietan publikatzen dituzten eta ekitaldietan ateratzen dituzten argazkiak ikusgai daude.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honetan berriei buruzko bideoak eta ekitaldiei buruzko bideoak ikusgai daude baina horretaz aparte ere bideo musikalak eta umorezko bideoak ikusi daitezke

Zorion-agurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal honetan, kontsumitzaileek webgunean kontu bat sortuz gero bere lagunak edo familia-kideak zoriontzeko aukera dute. Hiru azpiatal ditu atal honek: Jaiotzak, ezkontzak eta urtebetetzeak

Eskelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal hau eskualdeko biztanleentzako salmenta-gune gisa eskaintzen da, pisuak, autoak edota

lursailak saltzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

«Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

«Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

«Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://basaburua.eus/helbideak/amezti/

https://tokikom.eus/bazkideak/

https://amezti.eus/

  1. a b «Ultzamaldeko albisteak - Amezti.eus» amezti.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).