Lankide:IkerIbarluzea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Borroka arau zehatz batzuk jarraituz, pertsona batek beste bat lurrera botatzean datzan kirola da[1]. Atletismorekin batera kirol zaharrenetariko bat da[2]. Hain zuzen ere biak lehian oinarritzen dira. Beraz, borroka hain kirol zaharra izanik, esan daiteke garai guztietan eta zibilizazio guztietan izan direla borroka mota ezberdinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokaren jatorria orain dela 15.000 urteko kobazulo margolanetan ageri da. Babiloniako eta Egiptoko erliebeetan ere borrokalariak ageri dira gaur egun erabili ohi diren hainbat teknika praktikatzen. Literaturari dagokionez, Testamentu Zaharrean eta Indiar vedetan ere erreferentzia egiten zaio borrokari. Bibliarien kasuan, Jakob Patriarkak aingeru batekin borrakan egin zuela ageri da[3]. Homerok idatzitako Iliada liburuan ere borroka aipatzen da. Bestalde, Antzinako Grezian borrokak toki garrantzitsua izan zuen kondaira eta literaturan. Gainera, Antzinako Olinpiar Jokoen erdigune bilakatzera iritsi zen. Ondoren, Antzinako erromatarrek greziar borrokatik gauza asko hartu zituzten, baina hauek biolentzia maila gutxitu zioten[4].

Erdi aroko garaietan borrokak ospea hartu zuen eta ohiko bilakatu zen errege familien korteetan, batez ere Frantzian, Ingalaterran eta Japonian.

1896. urtean, lehen Olinpiar Joko modernoak egin ziren Atenasen. Borroka jokoen parte izatea garrantzitsua zela iruditu zitzaien eta jokoen erdigune bilakatu zen. Grekoerromatar borroka modalitatea izan zen egin zena.

Leondar borroka

1901eko Pariseko Olinpiar Jokoetan borroka librea onartua izan zen modalitate olinpiko bezala. Olinpiar Jokoetako ofizialek modalitate hau onartzea erabaki zuten mundu osoan zehar gero eta ospetsuagoa bilakatzen ari zelako, batez ere Britainia Handian eta Ameriketako Estatu Batuetan.

1912. urtean, Suedian United World Wrestling (UWW) sortu zuten kirol honetako modalitate guztiak zuzentzeko. 1972. urtetik aurrera 10 pisu kategoria ezberdin ezarri zituzten baina 2004. urtean, 10 kategoria horiek 8 izatera pasatu ziren.

Gaur egun ehundaka borroka estilo ezberdindaude munduan eta hainbat herrialdek tokian tokiko estiloak dituzte. Adibidez, Espainiaren kasuan leondar borroka eta kanariar borroka. [5]

Euskal Herrian ere izan zen borroka estilo bat, hain zuzen ere euskal borroka. Euskal Herrian XX. mende hasiera arte praktikatzen zen baina gaur egun, 2009an hasita, Lapurdin, Borroka 64 taldearen eskutik, berreskuratzeko saiakerak egiten ari dira. [6]


Nazioarteko modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UWWek zehazten duenaren arabera bi borroka kategoria orokor banatzen dira; nazioarteko modalitateak eta borroka popularrak. Grekoerromatar borroka, borroka librea, pankration amateurra eta hondartza borroka dira nazioarteko modalitateak.

Grekoerromatar borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grekoerromatar borroka nazioarteko modalitatea eta kirol olinpikoa da. Grekoerromatar estiloan galarazita dago aurkariari gerritik behera eustea, ondorioz soilik gerritik bururra bitartean heldu daiteke. Aurkaria zoruan finkatzea irabazteko modu bat da[7].

Borroka librea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grekoerromatar borroka bezala, borroka librea nazioarteko modalitatea eta kirol olinpikoa da. Modalitate honetan onartuta dago aurkariari gerritik bera eustea. Kirol honen xedea hau da: arerioa lurrera erorarazita, haren sorbaldak tapiz gainean finko mantenduz irabaztea, epailea horretaz ohartzeko behar den adina denboran; edo, bestela, aurkariaren aurka eginiko teknika eta ekintzen balorazioaren bidez puntuetara irabaztea[8].

Pankration amateurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankration amateurrak borroka-arte ezberdinak hartzen ditu , ondorioz borrokan euste teknika eta kolpaketa teknikak erabili daitezke.[9]

Hondartza borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondartza borroka 2004. urtean aurautu zen. Hondartzako borrokan borrokalariak zutik ipintzen dira elkarren aurrean 7 metroko diametroa duen arezko zirkulu baten barruan borrokari ekiteko. 2015ean arauak modifikatu ziren eta lege berriak aplikatu ziren, non kirolariak puntuak irabazten dituen eraisketen bidez edo aurkaria zirkulutik kanpo botaz.

Euskal borrokalari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal borrokalari ospetsuenen artean Maider Unda daukagu.

Maider Unda

Bere titulu garrantzitsuenak:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  2. (Gaztelaniaz) Lucha (deporte). 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  3. (Ingelesez) New International Version. 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. «Wrestling History. All About Wrestling.» www.collegesportsscholarships.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  5. (Gaztelaniaz) Lucha (deporte). 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  6. Euskal borroka (kirola). 2020-03-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-24).
  7. (Ingelesez) Wrestling. 2020-03-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  8. Borroka libre. 2019-12-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  9. (Ingelesez) Wrestling. 2020-03-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
  10. Maider Unda. 2019-07-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).