Lankide:Karabezu23

Wikipedia, Entziklopedia askea


Beti ikasteko gogoz
Wikilari hau Getxon bizi da.
Wikilari hau literaturzalea da


Wikilari honek irakurtzea gustuko du.
Wikilari honek
irratia entzun ohi du


Wikilari hau
irakaslea da.
Lankide honek 0 urte, 7 hilabete eta 3 egun daramatza Wikipedian.

Ene paradisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia: Menditsua, baso hezez inguratuta. Hostogalkor zuhaitz mota asko, gehi ezpela, gehi haginak, gehi gorosti asko. Bizpahiru milako mendi asko ikus daitezke hegian eta hainbat koloretako hostotzak basoen altuaren arabera.

Klima: Lau urtaroak oso ondo bereizten dira. Neguan elurra. Udaberrian, udan eta udazkenean euria, gauez batez ere. Arratsaldeetan oskorri. Askotan ortzadar bikoitzak eta hirukoitzak. Udaberrian loreak eta tximeletak eta udazkenean orbelak airez aire. Suterik ez basoetan gaueko euriei esker.

Hizkuntza: Biztanle guztiok eleaniztunak modu naturalean, ikasteko lanak hartu gabe. Bakoitzak nahi duen hizkuntza hautatuko du eta besteekin komunikazioa erraza izango da. Telepatia ere erabil daiteke igorleak eta hartzaileak adostuz gero.

Biztanleen jatorri etnikoa: %100 lurtar. Homo sapiens sapiens baino inteligenteagoak eta bonoboen berezko jakinduriarekin.

Pisu eta neurriak: Sistema metriko hamartarra. Hamar atzamar eta hogei hatz dugunez, zenbakien problema gutxi.

Erlijioa: Alaitasuna gurtzen da eta musika da gora jotzeko bide nagusia.

Hiriburuaren dimentsioak: Zazpi mila biztanle askoz jota. Hiriek eskaintzen duten zerbitzu guztiekin, hori bai.

Gobernu-modua: Erabaki beharrezkoak logika aplikatuz erabakiko dira, taldean, adostasun osoz. Eztabaidak jolasteko izango dira, ez haserretzeko.

Natur energia iturriak: Hidrogeno atomoen fusioa.

Jarduera ekonomikoak: Inguruan Fruitu-arbola asko eta landare jangarri asko, ondo nahasita oreka ekologiko egonkorrean. Gizakion lana fruitu jangarriak batzea eta jateko modu askotarikoan prestatzea. Ehizarik ez. Industriarik ez. Bankurik ez. Dena doan.

Garraiobideak: Gehien bat oinez, presa barik, mendi bizikleta ez-elektrikoak eta neguan lerak eta eskiak. Zaldiak eta behorrak egongo dira baina libre eta bakean utziko ditugu.

Arkitektura: Solairu bakarreko etxeak, barneko patioarekin, erromatarren garaiko aberatsenenak eredu.

Altzariak eta etxeko tresnak: altzari gutxi, paperezko bionboak, tatamiak... Japoniar estilo minimalista.

Janzkera formala: Arropa erosoak, yoga egiteko erabiltzen diren estilokoak. Zeremonietan koloreak erabiliko dira aldartea adierazteko.

Hedabideak: Fedibertsoko baliabideak erabiliko dira baina neurriz.

Monumentuak: Zuhaitzik berezienak monumentutzat joko dira.

Dibertsio publikoak: Talde-kirolak praktikatuko dira, puntuazioari erreparatu gabe, ondo pasatzeko, besterik gabe. Elurrarekin jolastuko da neguan eta noiz edo noiz txangoak egingo dira oinez edo bizikletaz, eta ibili bitartean solas.

Ene paradisuan badago edateko ura soberan.

Ikasturte honetan irakurri ditudan artikulu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]