Wikipedia, Entziklopedia askea

AMERIKAR PERKA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perka (Black bass, ingelesez) animali ornoduna da, Centrarchidae familiatik dator. Arrain honek ezaguna da espezie inbaditzailea delako. Arrain honen jatorria Ipar Amerikan dago, baina merkataritzaren eraginez mundu osotik zakabanatu zen XX. mendean. Gaur egun, Asian, Europan, Amerikan eta Afrikan aurkitu ditzakegu. Perka amerikarra ur-gezako arrain bat da eta ugalketa sexualaren bidez ugaltzen dira.

   Ba al dakizu   

Perka amerikarraren tamaina bere habitataren araberakoa da, elikaduran eta uraren tenperaturan eragina duelako. Adibidez, Espainian perka amerikarraren batez besteko tamaina kilokoa da, gehienez ere 5 kilokoa izan daiteke. Aldiz, Estatu batuetan aleen tamaina 10 kilokoa izan daiteke.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perkaren itxura

Perka amerikarra ur gezako arraina da eta 30-40 cm-ko luzeera hartzen du. Gorputzaren kolorea berdea da eta dorsalean bi zatitan banatutako aleta du. Bere muturra luzea da eta muturraren beheko zatia goiko zaita baino handiagoa da. Perkaren ezaugarri bereizgarriena bere ahoa da, oso handia da eta mandibulan eta mingainan hortzak ditu.

Zer ekosistema mota?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain honek korronte gutxiko ibaietan, ur geldoetan, urtegietan, putzuetan eta landaretza ugariko aintziretan bizi da. Ur epelak eta tenperatura altukoak nahiago ditu, ur sakonagoetan babesa bilatzen du.

Amerikako Perkak non aurkitu ditzazkegun lekuak bere jator lekuan

Non aurkitu ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar Perka Ipar amerikako aintzira handietatik eta Iparraldeko Carolina, Florida eta Iparraldeko Mexiko ibai batzuetatik dator. Gaur egun, 50 herrialde baino gehiagotan zabalduta dago, hau dela eta aintzinean merkataritzako zakabanatu zuten mundutik; hala nola, Espainiako eta Frantziako eremu batzuetan.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduek arrain txikiagoak, igelak, zapaburuak eta beste lupia batzuk jaten dituzte, eta gazteek, berriz, zooplanktona eta uretako intsektuak. Kanibalismo kasuak egon dira.

Kalteak (Espainian)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeziea problematikoa da gure herrialdean, oso jatuna delako, eta zuzenean (harrapariengatik) edo zeharka (elikadura-baliabideak kentzen dituelako) amuarrainari edo izokinari eragiten dielako. Horrez gain, zooplanktonaren konposizioa aldatzen du ibai eta lakuetan, eta horrek ekosistema osoari eragiten dio.

   Ba al dakizu   

Espainian Amerikar Perka bat arrantzatzen baduzu ezin duzu saldu eta orduan, hil behar duzu eta ertzan utzi, ez dagoelako baimenduta uretara bueltatzea.

Beste alde batetik, Ruiderako (Gaztela-Mantxa) Urmaeletako Parke Naturalean egiaztatu da arrain honek blenio populazio autoktonoaz elikatzen dela, Iberiar Penintsulako espezie mehatxatuenetako bat.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perka ugalketa sexualaren bitartez, udaberrian eta uda-hasieran ugaltzen dira. Lehendabizi, arrak eta emeak habia egiteko leku egokia bilatzen dute. Ondoren, emeak arrautzak botako ditu (3.000 baino gehiago izan daitezke) eta arrak ondu egingo ditu. Azkenik, arrak habia kanpoko mehatxuetatik babestuko du, kimuek eklosionatu arte, ongarritu eta astebetera, gutxi gorabehera.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perka Espainian zer nolako kaltea eta eragina duen:

Amerikar Perkari buruzko informazio gehigarri: