Wikipedia, Entziklopedia askea

Iraiapagaldai/Proba orria


Mimosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Map
Accacia dealbata
Accacia dealbata

Mimosa landare erreinuko Acacia generoko zuhaitz espezie hostoiraunkorra da, hau da, ez zaizkio hostoak erortzen udazkenean. Jatorriz Australia hego-ekialdekoa izan arren, Euskal Herrian ere maiz aurki dezakegu. Honen izen zientifikoa Acacia delbata da. Acaciak, grezieraz (akantha) arantza esan nahi du, izan ere, akazia espezie askok arantzak dituzte, mimosak barne. Dealbata hitzak, berriz, zurixka esan nahi du, zuhaitzaren kolorea horrelakoa baita. 1200 espezie baino gehiago ezagutzen ditugu, gehienak Australian. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoan ohikoa da, baita Bizkaian ugaria ere itsas mailatik 500 metrotik behera. Gainera, haizetik babesturik dauden lorategietan ikus daitezke gure lurraldean. Loradendetan mozturik ere saltzen dira eta etorbideak apaintzeko maiz erabiltzen dira. Mimosak gaitasun handia du egoera desberdinetara egokitzeko. Nahiz eta zenbait baldintza beste bizidun batzuentzat estresagarriak izan, espezie hau, arazorik gabe egokitzen da.

   Ba al dakizu   

Ba al zenekien zuhaitz hau 10 metro garai izan daitekela, baina haien leku naturalean 30 metrotara iristen direla oso denbora gutxian?


Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaten duten altuera haien habitatean dauden ala ez daudenaren menpe dago. Haien habitatean hazten badira, 30 metrotara irits daitezke, haien jatorriko habitatean ez haztean, ordea, gutxi gora behera 10 metrotara iristen dira bakarrik. Horrez gain, adaburua irregularra du.

Mimosaren azala.

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azal zimurtsu eta ildaskatua dute, kolore marroi grisaxka izaten du, baina noizbehinka gorrixka izan daiteke.

Mimosaren hostoa.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimosaren hostoak bipinatuak, txandakatuak eta handiak dira. Hostoa osatzen duten foliolo deituriko hostoxkak, aldiz, luma itxurakoak, obalak eta berde-urdinxkak izaten dira.

Loreak- Armintza (Bizkaia).

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hau negu eta udaberri hasieran loratzen da, urtarriletik martxora bitartean zehazki. Beraz, hiru bat hilabetez ikus ditzakegu zuhaitz hauek loreekin. Loreak kolore hori distiratsukoak eta usaintsuak dira eta kapitulu ugariz osatutako panikulatan ageri dira. Hauetako polenak gehienetan alergiak eragiten ditu.

Mimosaren fruituak.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leka motakoak dira, zapalak eta kolore berde, marroi edo gorrixka izaten dute. 5-8 zentimetrokoak izaten dira, barnean dozena bat hazirekin. Udan heltzen dira, uztailetik irailera zehazki.


   Ba al dakizu   

Mimosa mimo hitzetik dator eta sentikortasuna esan nahi du. Izan ere, argiaren arabera itxuraz aldatzen du eta ukitu bat nabarituz gero, folioak mugitzen ditu. Mimo: sentikortasuna


Zein baldintzatan bizi daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akazia hobekien substratu azidoak dauden lurretan, haizetik babestutako lekuetan eta toki eguzkitsuetan hazten da. Hala ere, lurzoruaren baldintza aldakorrekiko tolerantzia, ingurumenean gertatzen diren nahasmenduengatik aprobetxatzeko gaitasuna, ugaltzeko ahalmen handia eta suarenganako tolerantzia ditu. Ondorioz, oso azkar zabaltzen da Europan. Modu honetan, izurriteek bezala jokatzen du habitat eta gune babestu batzuetan, batez ere kostaldeko dunetan, {{txp|Ibai-ibilgu|ibai-ibilguetan]], parke naturaletan eta biosfera-erreserbetan.

Mimosek jasan ditzakete:
- Intsolazioak
- Lehorteak
- Uholdeak
-Tenperatura altuak
- Ur gaziak
- Suteak
- Izozteak
Ibai-ibilguaren ertzean.

Kontuz! Mehatxua da Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidun asko baldintza zehatz batzuetan bizi daitezke soilik. Edozein egoeragatik beraien habitateko tenperatura, lurzorua, haizea eta abar aldatuz gero, ez direnez gai izaten egokitzeko, hil egiten dira. Mimosek, berriz, muturreko baldintzetan bizi iraun dezakete. Egoera horrela izanda, toki askotan soilik mimosak geratzen dira eta horregatik, baso monoespezifikoak sortzeko joera izaten dute, hau da, espezie bereko zuhaitzekin osatutako basoak. Horixe gertatzen da espezie hau aurkitu dezakegun Gipuzkoa eta Bizkaiko eremuetan, hortaz, inbaditzaile bezala jokatzen du. Mimosaren ezaugarriengatik, Euskal Herrikoak, bertakoak diren espezieei leku gehiegi kentzearen arriskua dago, beraz, bertako espezie, habitat edo ekosistementzako mehatxu larria da.

Gehiago jakiterik nahi?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.jardineriaon.com/eu/zein-dira-akazia-zuhaitzaren-ezaugarriak.html

https://www.elcomercio.es/sociedad/curiosidades/mimosa-planta-invasora-20190320172418-nt.htmlhttps://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/documentacion/manual_especies_invasoras/es_def/adjuntos/URA_Ficha_Acacia_dealbata_mimosa.pdf