Lankide:Lauburu4/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ARITZ ELUSTONDO[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ARITZ ELUSTONDO IRRIBARRIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritz Elustondo Irribarria Real Sociedad taldeko euskal futbolari gisa ezagutu genezake. 1994ko martxoaren 28an jaiotako beasaindarra da gainera. Gipuzkoan jaioa, Espainiar nazionalitatea dauka. 1'80m neurtzen dituen defentsa da.

Aritz Errealarekin entrenatzen Zubietan
BA AL DAKIZU?
Iker Irribarria Olazabal euskal herritar pilotariaren lehengusua da. Irribarria 1996ko uztailaren 4ean jaio zen, bere bizilekuan, Araman. Pilota arloan da profesionala, buruz buruko eta binakako txapelketa nagusietan inoiz izan den txapeldunik gazteena izanik (19 eta 20 urterekin). Aurrelari aritzen da Aspe enpresarekin.

Aritz Elustondo Irribarria, 1994ko martxoak 28an Donostian jaiotako futbol jokalari euskal herritarra da. Lehen mailan dagoen Erreala futbol taldean jolasten du gaur egun, defentsa-posizioan. Bere futbol-karrerari buruz hitz egitera pasatzean, betidanik 2012ra arte Errealeko harrobian jolastu zuela esan genezake, 2012ko uztailak 13an lagatua izan zen hirugarren mailako Beasain SDn[1] futbol taldean. Baina hurrengo urtean, 2013ko ekainean, Errealera, “Erreala B[2] taldera jolastera bueltatu zen.

2014ean, Real Sociedad taldearekin hitzarmena sinatu zuen 2016ra arte. 2015eko urtarrilak 14an estreinaldia izan zuen, Errealeko lehenengo mailako taldearekin Errege-Kopako[3] partidu batetan, Real Oviedo futbol taldearen kontra, partidu hau jolastu eta hiru egunetara, ligako bere lehenengo partidua jolastu zuen Rayo Vallecano futbol taldearen kontra. Bere lehenengo gola profesional bezala, Real Madrid futbol taldearen kontra sartu zuen 2015eko urtarrilak 31an. 2016an hitzarmena sinatu zuen Errealeko lehenengo mailako taldearekin 2020 urtera arte. Bere partaidetza jokalari titular bezala, min hartzen zutenen eta taldetik alde egiten zuten jokalarien arabera titular bezala jolasten zuen edo ez, adibidez 2018an bere taldekide baten agurrarekin berriz ere titularitatea lortu zuen. 2021an, Errege-kopako txapelketa irabazi zuen Errealak Athletic Club taldearen kontra 2021eko apirilak 3an eta horrela Aritzek bere lehenengo titulua profesional bezala irabazi zuen. Gaur egun, 28 urterekin, Erreal futbol taldean defentsa-posizioan jolasten jarraitzen du.

FUTBOL PROFESIONALEAN JOLASTUTAKO ESTATISTIKAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LEHEN MAILAKO REAL SOCIEDAD - ERREALA

URTEA LIGA PARTIDUAK LIGA GOLAK ERREGE KOPAKO PARTIDUAK ERREGE KOPAKO GOLAK
2014-2015 4 2 2 0
2015-2016 31 1 0 0
2016-2017 9 0 3 0
2017-2018 19 3 0 0
2018-2019 27 1 2 0
2019-2020 22 0 5 0
2020-2021 23 1 2 0
2021-2022 30 4 4 0
2022-2023 11 0 1 1

2022-2023 denboraldian txapelketa internazionalean gol bat sartu zuen Guztira Errealeko lehenengo mailako taldearekin 215 partidu jolastu ditu eta hamabi gol sartu ditu.

Erreala B taldearekin, bigarren mailan 59 partidu jolastu zituen eta 6 gol sartu zituen.

Bere karrera profesional osoan, hau da Erreala B taldearekin jolastutakoa gehituta 274 partidu jolastu ditu eta 18 gol sartu ditu.

BA AL DAKIZU?
Jolasteko erabiltzen duen kamisetan 6 zenbakia erabiltzen du. Orain arte, profesional bezala 18 gol sartu ditu, horietako hamabi lehen mailako taldearekin eta sei Bigarren mailako B taldearekin.
Errealeko jokalariak partidu aurretik. Aritz zutik atezainaren ondoan azaltzen da.

ERREALA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreala futbol taldea 1909ko Irailak 7an sortu zen, Donostia, Gipuzkoa probintzia defendatzen duen futbol taldea bihurtuz. Erreala, Real Sociedad, Txuri-urdinak izenekin izendatzen da taldea, txuri-urdin, bere futbol jokalariek eramaten duten kamisetetako koloreak direlako. Anoeta estadioan edo orain izendatu den moduan, Reale Arenan jokatzen dira partiduak. Gaur egun, lehenengo mailako entrenatzailea Imanol Alguacil da eta lehendakaria Jokin Aperribay da.


ERREFERENTZIAK

  1. (Gaztelaniaz) Sociedad Deportiva Beasain K.E. – Futbol Beasain. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Portada Sanse» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
  3. Futboleko Espainiako Errege Kopa. 2022-08-25 (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).