Lankide:Izarogar/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

IGELA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igela anfibio bat da. Bere bizi zikloan, hainbat aldaketa jasaten ditu. Jaiotzean, uretan egiten dute bizitza arrainen moduan , baina metamorfosia egiten dutenean, landa munduan bizitzera pasatzen dira. Hala ere, ura behar dutenean, uretara joaten dira.  

BA AL ZENEKIEN IGELEK EZ DUTELA URIK EDATEN?
Igelek ez dute urik edaten, ez dutelako horren beharrik.

Beraien azalaren bitartez ura bereganatzen dutelako xurgapena erabiliz.

Igelak, odol hotzeko animaliak dira, honek esan nahi du beraien gorputzaren tenperatura airearen eta uraren tenperaturaren berdina dela. Hotza dutenean, eguzkian jartzen dira berotzeko eta bero asko dutenean berriz, uretara sartzen dira. Ur hotzetan aurki daitezke; adibidez putzu, laku eta pantanoetan, ura ez delako oso azkar mugitzen. Igelak ezin dira itsasoan edo ur gazietan bizi.

 

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igelak, kolore ugari izan ditzakete. Normalean berdeak izan arren, marroiak, horiak, beltzak ere izan daitezke. Horrez gain, begi eta aho izugarri handiak dituzte. Igelak, animalia ornodunak dira, zer esan nahi du horrek? Euren gorpua eustea laguntzen dietenen bizkar hezur bat dutela.

Igelen atzeko hankak oso indartsuak dira. Gainera atzeko behatzak esku-zabal itxurakoak dituzte, eta hauek igeri egiten eta jausi egiten laguntzen diete. Igel batzuk 20 aldiz bere gorpuzteko luzera saltatu dezakete. Igel mota bakoitzak, bere itxura du.

Igelek oso ondo ikusten dute, begiak buruko aldeetatik nabarmentzen/irteten zaizkie. Honela, norabide guztiak ikus dezakete. Gainera, entzumena oso garatuta dute. Igelen tinpanoaren tamainaren arabera, arra edo emea den erraz desberdindu daiteke. Tinpanoa begia baino txikiagoa baldin bada, igela emea izango da. Arraren tinpanoaren eta begiaren tamaina berdinak dira.

NOLAKOA DA IGELEN UGALKETA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreproduzitzeko orduan, nahiago izaten dituzte putzu edo laku txikiak, non, bertan arrautzetatik aterako diren txalburu txikiak heziko dituzten. Urek geldoak izan beharko dute, hauek ugaldu ahal izateko.

Igelen erreproduzitzeko modua: normalean kanpoko fekundazioa erabiltzen dute. zeina, uretan gertatzen den. Igel arrek, soinu bat egin dezake, zeinak, bere espezie bereko emeak erakartzeko balio izten duen.

NOLAKOA DA IGELEN BIZI ZIKLOA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza
Igelen arrautzak, gelatina moduko batez estaliak egoten dira. Gelatina honek, zapore txarra du, honela, arrautzak harrapakariengandik babestuz


Zapaburuak zakatzekin (arrainak bezala) jaiotzen dira, hortaz, ur azpian arnasa hartu dezakete. Buru handi bat eta isats luze bat dute. Oraindik ez dirudite igelak. Zapaburuek bizi zail bat dute; oso azkar igeri egiten dute eta horrela, beste izakietatik ihes egiten dute. Arrainen eta kakalardoen ogitarteko gogokoenak dira.

Eboluzionatzen duenean, txalburuen itxura hartzen dute eta uretako izakiak dira. Txalburua handitzen doa, txalburu heldu baten itxura hartu arte. Lehenik, atzeko hankak hazten zaizkio txalburuari, horren ostean, aurrekoak agertzen dira. Hauek, igelek harrapakariengandik jauzika ihes egiten laguntzen diete. Ahoa, bizitzako 6 aste eta gero, zabaltzen hasten zaio. Igelaren begiak irteten haste dira eta isatsa txikitzen, desagertu arte. Birikak guztiz garatzen zaizkionean, igelak lur-mundura pasatzen dira, honela metamorfosiari amaiera emanez. Prozesu hau amaitzean, zapaburua izandakoa igel bat izatera pasatzen da.

HARRAPAKARIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igelek harrapakari asko dituzte, adibidez; hegaztiak, arrainak eta narrastiak. Basoko igel askok itsaskorrak diren iletxoak dituzte behatzetan. Honek, beraien harrapakarietatik ihes egiteko garaian, zuhaitzak igotzen laguntzen diete. Igel hauek, zuhaitzetan bizi dira segurtasuna dela-eta.

Beste igel batzuk oso onak dira kamuflatzeko eta ingurunearekin nahasten dira, horrela, haien etsaiak aurkitzea zailagoa da. Beraz, igel batek bere azaleko kolorea aldatzeko gai da

bere ingurunearen arabera.

ELIKADURA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igelek, intsektu eta ornogabeak dituzte euren dieta edo jakien oinarri, betiere, euren tamainak ahalbidetzen dizkien animaliatxoak jango dituzte. Uneoroko nutrizio baten beharra izan ohi dute igelek, beraz, hau arazo bat izan daiteke ehizan prestu-prestuak ez diren igelentzat. Zapaburuak, denetik jaten dute, hau da, algetatik hasita intsektuetara dagoena jaten dute.